Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2010

LABURPENA
Titulua:
Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2010
Xedea:
Programa honen bidez laguntzak arautu dira Euskal Herriko turismo-eskaintzaren zenbait arlotan enpresa berriak (ETT) sor daitezen eta lehendik daudenak eraberritu daitezen, turismoaren arlo horiek behar bezain garaturik ez daudelako.
Diru kopurua:
4.000.000 €
Araudia:
  • AGINDUA, 2003ko ekainaren 11koa (EHAA Zk. 128/2003)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duena.
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 31koa, (EHAA Zk. 46/2010)

     Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen agindua hirugarren aldiz aldatzen duena.

  • AGINDUA, 2005eko maiatzaren 3koa (EHAA Zk. 96/2005)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen agindua aldatzen duena.
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 23koa, (EHAA Zk. 54/2009)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu zuen agindua bigarrenez aldatzen duena.
  • EBAZPENA 2010eko apirilaren 27koa (EHAA Zk. 78/2010)

    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, ezagutzera ematen da laguntzak emateko deialdia, 2010eko ekitaldirako turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen Aginduak ezarritako esparruaren barruan.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Itzuli Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza
Turismoko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 60
E-posta: m-lezana@ej-gv.es


Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 40
E-posta: icuetara@spri.es

TRAMITAZIOAK
Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2009

Programa honen bidez laguntzak arautu dira Euskal Herriko turismo-eskaintzaren zenbait arlotan enpresa berriak (ETT) sor daitezen eta lehendik daudenak eraberritu daitezen, turismoaren arlo horiek behar bezain garaturik ez daudelako.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresa txikiak eta ertainak (ETTak).
Betebeharrak:

a) Ondorengo kategorietakoren batekoa izatea. Kategoria horiek Kontabilitateko Plan Orokorrean ezartzen dira (abenduaren 20ko 1643/1990 Errege Dekretuan jasotakoa), puntu hauetan:
– 206 Informatika-aplikazioak.
– 211 Eraikuntza-lanak (urbanizatzeko lanak eta lurrak higitzekoak ere barnean direla).
– 212 Instalazio teknikoak.
– 213 Makineria.
– 214 Tresneria.
– 215 Beste instalazio batzuk.
– 216 Altzariak.
– 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak.
– 218 Garraiatzeko elementuak.
– 219 Bestelako ibilgetu materiala.

Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» har­tuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa.

218 epigrafeari dagokionez, diru-laguntzak emango dira baldin eta horrelako aktiboak be­har-beharrezkoak badira proiektua burutu ahal izateko.

Landetxeak sortzeko proiektuetan, ez dira diruz lagunduko titularrak bakarrik erabiliko dituen etxebizitzako aldeetan egiten diren in­bertsioak.

Aipatutako 211 epigrafea konputatzeko, balio hauek hartuko dira oinarritzat:
– Etxe osoa edo zati batzuk eraiki berriak direnean, eraikitze-lanen balioa hartuko da oinarritzat, lurren balioa kenduta.
– Eraiki berria den eraikin bat, osoa edo zati bat, erosten denean, bere salerosketaren balioa baino ez da kontuan izango, lurraren balioa, zergak eta komisioak kenduta.
– Establezimendua bestelako erabilerak izan dituen eraikin batean jartzen bada, eraikina turismoko establezimendu gisa atontzeko egin beharreko berrikuntza obren balioa hartuko da aintzat.

Edonola ere, aktiboek zuzeneko lotura izan behar dute enpresaren helburu soziala den jarduerarekin.

2.– Talde bera osatzen duten enpresa edo baltzuen aktiboak erosteko egiten diren inbertsioak, aktiboak edo pasiboak, gutxienez, bere kapital sozialaren %25a diren inbertsioak, Saileko organoei berariaz jakinarazi beharko zaizkie eta kanpotik kontrolatutako auditorien bidez balioztatuko dira.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1. DIRU KOPURUA:
5 urteko aurrerapen itzulgarriak eta urtebeteko gabealdikoa.
Onuradunek honako laguntza hauek jaso ditzakete:
- Inbertsio lagungarriaren %30eko aurrerakin itzulgarriak.
- Bideragarritasun-edota finantza-planaren %100eko aurrerakin itzulgarriak, 6.000 euroraino.
Itzuli beharreko aurrerakinek ezein kasutan ezin izango dute 900.000 euroko kopurua gainditu.

2. DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN PROIEKTUAK:
A. Hotelak: eraikin berri bat egitea edo eskuratzea, hotel gisa erabiltzeko; lehendik badagoen eraikin bat birgaitzea edo modernizatzea, hotel gisa erabiltzeko; aurretik badauden hotelen instalazioak eta ekipamenduak zabaltzea.
Hotel eta apartamentu turistikoetako inbertsio-proiektuak baztertzen dira honako toki hauetan kokatzen badira: Bilboko eta Donostiako udalerrietan eta Vitoria-Gasteiz hiriko eta haren barnean hartutako eta haren mugakide diren toki-entitate txikiagoen (Abetxuko, Aretxabaleta, Ariñez/Ariniz, Arkaute, Armentia, Arriaga, Astegieta, Betoño, Ehari/Ali, Elorriaga, Gamarra Nagusia/Gamarra Mayor, Gardelegi, Gobeo, Krispijana, Lermanda eta Margarita) hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian.
B. Landetxeak: eraikin bat eraikitzea edo jada eraikita dagoen eraikin bat birgaitzea, landetxe bezala erabiltzeko. "Landetxeetarako Kalitate Sisteman" bildutako gutxieneko estandarrak bete behar dituzte.
C. Turismo apartamentuak: eraikin bat egitea edo aurretik badagoen eraikin bat birgaitzea, turismo apartamentu bezala erabiltzeko.
D. Kanpinak: instalazioari turismo-baimena emandako kanpinak eraikitzea.
E. Lehendik badauden hotelen, landetxeen, apartamentu turistikoen eta kanpinen egiturak edo ekipamenduak berritzea.
F. Turismo enpresak eta/edo turismo produktuak sortzea edo hedatzea naturaren, aisiaren edo osasunaren jardueretako sektore erakargarrietan, hala nola, golf zelaiak, pitch&putt edo antzekoak, zentro termalak, talasoterapia, natura, turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak, denak jendeari irekiak.
G. Aurreko ataleko proiektuen bideragarritasun plana eta/edo finantza plana.

TRAMITEAK
Eskaera:
Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2010
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide orria (Eskaera)
Eskabide orria
Egindako inbertsioen aitorpena (Eskaera)
Egindako inbertsioen aitorpena
Autolikidazioaren txostena (Eskaera)
Autolikidazioaren txostena
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    Eskaera-inprimakiak honako dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira:

    - Inbertsio-proiektuaren memoria xehatua; ekonomia-, finantza- eta lan-arloko bideragarritasun-plana eta hori egiteko epeak barne.

    - Hala badagokio, establezimenduaren arkitektura-proiektua, memoriarekin eta planoekin.

    - Eratze-eskritura eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia, agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lehendik daukanean izan ezik.

    - Azken urteko kontu auditatuen kopia edo, bestela, sozietate zergaren edo, hala behar izanez gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bi azken aitorpenak.

    - Baimenik ematen ez bazaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari zerga gaietan aginpidea duten organoei, zuzenean eskatzeko zerga-obligazioak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, horiek bete egin direla egiaztatzen duen agiria.

    - Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Eusko Jaurlaritza
Turismoko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 60
E-posta: m-lezana@ej-gv.es


Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 40
E-posta: icuetara@spri.es



Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/04/29 - 2010/06/30
Aurkezteko epe-muga:

2010eko ekainaren 30ean bukatuko da.

Ebazteko epea:

Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Turismo Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Turismo Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.