Euskal Autonomia Erkidegoko haur-eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babezerako laguntzak. 2008-2009 ikasturtea.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea zera da, Euskal Autonomia Erkidegoko haur-eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babeserako laguntzak arautzea eta 2008-2009 ikasturterako laguntza horien deialdia egitea.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den familia-unitate bateko kide den edozein guraso izan daiteke laguntza horien onuradun, baldin eta haur-hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duen edozein hezkuntza-zentrotan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak baditu bere ardurapean.


Diru kopurua

2008-2009 ikasturteko laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

  • 1.440,00 euro lehen laguntza-tarteko familia-unitateentzat.
  • 1.080,00 euro bigarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.
  • 720,00 euro hirugarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.


2008-2009 ikasturterako laguntzak jaso ahal izateko, 2007. urtean familia-errentak ezin izango ditu honako tarte hauei dagozkien mugak gainditu:

2008-2009 ikasturteko laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

 a) 1.440,00 euro lehen laguntza-tarteko familia-unitateentzat.

 b) 1.080,00 euro bigarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.

 c) 720,00 euro hirugarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.

2008-2009 ikasturterako laguntzak jaso ahal izateko, 2007. urtean familia-errentak ezin izango ditu honako tarte hauei dagozkien mugak gainditu: 

LEHEN TARTEA

Familia-unitatearen kide kopurua       Urteko errentako mugak(€)         

           3                                              11.061,00
          4                                              12.721,00
          5                                              14.628,00
          6                                              16.823,00
          7                                              19.346,00
          8                                              22.248,00
          9                                              25.585,00
         10                                              29.423,00

BIGARREN TARTEA

Familia-unitatearen kide kopurua        Urteko errentako mugak(€)
          3                                               14.314,00
          4                                               16.461,00
          5                                               18.930,00
          6                                               21.770,00
          7                                               25.035,00
          8                                               28.791,00
           9                                               33.109,00
        10                                                38.075,00

HIRUGARREN TARTEA

Familia-unitatearen kide kopurua      Urteko errentako mugak(€)
          3                                               17.567,00
          4                                               20.201,00
          5                                               23.232,00
          6                                               26.717,00
          7                                               30.724,00
          8                                               35.333,00
          9                                               40.632,00
        10                                               46.728,00


Familia-unitate batek 0tik 3 urtera bitarteko haur bat baino gehiago zentro batean matrikulatuta baditu eta unitate hori ez badago agindu honetan zehaztutako errenta-tarteen barruan, 720 euroko laguntza jasoko du gehienez ere matrikulatuta dagoen haur bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, betiere familia-unitate horren urteko diru-sarrera garbiak 36.794,66 eurotik gorakoak ez badira.
Laguntzaren zenbatekoak ezin izango du ezein kasutan gainditu diru-laguntza jasoko duen eskolatzealdian 2008ko irailetik 2009ko uztailera bitartean, familia-unitateak haur bakoitzeko jasaten duen kostu zuzena, ez bakarka hartuta, eta ezta beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako diru-laguntza edo laguntzekin batera ere.


Araudia

AGINDUA, 2009ko otsailaren 25koa , Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko haur-eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babese­rako laguntzak ematea arautzen eta horien deialdia egiten duena.


Harremanak norekin

Informazioa: 945018088


Erantsi beharreko agiriak
  • I.Eranskina: Lankidetza hitzarmena.
  • II.Eranskina: Zentroaren datuak eta ikasleen zerrenda.
  • III.Eranskina: Familia unitateko adin nagusiko kide guztiek sinatu behar dute.
  • IV: Ikasturtea bukatu ondoren izandako gastua (zentruak bidali beharrekoa uztailaren 31a baino lehen).


Eskariarekin batera familiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gurasoen eta familia-unitateko gainerako kideen NANaren edo Atzerritar Txartelaren fotokopia (edo Atzerritar Txartelik egon ezean, pasaportearen fotokopia, haren balio-denbora adierazten duen orrialdearekin, edo halakorik badagokio, inskripzio-zedula), dokumentazio hori badute.
  • Gurasoen seme-alaba guztiak jasotzen dituen familia-liburuaren edo -liburuen fotokopia osoa. Horrelakorik ez badago, dagozkien jaiotza-ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
  • Pertsona eskatzailearen errolda-ziurtagiria edo -papera, eskatzailearen bizileku berean erroldatuta dauden pertsona guztien zerrendarekin.
  • Pertsona eskatzailearen familia-unitatean % 33ko edo gehiagoko ezintasuna duen kiderik badago, minusbaliotasun-maila aitortzen duen indarreko ziurtagiria, dagokion organo eskudunak emana.
  • Familia-harrerako egoeran dagoen adingaberik duten familia-unitateen kasuan, familia-harrera adostu dela jasotzen duen administrazio-ebazpenaren edo ebazpen judizialaren fotokopia.
  • 2007ko PFEZaren informazioa dagokion Foru Ogasunari eskatuko zaio. Horretarako beharrezkoa da III.eranskineko baimen sinadura.Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetatik kanpo zergak ordaintzen dituzten familia-unitateko gurasoek, bestalde, 2007ko errenta-aitorpenari edo -likidazioari buruzko zerga-ziurtagiria edota zerga-datuen egiaztagiria erantsi beharko dute.

Guraso bakarreko familia-unitateen kasuan, adierazitakoaz gain, honako dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

  • III. eranskinean guraso bakarreko familiaren egoera adierazten duen sinadura.
  • Banatze- edo dibortzio-epaia (dagokion hitzarmen arautzailearekin), edo izatezko bikoteen kasuan, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen hitzarmen arautzailea, eta horrelakorik ez badago, beste gurasoak elikagaiengatik egindako ekarpen ekonomikoari buruzko zinpeko aitorpena.
  • -Beste gurasoak epaian edo hitzarmen arautzailean hitzartutako prestazio ekonomikoak ordaintzen ez baditu, hitzartutakoa ez betetzeagatik aurkeztutako demanda edo salaketaren kopia, eta horrelakorik ez badago, beste gurasoak elikagaiengatiko ekarpen ekonomikorik ordaintzen ez duela jasotzen duen zinpeko aitorpena.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Familiak: 2009/03/07 - 2009/04/06
Hezkunytza zentroak: 2009/04/21 arte (familiak baino 10 egun baliodun gehiago)


Eskabideak aurkezteko lekua

Familiek zentroko zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte.
Zentroak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko ditu (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduen arteko edozeinen bidez igorri.


Tramiteen deskripzioa

Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, Balorazio Batzordeak eginiko proposamena aztertutakoan, laguntzak esleitzea edo ukatzea ebatziko du, baita laguntza horien zenbatekoa ere. Sei hilabeteko gehieneko epean jakinaraziko zaie ebazpena interesdunei, eskaerak aurkezteko epearen amaieratik zenbatzen hasita, eta ondoren EHAAn argitaratuko da jendeak horren berri izan dezan.
Adierazitako epea igarotakoan, jakinarazpen hori egin ez bada, egindako eskaera ezetsiko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari esanbidez ebazteko ezartzen dion betebeharra aparte utzi gabe.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Sei hilabeteko gehieneko epean jakinaraziko zaie ebazpena interesdunei, eskaerak aurkezteko epearen amaieratik zenbatzen hasita, eta ondoren EHAAn argitaratuko da jendeak horren berri izan dezan.
Adierazitako epea igarotakoan, jakinarazpen hori egin ez bada, egindako eskaera ezetsiko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari esanbidez ebazteko ezartzen dion betebeharra aparte utzi gabe.

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 30ekoa

Onartuak

Ezeztatuak

Ezestatzeko Arrazoiak

2010eko ekainaren 9ko ebazpena, 2009ko abenduaren 30eko ebazpena aldatzen duena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/03/2009