Hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurrentzako laguntza-zentroen sarea finkatzeko diru-laguntza. 2007-2008 ikasturtea.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Arau horren helburua zera da, diru-laguntzak emateko aukera arautzea eta horietarako deialdiak egitea hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherakoentzako haurrentzako laguntza-zentroak sendotzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.


Nori Zuzendua

Honako hauek izan ahalko dira laguntza horien onduradun: Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren familia-unitateak, betiere haur-hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten zentroetan 3 urtetik beherako haurrak beren kargura badituzte.


Diru kopurua

1.- 2007-2008 ikasturterako diru-laguntzen zenbatekoa honako tarte hauen araberakoa izango da:

  • 1.440,00 euro lehen laguntza-tarteko familia-unitateentzat.
  • 1.080,00 euro bigarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.
  • 720,00 euro hirugarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.


Lehen tartea
Familia-unitatearen kide kopurua     Urteko errentako mugak

             3                                       10.739,00
             4                                       12.350,00
             5                                       14.202,00
             6                                       16.333,00
              7                                       18.783,00
             8                                       21.600,00
             9                                       24.840,00
            10                                       28.566,00

Bigarren tartea
Familia-unitatearen kide kopurua    Urteko errentako mugak

             3                                       13.897,00
             4                                       15.982,00
              5                                       18.379,00
             6                                       21.136,00
             7                                       24.306,00
             8                                       27.952,00
             9                                       32.145,00
            10                                       36.966,00

Hirugarren tartea
Familia-unitatearen kide kopurua    Urteko errentako mugak

             3                                      17.055,00
             4                                      19.613,00
              5                                      22.555,00
              6                                      25.939,00
             7                                      29.829,00
             8                                      34.304,00
             9                                      39.449,00
            10                                     45.367,00

2.- Familia-unitate batek 0tik 3 urtera bitarteko haur bat baino gehiago zentro batean matrikulatuta baditu eta unitate hori ez badago agindu honetan zehaztutako errenta-tarteen barruan, 1.440 euroko diru-laguntza jasoko du gehienez ere matrikulatuta dagoen haur bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, betiere familia-unitate horren urteko diru-sarrera garbiak 36.794,66 eurotik gorakoak ez badira.


3.- Diru-laguntzak ezin izango du 2007ko irailetik 2008ko uztailera bitarteko aldirako haur bakoitzeko familia-unitateak jasaten duen zuzeneko kostua gainditu.


Araudia
  • AGINDUA, 2007ko abenduaren 13koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurrentzako laguntza-zentroen sarea finkatzeko diru-laguntzetarako deia egin eta diru-laguntzak ematea arautzen duena.
  • EBAZPENA, 2008ko ekainaren 30ekoa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko 2007ko abenduaren 13ko Aginduan araututako diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena eman behar duen Balorazio Batzordea izendatzen duena.
  • IRAGARKIA, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko abenduaren 13ko aginduan jasotako laguntza-eskabideei buruzko espedienteak osatzeko agiriak eskatzeko dena. Agindu horren bidez, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko diru-laguntzak ematea arautu eta horietarako deialdia egin zen (2008ko urtarrilaren 11ko EHAA, 8. zk.).
  • IRAGARKIA, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko abenduaren 13ko Aginduan jasotako laguntza-eskariei buruzko espedienteak osatzeko agirien errekerimendua egiten duena. Agindu horren bidez, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko diru-laguntzak ematea arautu eta horietarako deialdia egiten da (EHAA, 8. zk., 2008ko urtarrilaren 11koa).

Harremanak norekin

Informazioa: 945016446.


Erantsi beharreko agiriak

Ikastetxea:

  • I. eranskina: lankidetza-hitzarmena
  • II. eranskina: ikastetxearen datuak eta ikasle eskatzaileen zerrenda


Familia eskatzaileak:

  • III. eranskina: eskabidea (familia-unitateko adin-nagusi guztiek sinatua).(2 orrialde dira)


IV eta V. eranskinak ikastetxera bidaliko ditu, ikasturtea bukaturik (uztailaren 31 baino lehenago):

  • IV. eranskina: ikasle bakoitzak jasotako beste laguntza batzuk (familiek betetzeko)
  • V. eranskina: benetako gastuaren justifikazioa (ikastetxeak betetzeko)


Eskabidearekin batera doan familia-dokumentazioak ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Foru Ogasunei eskatuko zaie PFEZari buruzko informazioa (horregatik, funtsezkoa da onespen-sinadura ematea III. eranskinean). Hori dela eta, ez da zertan aurkeztu 2006ko PFEZaren fotokopia.
    Familie gomendatzen zaie, ahal badute, 2006ko PFEZaren aitorpenaren fotokopia eskabidean sartzeko. Horrela, lana erraztuko digute.
  • Familia-unitateko kide konputagarri guztien NAN, AIZ, pasaporte edo inskripzio-zedularen fotokopia.
  • Familia-unitateko kide guztien familia-liburu osoaren edo osoen edo dokumentu egiaztatzaile osoaren fotokopia.


Atzerritarren kasuan, aipatutako agiri horien faltan, umearen jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Guraso bakarreko unitateek, gainera, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Guraso bakarrak direla dioen zinpeko adierazpena (III. eranskina).
  • Bizikidetza-ziurtagiria.
  • Bi gurasoen NAN, AIZ, pasaporte edo inskripzio-zedula.
  • Hala badagokio, banaketa- edo dibortzio-epaia, edo guraso eta seme-alaben arteko harremanak  arautzen dituen ituna.
  • Itunean edo epaian ezarritako laguntza ekonomikorik jaso ezean, ez betetzeagatik jarritako eskariaren edo salaketaren kopia.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

Familiak: 2008/01/12 - 2008/02/12
Zentroak: 2008ko otsailaren 22ra arte (familiek baino 10 egun natural gehiago).


Eskabideak aurkezteko lekua

Familiek zentroko zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte. Zentroak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko ditu (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduen arteko edozeinen bidez igorri.


Tramiteen deskripzioa

Gizarte Ongizateko zuzendariak, Balorazio Batzordeak eginiko proposamena aztertutakoan, laguntzak esleitzea edo ukatzea ebatziko du, baita laguntza horien zenbatekoa ere. Sei hilabeteko gehieneko epean jakinaraziko zaie ebazpena interesdunei, eskaerak aurkezteko epearen amaieratik zenbatzen hasita, eta ondoren EHAAn argitaratuko da jendeak horren berri izan dezan.
Adierazitako epea igarotakoan, jakinarazpen hori egin ez bada, egindako eskaera ezetsiko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari esanbidez ebazteko ezartzen dion betebeharra aparte utzi gabe


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Sei hilabeteko gehieneko epean jakinaraziko zaie ebazpena interesdunei, eskaerak aurkezteko epearen amaieratik zenbatzen hasita, eta ondoren EHAAn argitaratuko da jendeak horren berri izan dezan.
Adierazitako epea igarotakoan, jakinarazpen hori egin ez bada, egindako eskaera ezetsiko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari esanbidez ebazteko ezartzen dion betebeharra aparte utzi gabe.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/10/2008