Talentuan oinarritutako enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzeko, hazteko eta finkatzeko Ekin+ programa. Gipuzkoa 2019

LABURPENA
Titulua: 
Talentuan oinarritutako enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzeko, hazteko eta finkatzeko Ekin+ programa. Gipuzkoa 2019
Xedea: 
Ekin + Programaren helburua da Donostiako hirian enpresa-proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Hau bermatzeko, denboraldi mugatu baten baitan ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskaintzen zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak, baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta sendotzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileen komunitatea bultzatuko da eta topaguneak sortu dira ekimen ekintzaile berriak eta tokiko enpresak elkartzeko.
Diru kopurua: 
100.000,00 euro
Deialdiaren araudia: 
  • Anuncio (GAO Zk. 103/2019)
    Enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzeko, hazteko eta finkatzeko DonostiaINN Ekin + programa arautzen duten oinarrien iragarkia. Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Donostia UP! 2019 Plana.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa: 
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta: 
Erregina Erregeordearen kalea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikina, 20003 Donostia
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Erregina Erregeordearen kalea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikina, 20003 Donostia
ItzuliErregina Erregeordearen kalea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikina, 20003 Donostia
Talentuan oinarritutako enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzeko, hazteko eta finkatzeko Ekin+ programa. Gipuzkoa 2019
Ekin + Programaren helburua da Donostiako hirian enpresa-proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Hau bermatzeko, denboraldi mugatu baten baitan ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskaintzen zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak, baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta sendotzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileen komunitatea bultzatuko da eta topaguneak sortu dira ekimen ekintzaile berriak eta tokiko enpresak elkartzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Diru-laguntzen pertsona onuradunak izan ahal dira pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak, nazionalak zein atzerritarrak, orain aipatutako nortasun juridikorik gabeko elkarteak, legedia jarraituz ondo osatutakoak, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
a) Donostiako hirian garatuko diren enpresa proiektu berritzaileak aurkeztea. b) Pertsona juridikoen kasuan, jarraian aipatzen diren baldintza guztiak bete behar dituzte: b.1) Aktiboa 10 milioi eurotik beherakoa izatea edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegorako Kontzertu Ekonomikoan definitutako moduan, 10 milioi euro baino gehiagokoa ez izatea. Plantillaren batez besteko kopurua 50 langilera ez iristea. Plantillaren batez besteko kalkulua egiteko, lanaldi osoko urteko langileak hartuko dira kontuan. Lanaldi partzialeko langileei erreparatuz, zenbaketa lan egindako orduen proportzionala izango da. Erakundea sozietate-talde bateko kide bada Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren arabera, aurreko 1 eta 2 zenbakietan adierazitako kopuruetan enpresa eskatzailearenak soilik sartuko dira. Aktibo osoa eta eragiketa-kopurua zenbatzeko, kontuan izango dira egindako ezabapenak, Merkataritza Kodeko 46. artikuluaren eta horren garapen-arauen aurreikusitakoari jarraiki. b.2) Laguntzaren xedeko jardueraren helbide fiskala Donostian kokatuta izatea. Pertsona fisikoen edo sozietate zibilen kasuan, helbide fiskal ezberdina onartuko da, betiere, Sustapenaren iritziz, jarduera Donostiako establezimendu batean egiten dela begien bistakoa bada. b.3) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta, edo zentsu-aitorpenaren alta egokitzen denean, eskaera aurkezten den eguna baino gehienez 5 urte lehenago egitea. 3) Oraindik enpresa eratu gabe duen proiektua bada, enpresa hori Donostiako hirian kokatzeko konpromisoa adierazi beharko du.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
100.000,00 euro
Muga: 
Ekin + aholkularitza: 10 hilabete. Ekin + disponibilitatea laguntza: 5.000 euro
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Dokumentazio administratiboa: 1. Eskaera-orria (¿Eskaera¿ Eranskina). 2. Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen bankuko datuen altaren fitxa, dagokion banku-erakundeak zigilatua (¿Bankuko Datuak¿ Eranskina). 3. Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia. 4. Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, sinatzailearen NANa. 5. Pertsona juridikoa bada, eskritura edo eraketa-agiriak, Estatutuak edo sorrera-akta; bertan, beren jarduera erregulatzeko araudiak jasoko dira, behar bezala inskribatuta, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan, zer-nolako pertsona juridikoa den kontuan hartuta. Berezko nortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilaturiko kontratu pribatua sartuko da. 6. Eskaera sinatzen duen pertsona eta eskrituran edo eraketa-agirietan inskribatutakoak bat ez badira, ahalordetzearen eskritura publikoa ere entregatu beharko da (bertan egiaztatuko da eskaera egiteko duen ahalmena). 7. Eskatzailea oraindik eratu gabeko enpresa bada, enpresa eratzen den kasuan, enpresa Donostiako hirian kokatzeko borondatezko adierazpena ere aurkeztuko da (¿Eskaera¿ Eranskina). 8. Laguntza eskatzen duen enpresak Zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. 9. Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. 10. Jarduera ekonomikoen agiri eguneratua, Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eskatzen duen pertsonaren gainean emandako historikoa. 11. Donostiako Udalaren ziurtagiria, laguntzaren eskatzaileak Udalarekin ez duela zorrik egiaztatzeko, edo, haren ordez, berariazko baimena ("Eskaera" Eranskinean sartua) Donostiako Sustapenak informazio hori Udaletik zuzenean eskuratu ahal izateko. Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa (¿Memoria Teknikoa¿ Eranskina) 1) Proiektuaren izenburua. 2) Eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak, eta, behar izanez gero, sozietatearenak: IFK, eratze-data, kapital soziala,¿ 3) Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa, zein arazo konpontzen du proiektuak, produktua-merkatua aurreikuspena. 4) Proiektuaren deskribapena eta helburuak: 4.1) Ekimenaren egungo egoera produktua eta teknologia/prozesua dimentsioan, itun estrategikoak edo lankidetzako bestelako formulak eta hornitzaileak sartuta. 4.2) Ekimenaren egungo egoera merkatua dimentsioan, time to market, merkatuaren karakterizazioa eta proposatzen duen negozio-eredua barne; halaber, segmentu planteamenduak, balio-proposamenak, banaketa eta komunikazioa, bezeroekiko harremana, e.a. 4.3) Ekimenaren egungo egoera ekonomia eta finantza dimentsioan eta lege- arlokoan: inbertsioen aurreikuspena, finantzaketa-premiak, monetizazio-eredua, e.a. 5) Proiektuaren nazioarteko proiekzioa eta eskalagarritasun orokorra. 6) Proiektuaren fase nagusien eta garapenaren deskribapen laburra: lanaren kronograma, segimendua eta kontrol-adierazleak. 7) Jarduera Plan orokorraren definizioa epe laburrera ekimenaren eremu funtzional ezberdinetan: produktua/teknologia garapena, marketinga eta negozio-garapena, araudi erako premien betetzea, e.a. 8) Lan-taldearen (barnekoa + kanpokoa) deskribapena. 9) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta esperotako emaitzak: proiektuaren bideragarritasun teknikoaren, komertzialaren eta ekonomikoaren defentsaren laburpena. 10) Proiektuaren inpaktu potentziala: proiektuak duen lotura hiriko ildo estrategikoekin eta Sustapenak sustatutako sektore estrategikoekin.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/06/04 - 2019/11/29
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea