Tokiko merkataritza IKT-ak ezartzeko languntzak. Donostia - San Sebastián 2016
LABURPENA
Titulua:
Tokiko merkataritza IKT-ak ezartzeko languntzak. Donostia - San Sebastián 2016
Xedea:
Laguntza hauen helburua da Donostiako saltokien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, merkataritza-sektorean tresna digitalak ezarriz. Horretarako, DENDATICS laguntza ekonomikoak eskaintzen dira, kanpoko hornitzaileek IKT soluzioak ezar ditzaten hiriko saltokietan
Diru kopurua:
50.000 euroz
Deialdiaren araudia:
- Oinarriak argitaratzeko iragarkia (GAO Zk. 200/2016)
Donostiako tokiko merkataritzan IKTeak ezartzeko Laguntzak arautzen dituzten oinarriak argitaratzeko iragarkia: dendatics: Donostiako Ekonomia Sustatzeko Donostia/San Sebastián UP! 2016 Plana: «Berrikuntzaren eta herritarren, enpresen eta auzoen garapen kohesionatuaren aldeko apustua».
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa:
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Zentralean aurkeztuko dira,
Erregina Erregentea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikinean, 20.003 Donostia
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Zentralean aurkeztuko dira,
Erregina Erregentea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikinean, 20.003 Donostia
Itzuli
Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Zentralean aurkeztuko dira,
Erregina Erregentea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikinean, 20.003 Donostia
Tokiko merkataritza IKT-ak ezartzeko languntzak. Donostia - San Sebastián 2016
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Laguntza hauen helburua da Donostiako saltokien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, merkataritza-sektorean tresna digitalak ezarriz. Horretarako, DENDATICS laguntza ekonomikoak eskaintzen dira, kanpoko hornitzaileek IKT soluzioak ezar ditzaten hiriko saltokietan
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Oinarri hauetan finkatutako baldintzak betetzen dituzten laguntzen pertsona onuradunak izan
ahalko dute, pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo
atzerrikoak, bai eta aurrekoen nortasunik gabeko taldeak ere, antolamendu juridikoa betez
era baliozkoan eratutakoak.
• Jardueraren egoitza Donostiako udal-barrutian izango du.
• Oinarri hauek argitaratzen direnerako gutxienez urtebete Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta egonda egotea
• Pertsona juridikoak badira, enpresa txiki edo ertainaren baldintza guztiak betetzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
50.000 euroz
Muga:
Laguntzen gehienezko zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- Dokumentazio administratiboa: a) Eskaera-orria (1. Eranskina). b) Erantzukizuneko aitorpena (2. Eranskina). c) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen bankuko datuen altaren fitxa, dagokion banku-erakundeak zigilatua (3. Eranskina). d) Eskatzailearen NANaren kopia, pertsona fisikoa bada. e) Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, sinatzailearen NANa. f) Pertsona juridikoa bada, eskritura edo eraketa-agiriak, Estatutuak edo sorrera-akta; bertan, beren jarduera erregulatzeko araudiak jasoko dira, behar bezala inskribatuta, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan, zer-nolako pertsona juridikoa den kontuan hartuta. Berezko nortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilaturiko kontratu pribatua sartuko da. g) Zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. i) Jarduera ekonomikoen agiri eguneratua-Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako historikoa. j) Donostiako Udalaren ziurtagiria, laguntzaren eskatzaileak Udalarekin ez duela zorrik egiaztatzeko, edo, haren ordez, berariazko baimena Donostiako Sustapenak informazio hori Udaletik zuzenean eskuratu ahal izateko. Dokumentazio teknikoa: Memoria Deskribatzailea aurkeztu behar da laguntzaren objektu den jarduera zehaztuz; bertan, jarduera horren aurrekontu zehatza jaso behar da. (4. Eranskina) Memoria modu erraz eta argian idatzi behar da, erraz ulertzeko moduan eta ulertzea galarazten duten teknizismoak alde batera utzita. Halaber, berariaz aipatu beharko dira Oinarri hauetako 10. artikuluan proposamenak baloratzeko zehaztutako irizpideen inguruko alderdiak. Gehienez, 8 orrialdekoa izatea gomendatzen da. Memoriaren kopia digitala entregatu beharko da (edo e-mail bidez bidali helbide honetara: fomentoss@donostia.eus).
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/10/22
-
2016/11/30
Aurkezteko epe-muga:
Eskaerak aurkeztu ahal izango dira Oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO)
argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta baliabide ekonomikoak agortu arte, Oinarri
hauetako 2. artikuluaren arabera (kasu horretan, Donostiako Sustapenaren web orrian
argitaratuko da)
Ebazteko epea:
Eskatutako laguntza ebazteko epea 20 egun baliodunekoa izango da eskabidearen
erregistro-egunetik kontatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.