Proiektu teknologiak sustatu eta garatzera zuzendutako laguntzak. "Bono teknologikoa" Programa. Donostia-San Sebastián 2014
LABURPENA
Titulua:
Proiektu teknologiak sustatu eta garatzera zuzendutako laguntzak. "Bono teknologikoa" Programa. Donostia-San Sebastián 2014
Xedea:
Tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako eduki teknologikoa duten proiektuen garapena suspertzea, I+G+b alorreko eragilearekin, eta zehazki CEIT-IK4rekin, lankidetzan.
Hori dela eta, tokiko enpresa eta ekintzaileek produktu edo zerbitzu teknologikoak garatzeko bultzatzen dituzten eduki teknologikoko proiektuak, CEIT-IK4k eskain ditzakeen ikerketa, zerbitzu eta aholkularitza teknikoen bidez lagundu nahi dira.
Hartara, eta produktu eta zerbitzu teknologiko berritzaileen garapena lagunduz, ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituko den hiriaren etorkizuneko garapen sozioekonomikoaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi da, honako jarduera-esparruetara bideratuta:
Donostia Ezagutzaren Hiria sustatzera bideratutako proiektuak. Jarduera-ildo horren bidez, oinarri teknologikoa duten negozio eta produktu berriak sustatu nahi dira, hau da, ezagutzan, berrikuntzan eta/edo nazioarteko proiekzioan (Born Global) oinarrituta daudenak. Era berean, hiriko ehun ekonomikoan eta ekintzailean, eta, orokorrean, hiritarren artean ezagutza hedatzen eta transferitzen duten proiektuak.
Donostia espezializatua ahalbidetzen duten proiektuak eta, hortaz, Donostiako Sustapenak bultzatutako tokiko klusterrekin lotutakoak: ikus-entzunezkoak, digitala eta sormen-industriak; energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta smart energy; laguntza-baliabideak; surfa; eta Guztiona (nekazaritzako elikagaiak), baita merkataritzaren eta ostalaritzaren hobekuntza eta berrikuntza helburu dituztenak ere.
Donostia adimenduna (smart city) lortzea helburu duten proiektuak, eta hiriko baliabideen erabilera adimentsuaren aldeko apustua egiten dutenak, esperimentazio eta berrikuntza irekia bultzatzen dutenak eta, gainera, donostiar gizarte berria, integratzailea eta arduratsua sustatzen dutenak.
Diru kopurua:
72.000
Araudia:
- Iragarkia (GAO Zk. 144/2014)
Iragarkia: Donostiako udalerrian 2014an proiektu teknologiak sustatu eta garatzera zuzendutako laguntza programa. "Bono teknologikoa" programa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa:
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa 20003 San Sebastian-Donostia
Dokumentazioa jasotzeko tokia www.fomentosansebastian.org eta Donostiako Sustapeneko bulegoetan:
Donostiako Sustapenaren Informazio Zerbitzu Zentraletan, Erregina Erregentearen kalea 8, 20003 Donostia. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 9:00etatik 13:00era.
Edozein kontsulta 943.482.800 telefonoan, edo fomentoss@donostia.org posta elektronikoaren bidez egin ahal izango da.
Telefono bidezko arreta:
943.482.800
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa 20003 San Sebastian-Donostia
Dokumentazioa jasotzeko tokia www.fomentosansebastian.org eta Donostiako Sustapeneko bulegoetan:
Donostiako Sustapenaren Informazio Zerbitzu Zentraletan, Erregina Erregentearen kalea 8, 20003 Donostia. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 9:00etatik 13:00era.
Edozein kontsulta 943.482.800 telefonoan, edo fomentoss@donostia.org posta elektronikoaren bidez egin ahal izango da.
Itzuli
Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa • 20003 San Sebastian-Donostia
Dokumentazioa jasotzeko tokia www.fomentosansebastian.org eta Donostiako Sustapeneko bulegoetan:
Donostiako Sustapenaren Informazio Zerbitzu Zentraletan, Erregina Erregentearen kalea 8, 20003 Donostia. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 9:00etatik 13:00era.
Edozein kontsulta 943.482.800 telefonoan, edo fomentoss@donostia.org posta elektronikoaren bidez egin ahal izango da.
Proiektu teknologiak sustatu eta garatzera zuzendutako laguntzak. "Bono teknologikoa" Programa. Donostia-San Sebastián 2014
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako eduki teknologikoa duten proiektuen garapena suspertzea, I+G+b alorreko eragilearekin, eta zehazki CEIT-IK4rekin, lankidetzan.
Hori dela eta, tokiko enpresa eta ekintzaileek produktu edo zerbitzu teknologikoak garatzeko bultzatzen dituzten eduki teknologikoko proiektuak, CEIT-IK4k eskain ditzakeen ikerketa, zerbitzu eta aholkularitza teknikoen bidez lagundu nahi dira.
Hartara, eta produktu eta zerbitzu teknologiko berritzaileen garapena lagunduz, ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituko den hiriaren etorkizuneko garapen sozioekonomikoaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi da, honako jarduera-esparruetara bideratuta:
Donostia Ezagutzaren Hiria sustatzera bideratutako proiektuak. Jarduera-ildo horren bidez, oinarri teknologikoa duten negozio eta produktu berriak sustatu nahi dira, hau da, ezagutzan, berrikuntzan eta/edo nazioarteko proiekzioan (Born Global) oinarrituta daudenak. Era berean, hiriko ehun ekonomikoan eta ekintzailean, eta, orokorrean, hiritarren artean ezagutza hedatzen eta transferitzen duten proiektuak.
Donostia espezializatua ahalbidetzen duten proiektuak eta, hortaz, Donostiako Sustapenak bultzatutako tokiko klusterrekin lotutakoak: ikus-entzunezkoak, digitala eta sormen-industriak; energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta smart energy; laguntza-baliabideak; surfa; eta Guztiona (nekazaritzako elikagaiak), baita merkataritzaren eta ostalaritzaren hobekuntza eta berrikuntza helburu dituztenak ere.
Donostia adimenduna (smart city) lortzea helburu duten proiektuak, eta hiriko baliabideen erabilera adimentsuaren aldeko apustua egiten dutenak, esperimentazio eta berrikuntza irekia bultzatzen dutenak eta, gainera, donostiar gizarte berria, integratzailea eta arduratsua sustatzen dutenak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Tokiko enpresa eta ekintzaileak, izan daitezke kontrataziorako laguntza horien onuradun, baldin eta, tokiko eduki teknologikoa duten proiektu berritzaileak eta hiriaren etorkizuneko garapenean eragina izango dutenak sustatzen badituzte.
Erakunde edo enpresa onuradunek bete beharreko baldintzak:
1. Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean daudela egiaztatzea.
2. Arauak hausteagatik dirulaguntza publikoak jasotzetik baztertuta ez egotea.
3. Donostiako Udalarekin eta Donostiako Sustapenarekin zorrik ez izatea.
4. Lantokia Donostian izatea.
Ekintzaileek (oraindik enpresa eratu gabe dutenek) bete beharreko betekizunak:
1. Donostiako Sustapenak bideragarritzat joko duen enpresa-plana aurkeztea. Enpresa-plan horrek honako atal hauei buruzko informazioa jasoko du gutxienez:
• Funtsezko bazkideak: proiektua sustatzen duten pertsonen aurkezpena.
• Funtsezko jarduerak: garatuko dituen jardueren xehetasuna.
• Balio-proposamena: aurkeztutako abantailaren xehetasuna.
• Bezero-segmentua: bezero-xedeei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
• Kostu-egitura: kostu-egituraren aurreikuspena.
• Aurreikusitako diru-iturria: diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
2. Arauak hausteagatik dirulaguntza publikoak jasotzetik baztertuta ez egotea.
3. Donostiako Udalarekin eta Donostiako Sustapenarekin zorrik ez izatea.
4. Lantokia Donostian egongo delako zinpeko deklarazioa.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
72.000
Muga:
Programan honen baitan, 8.000 bez barne-rainoko aholkularitza zerbitzu aurreratua jasoko dute, zerbitzu edota produktu teknologikoak garatzen ari diren tokiko proeiktuek. Ikus zehaztu diren zerbitzuak CEIT-IK4ren Zerbitzu Katalogoan
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- a) Oinarriotako II. eranskina osorik beteta. b) Enpresa edo erakunde onuradunaren IFKren kopia. c) Enpresa-eraketaren eta eraketa-eskrituren erregistro-datuen kopia, nortasun juridiko propioa duten erakundeen kasuan. Nortasun juridiko propiorik ez duten sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunaren zigilua duen kontratu pribatua erantsiko da. d) Ekintzaileen kasuan, NAN-a eta negozio-plana behar izango da, b eta c puntuen ordez. e) Oinarri hauetako 4. puntuan eskatzen diren alderdien zinpeko deklarazioa, III. eranskineko ereduaren arabera eta gaur egunera arte proiektu berbererako erakunde pribatu nahiz publikoei eskatutako edota jasotako gainerako dirulaguntzen zinpeko aitorpena (III. eranskina). 2014an zehar Donostiako Sustapenaren beste laguntza-programa batzuetan parte hartu duten erakundeek ez dute b, c eta d puntuetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko, horren berri ematen badute. Dokumentazio teknikoa: f) Programa honen esparruan garatzekoa den proiektu teknologikoa/berritzailea jasoko duen deskripzio-memoria bat aurkeztu beharko da, CEIT-IK4ren aldetik zer zerbitzu/laguntza behar duen zehaztuta. Memoriak honako atal hauek izan behar ditu: • Erakunde eskatzailearen datu identifikagarriak eta orokorrak. • Proiektuaren aurrekariak eta justifikazioa: proiektuaren balio estrategikoa, tokiko garapenerako interesa, eskalagarritasuna eta nazioarteko proiekzioa jaso beharko ditu. • Proiektuaren helburuak. • Fase nagusien deskribapen laburra. • CEIT-IK4ri eskatzen zaizkion zerbitzuen deskribapena (ikusi I. ERANSKINA). • Lanaren kronograma. • Lan-taldearen deskribapena. • Espero diren emaitzak. • Jarraipena, kontrol-adierazleak: ematekoak, bilerak, etab. • Donostiako Sustapenarekin lankidetza: tokiko sektore estrategikoetan duen partaidetza, zerbitzu orokorrak, ekitaldiak… Memoria argi eta erraz idatzi behar da, proiektua ulertzea eragozten duen teknizismorik erabili gabe, ondo ulertzeko. Era berean, proposamenak baloratzeko ondorengo atalean zehazturiko irizpideekin bat datozen alderdiak jaso behar dira. Gehienez 8 orriko luzera gomendatzen da. Memoriaren kopia digitala ere eraman behar da (edo posta elektroniko bidez bidali).
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/08/02
-
2014/09/16
Ebazteko epea:
Laguntzen inguruko erabakiak hartzeko gehienezko epea hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko amaiera-datatik zenbatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.