Ekodiseinuaren, ekonomia zirkularreko frogapenaren, eta ekoberrikuntzaren alorreko proiektuetarako laguntzak. 2020

Deskribapena


Xedea

Garapen- eta berrikuntza-proiektuak babestea, ahal dela industriala, sustatzailearen eremutik haratago doan irtenbide bat lortzeko, adibidez, balio-katea bultzatuz proiektuan parte hartuz, haren gainean inpaktu positiboak sortuz edo irtenbideak beste sektore batzuetara transferitzea lortuz:

Ekonomia zirkularreko eta baliabideen eraginkortasuneko Europako politiketatik eratorritako erronka bati erantzutea, enpresaren edo balio-katearen mailan estrategikoa izan dadin.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/01 – 2020/10/15

ZENBATEKOA: 400.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa pribatuek, ahal dela industria-sektorekoek, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere, sustatzaile eta bazkide gisa jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan daitezke, baina ezingo dira proiektuaren sustatzaile izan

INFORMAZIO:

IHOBE