GAUZATU-Turismo programa

LABURPENA
Titulua:
GAUZATU-Turismo programa
Xedea:
Turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa.
Diru kopurua:
Horretarako, eman beharreko laguntzetarako guztira 2.000.000 euroko zenbatekoa ezarriko da, eta 2011 urterako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako esleituriko kredituen kargura jasango da kopuru hori finantzarioki.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 27koa, (EHAA Zk. 113/2011)
    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, ezagutzera ematen da laguntzak emateko deialdia, 2011ko ekitaldirako turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen Aginduak ezarritako esparruaren barruan.
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 23koa, (EHAA Zk. 54/2009)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu zuen agindua bigarrenez aldatzen duena.
Araudia:
  • AGINDUA, 2003ko ekainaren 11koa, (EHAA Zk. 128/2003)
    Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duena.
  • AGINDUA, 2005eko maiatzaren 3koa, (EHAA Zk. 96/2005)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu zuen Agindua aldatzen duena.
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 31koa, (EHAA Zk. 76/2010)
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen agindua hirugarren aldiz aldatzen duena.
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 27koa, (EHAA Zk. 78/2010)
    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, ezagutzera ematen da laguntzak emateko deialdia, 2010eko ekitaldirako turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen Aginduak ezarritako esparruaren barruan.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Eusko Jaurlaritza
Turismoko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 60
E-posta: m-lezana@ej-gv.es Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI) Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina) 48011 Bilbao Tel.: 94 403 70 40 E-posta: icuetara@spri.es
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Itzuli Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
GAUZATU-Turismo programa
Turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresa txikiak eta ertainak (ETTak).

a) Ondorengo kategorietakoren batekoa izatea. Kategoria horiek Kontabilitateko Plan Orokorrean ezartzen dira (abenduaren 20ko 1643/1990 Errege Dekretuan jasotakoa), puntu hauetan:

– 206 Informatika-aplikazioak.
– 211 Eraikuntza-lanak (urbanizatzeko lanak eta lurrak higitzekoak ere barnean direla).
– 212 Instalazio teknikoak.
– 213 Makineria.
– 214 Tresneria.
– 215 Beste instalazio batzuk.
– 216 Altzariak.
– 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak.
– 218 Garraiatzeko elementuak.
– 219 Bestelako ibilgetu materiala.

Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» har­tuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa.

218 epigrafeari dagokionez, diru-laguntzak emango dira baldin eta horrelako aktiboak be­har-beharrezkoak badira proiektua burutu ahal izateko.

Landetxeak sortzeko proiektuetan, ez dira diruz lagunduko titularrak bakarrik erabiliko dituen etxebizitzako aldeetan egiten diren in­bertsioak.

Aipatutako 211 epigrafea konputatzeko, balio hauek hartuko dira oinarritzat: – Etxe osoa edo zati batzuk eraiki berriak direnean, eraikitze-lanen balioa hartuko da oinarritzat, lurren balioa kenduta. – Eraiki berria den eraikin bat, osoa edo zati bat, erosten denean, bere salerosketaren balioa baino ez da kontuan izango, lurraren balioa, zergak eta komisioak kenduta. – Establezimendua bestelako erabilerak izan dituen eraikin batean jartzen bada, eraikina turismoko establezimendu gisa atontzeko egin beharreko berrikuntza obren balioa hartuko da aintzat. Edonola ere, aktiboek zuzeneko lotura izan behar dute enpresaren helburu soziala den jarduerarekin. 2.– Talde bera osatzen duten enpresa edo baltzuen aktiboak erosteko egiten diren inbertsioak, aktiboak edo pasiboak, gutxienez, bere kapital sozialaren %25a diren inbertsioak, Saileko organoei berariaz jakinarazi beharko zaizkie eta kanpotik kontrolatutako auditorien bidez balioztatuko dira.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
Horretarako, eman beharreko laguntzetarako guztira 2.000.000 euroko zenbatekoa ezarriko da, eta 2011 urterako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako esleituriko kredituen kargura jasango da kopuru hori finantzarioki.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Ezkaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak Eskaera-inprimakiak honako dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira: - Inbertsio-proiektuaren memoria xehatua; ekonomia-, finantza- eta lan-arloko bideragarritasun-plana eta hori egiteko epeak barne. - Hala badagokio, establezimenduaren arkitektura-proiektua, memoriarekin eta planoekin. - Eratze-eskritura eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia, agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lehendik daukanean izan ezik. - Azken urteko kontu auditatuen kopia edo, bestela, sozietate zergaren edo, hala behar izanez gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bi azken aitorpenak. - Baimenik ematen ez bazaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari zerga gaietan aginpidea duten organoei, zuzenean eskatzeko zerga-obligazioak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, horiek bete egin direla egiaztatzen duen agiria. - Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/16 - 2011/07/15
Ebazteko epea:
Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
19/12/2011