Toki Erakunde Eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzak. (NOV)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Inmigrazio Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea, Toki Erakundeak etorkinen harrera-sarean sartzeko 2009ko laguntzen deialdia egitea da. Honako programa hauek jaso dezakete laguntza hori, beti ere bere jarduerak aurten burutuz gero:

- Immigrazio-teknikariak kontratatzea. Teknikari horiek udal-arloetan lagundu beharko dute, etorkinei harrera egiten, elkarrekiko harremanak sustatzeko proposamenak eta neurriak diseinatzen, udal-eremuan elkarrekin bizi diren hainbat jatorritako lagunak eta kulturak babesten, ezagutzen eta berdintasunez balioesten, eta immigrazioaren arloko tokiko plana, foru-plana eta/edo diagnostikoa egiteko garaian dinamizatzen, koordinatzen eta bultzatzen.

- Laguntza eskatzen duen udalerriko edo udalerrietako immigrazio-egoerari buruzko diagnostikoa egitea, toki-erakundeei immigrazioaren arloko esku-hartze ildoak zehazten eta garatzen laguntzeko eta, era horretan, immigrazioaren arloko tokiko plan bat egiteko.

- Immigrazioaren arloko tokiko planak egitea.

 


Nori Zuzendua

Udalerriak, mankomunitateak, partzuergoak, eskualdeak, eskualde mailako garapen-agentziak, toki mailako udalaz gaindiko erakundeak edo Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien elkarteak.


Diru kopurua

Laguntza-ildo horretara bideratzen den aurrekontu-kreditua, 2009. urterako, 458.856 € da, eta honako era honetan banatuta dago:

Immigrazio-teknikarien kontratazioa: 88.900 €.

Migrazio-egoerari buruzko diagnostikoak egitea: 119.956 €.

Immigrazioaren arloko tokiko planak egitea: 250.000 €.


Araudia

Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa,  Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, Erakunde Eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzen deialdia egiten duena.

Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituena.


Harremanak norekin

 Rosa Mª Urrutia  Arantza Barrenetxea
 Tel.: 945 01 64 25  Tel.: 945 01 63 52

 

E-mail: rosa-urrutia@ej-gv.es

E-mail: arantza-barrenetxea@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

1. Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

2. Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean laguntza eskatzen deneko udalerrian edo udalerrietan erroldatuta dauden pertsonen kopuruaren ziurtagiri ofiziala, bertan pertsona horien jatorria eta sexua adieraziz. Biztanleria osoarekiko zein ehuneko biltzen duten adierazi beharko da.

3. Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean laguntza eskatzen deneko udalerrian edo udalerrietan erroldatuta dauden pertsonen kopuruaren ziurtagiri ofiziala. Bertan, biztanleria osoarekiko zein ehuneko biltzen duten adierazi beharko da. Datuak sexuaren arabera bereizi beharko dira.

4. Hala dagokionean, esparru horretara diru-kopuru bat bideratzen duen eta diru-kopuru hori zehazten duen Udalaren edo Udalen Osoko Bilkuraren Erabakia, eta/edo dagokion Toki Erakundean fede publikoa duen pertsonaren edo lege-ordezkaritza duenaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, bertan adieraziz udalerriak edo udalerriek immigrazio-programetara destinatzen duten diru-kopurua.

5. Eskatzailea mankomunitatea bada, hura osatzen duten udalerrietan erroldaturiko etorkin atzerritarrei gizarte-zerbitzuek elkarrekin harrera emateko zerbitzua betearaztearren sorturiko elkartea biltzen duen erabakiaren kopia, baita zerbitzuari finantziazioa emateko eta horren zenbatekoa finkatzeko hartutako erabakiarena edo/eta mankomunitatean fede publikoa duen langilearen ziurtagiria ere, immigrazioko programetara bideraturiko diru kopurua adierazita.

6. Dagokion Toki Erakundean fede publikoa duen langilearen edo lege-ordezkaritza duen pertsonaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, bertan honako hauek adierazita: helburu bererako beste finantziazio iturririk ba ote dagoen, finantziazio horren zenbatekoa, eta, hala badagokio, ebatzi gabe dauden laguntza-eskabideak.

7. Fede publikoa duen pertsonaren edo erakundearen lege-ordezkaritza duen ziurtagiria, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duela adieraziz.

8. Langile teknikoak kontratatzeko laguntza eskatzen bada, immigrazio-teknikaririk kontratatuta edukiz gero, hautaketa-prozesuaren emaitzari buruzko ziurtagiri ofiziala, kontrataturiko langilearen lanbide-profila eta 4.1 artikuluan adierazitako betebeharrak.

9. Langile teknikoak kontratatzeko laguntza eskatzen bada, immigrazio-teknikariaren lanpostua betetzeko egin den edo kontratatu nahi den deialdian bildutako hautaketa-prozesuaren oinarriak.

10. Langile teknikoak kontratatzeko laguntza eskatzen bada, kontratatu beharreko langilearen funtzioen memoria.

11. Hala dagokionean, egindako diagnostikoaren eta onartutako Tokiko Planaren kopiak.

12. Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten eta deialdi honetan aurreikusitako laguntzaren eskabidea aztertzeko interesgarriak diren beste dokumentu batzuk.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia egiten Agindua argitaratzen denetik aurrera. Maiatzaren 21etik ekainaren 21era.


Eskabideak aurkezteko lekua

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio Zuzendaritza, Donostia Kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.


Tramiteen deskripzioa

Kide anitzeko organoak izango du aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen-proposamena egiteko ardura. Organo horrek dagokion Ebazpen-proposamena helaraziko dio Immigrazio zuzendariari gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita. 

Proposamenak honako hauek zehaztuko ditu:

a) Erakunde onuradunen zerrenda, diru-laguntza jasoko duten programak edo jarduerak, emandako puntuazioa eta horietako bakoitzari eman beharreko zenbatekoa.

b) Onuradun ez diren erakundeen zerrenda, diru-laguntza ukatu zaien programa edo jardueren eskaerak, eta kasu bakoitzean laguntza ukatzeko eman den arrazoia.

Immigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Immigrazioko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak gauzatzea. Immigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die.


Ebazteko epea

Sei hilabete, agindua indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

I. Eranskina. Laguntza eskaera.

II. Eranskina. Laguntzaren eskaera.

III. Eranskina. Baterako finantziatzioko aitorpena.

IV. Eranskina. Aitorpena: Zigor administratiborik edo penalik ez dela betetzen ari.

V. Eranskina. Hirugarrren interesatuaren dokumentua.

VI. Eranskina. Diru-laguntzaren justifikazioa.


Bestelako Agiriak

Ez dira finkatzen.


Oharrak

Laguntzen zenbatekoa ez da honako kopuru hauek baino handiagoa izango:

a) 33.344 euro kontratatzen den profesional bakoitzeko.

b) 25.000 euro immigrazioaren arloko tokiko plana egiteko.

c) 18.000 euro immigrazioaren egoerari buruzko diagnostikoa egiteko.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

20/05/2009