Biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatueentzako diru-laguntzak. 2013ko deialdia.

LABURPENA
Titulua:
Biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatueentzako diru-laguntzak. 2013ko deialdia.
Xedea:

Dru-laguntzak ematea  irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzat baldin eta biodibertsitatearen kontserbaziorako ikerketa aplikatuko azterketak eta lanak egiten badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra arte.

Diru kopurua:

Gehienez 200.000 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2013ko ekainaren 12koa, (EHAA Zk. 125/2013)

    Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena eta Lurralde Politika
Deialdia egiten duen organoa:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena eta Lurralde Politika
Egitura atal ebazlea:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatueentzako diru-laguntzak. 2013ko deialdia.

Diru-laguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, baldin eta biodibertsitatearen kontserbaziorako ikerketa aplikatuko azterketak eta lanak egiten badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra arte.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuak, herri-administrazioa parte ez dela, eta elkarteak edo dena delakoak ingurumena, natura edo biodibertsitatea babestu edo ikertzeari lotutako helburua dutenak edo ingurumenarekin lotutako ekintzetan ibilbide egiaztagarria, eta bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa dutenak.

  1. Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatua izan behar da, herri-administrazioa parte ez dela, eta elkarteak edo dena delakoak ingurumena, natura edo biodibertsitatea babestu edo ikertzeari lotutako helburua eduki duena edo ingurumenarekin lotutako ekintzetan ibilbide egiaztagarria, eta bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa duena. Halaber, erakunde horiek dagokien erregistroan legez osatuta eta idatzita egon behar dute, agindu hau argitaratu eta –gutxienez– urtebete lehenagotik.
  2. Deialdi honetan ezingo dira lehiatu, dagokion zehapenak ezarritako denboraldian, sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat duten erakundeak, eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen araberako debekuagatik zigortutakoak ere ez.
  3. Ezingo dute parte hartu deialdi honetan ingurumen-legeria bete ez eta hutsegite larri eta oso larriengatik zigortuak izan diren erakundeek, neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta dagokion zigorra betetzen ez duten bitartean. 

 

 

 

 

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Gehienez 200.000 euro.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabideak eredu normalizatuan egingo dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Hirugarrenaren datuen alta (Laguntza emateko dokumentua)

Onuradunek altan emanda ez bazeuden, hirugarren alta eskatu behar dute.

ESKABIDE INPRIMAKIA (pertsona juridiko pribatuak) (Eskaera)

1. Eranskina [AGINDUA, 2013ko ekainaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duena.]

Dokumentazioa:
  • Eskabidearekin aurkeztu beharreko agiriak

    1.– Proposatutako egitasmoa azaltzeko txostena paperean eta formatu digitalean aurkeztuko da (testu tratamendua).

    2.– Eskabidea sinatu duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua.

    3.– Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela egiaztatzen duena, baita elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena ere.

    4.– Dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtapen eguneratua, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duena.

    5.– Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

    6.– Erakundearen inskripzioari buruzko ziurtagiri eguneratua, eta, izaera juridikoaren arabera, dagokion erregistroan inskribatutako azken estatutuen kopia.

    7.– Erakunde eskatzailearen arduradunak egindako ziurtagiria, lan bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (A5 inprimakia).

    8.– Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuen kasuan, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda egotearen ziurtagiria, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera.

    9.– Erakunde eskatzailea fundazioa edo onura publikoko elkartea bada, azken kontu-ematearen egiaztagiria, hurrenez hurren Babesletzan edo Elkarteen Erregistro Orokorrean aurkeztutakoa.

    10.- Irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta erakunde batzuk natura-ondarearen eta biodibertsitatearen babes eta/edo azterketarekin loturiko esperientzietan duten ibilbidea egiaztatzeko, eskabideko A eranskineko A2 atala bete behar da

  • Diru-alguntzaren bigarren ordainketarako aurkeztu behareko dikumentazioa

    Diru-laguntzaren gainerako % 50a ordaintzeko erakunde onuradunak jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu behar ditu, artikulu honen 3. paragrafoan adierazten diren epeetan:

    a) Justifikazio-inprimakia, behar bezala beteta (2-B eranskina).

    b) Jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak, nominak, lan-kontratuak edota bestelako ordainketa-ziurtagiriak, proiektua benetan gauzatu dela egiaztatzen dutenak. 6.1.c) artikuluan adierazitako gastu orokorrak ez dira justifikatu behar.

    c) Proiektuan sortutako materialen kopia. Geoerreferentziatutako kartografia (hala badagokio), Eusko Jaurlaritzako sistemekin bateragarria den formatu digitalean. Proiektua euskarri informatikoan aurkeztu beharko da, zeina bateragarria izango baita Eusko Jaurlaritzaren informatika-sistemekin. Horretaz gain, paperean egindako kopia bat ere aurkeztu beharko da.

    d) Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela adierazten duena, baita elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena ere.

    e) Erakundearen arduradunak egindako ziurtagiria, azterketa edo proiektu bererako jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (B3 inprimakia).

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/07/03 - 2013/08/03
Ebazteko epea:

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Ingurumena eta Lurralde Politika.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Ingurumena eta Lurralde Politika.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.