Donostiako merkataritza dinamizatzen laguntzeko programaren laguntzak. Donostia – San Sebastián 2016

LABURPENA
Titulua:
Donostiako merkataritza dinamizatzen laguntzeko programaren laguntzak. Donostia – San Sebastián 2016
Xedea:
Hiriaren merkataritza-eremu bat suspertzea helburu duten ekintzak eta jarduerak egiteko inbertsioei laguntzea, kaleak, plazak eta merkataritza-ardatzak sustatzeko, suspertzeko eta dinamizatzeko. Jarduera hauei lehentasuna emango zaie: • Parte-hartze kolektiboa duten jarduerak edo ekintzak. • Auzo hauetan egiten diren jarduerak: Altza, Intxaurrondo, Bidebieta; Amara; Egia; Txomin eta Loiola-Martutene.
Diru kopurua:
50.000 euroz
Deialdiaren araudia:
  • Oinarriak argitalpen-iragarkia (GAO Zk. 200/2016)
    Donostiako merkataritza dinamizatzeko laguntza programako lagu tzak arautzen dituzten oinarriak argitalpen-iragarkia: Ekonomia suspertzeko Donostia/San Sebastián UP! 2016 plana: «egin apustu berrikuntzaren eta hiritarren, enpresen eta auzoen garapen kohesionatuaren alde».
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa:
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Zentralean aurkeztuko dira, Erregina Erregentea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikinean, 20.003 Donostia
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Zentralean aurkeztuko dira, Erregina Erregentea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikinean, 20.003 Donostia
Itzuli Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Zentralean aurkeztuko dira, Erregina Erregentea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikinean, 20.003 Donostia
Donostiako merkataritza dinamizatzen laguntzeko programaren laguntzak. Donostia – San Sebastián 2016
Hiriaren merkataritza-eremu bat suspertzea helburu duten ekintzak eta jarduerak egiteko inbertsioei laguntzea, kaleak, plazak eta merkataritza-ardatzak sustatzeko, suspertzeko eta dinamizatzeko. Jarduera hauei lehentasuna emango zaie: • Parte-hartze kolektiboa duten jarduerak edo ekintzak. • Auzo hauetan egiten diren jarduerak: Altza, Intxaurrondo, Bidebieta; Amara; Egia; Txomin eta Loiola-Martutene.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Oinarri hauetan finkatutako baldintzak betetzen dituzten laguntzen pertsona onuradunak izan ahalko dute, pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak, bai eta aurrekoen nortasunik gabeko taldeak ere, antolamendu juridikoa betez era baliozkoan eratutakoak
Saltoki komertzial fisikoa izatea Donostiako udal-mugartean eta kalean bertan kokatuta izatea. Pertsona juridikoak badira, enpresa txiki edo ertainaren baldintza guztiak betetzea
PRESTAZIOA
Dotazioa:
50.000 euroz
Muga:
Laguntzen gehienezko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • Dokumentazio administratiboa: a) Eskaera-orria (1. Eranskina). b) Erantzukizuneko aitorpena (2. Eranskina). c) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen bankuko datuen altaren fitxa, dagokion banku-erakundeak zigilatua (3. Eranskina). d) Eskatzailearen NANaren kopia, pertsona fisikoa bada. e) Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, sinatzailearen NANa. f) Pertsona juridikoa bada, eskritura edo eraketa-agiriak, Estatutuak edo sorrera-akta; bertan, beren jarduera erregulatzeko araudiak jasoko dira, behar bezala inskribatuta, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan, zer-nolako pertsona juridikoa den kontuan hartuta. Berezko nortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilaturiko kontratu pribatua sartuko da. g) Zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. i) Jarduera ekonomikoen agiri eguneratua-Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako historikoa. j) Donostiako Udalaren ziurtagiria, laguntzaren eskatzaileak Udalarekin ez duela zorrik egiaztatzeko, edo, haren ordez, berariazko baimena Donostiako Sustapenak informazio hori Udaletik zuzenean eskuratu ahal izateko. k) Jarduera egiteko parte-hartzea talde-mailakoa bada, honako dokumentazio administratibo gehigarria aurkeztu beharko da: •Parte hartzen duten pertsona guztiek sinaturiko akta, jardueran parte hartzeko konpromisoarekin eta jardueraren baterako finantzaketarekin, eskatzailearen izendapena nahiz horren guztiaren berariazko onarpena. •Parte hartzen duten saltokien zerrenda eta ondorengo datuak zehaztuta: jarduera-sektorea, identifikazio fiskaleko zenbakia, zerga-egoitza, harremanetarako telefonoa eta e-maila. (4. Eranskina). Dokumentazio teknikoa: Memoria Deskribatzailea aurkeztu behar da, merkataritza sustatzeko, dinamizatzeko eta suspertzeko ekintzak eta jarduerak jasoko dituena. Halaber, bertan ondorengoak adieraziko dira: helburuak, jardueraren geografia-eremua, parte hartzen duten pertsonak eta egin beharreko ekintzen deskribapen zehatza, aurrekontua eta kronograma. (Aurrekontuan jarduera ezberdinak banakatuta agertuko dira nahitaez, eta bakoitzaren prezio unitarioa eta aurrekontuan sartutako ekintza bakoitzaren zenbatekoa jarriko dira). (4. Eranskina). Memoria modu erraz eta argian idatzi behar da, erraz ulertzeko moduan eta proiektua ulertzea galarazten duten teknizismoak alde batera utzita. Halaber, berariaz aipatu beharko dira Oinarri hauetako 9. artikuluan proposamenak baloratzeko zehaztutako irizpideen inguruko alderdiak. Gehienez 8 orrialdekoa izango da. Memoriaren kopia digitala entregatu beharko da (edo e-mailez bidali helbide honetara: fomentoss@donostia.eus).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/10/22 - 2016/11/30
Aurkezteko epe-muga:
Eskaerak aurkeztu ahal izango dira Oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta baliabide ekonomikoak agortu arte, Oinarri hauetako 2. artikuluaren arabera (kasu horretan, Donostiako Sustapenaren web orrian argitaratuko da)
Ebazteko epea:
Eskatutako laguntza ebazteko epea 20 egun baliodunekoa izango da eskabidearen erregistro-egunetik kontatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.