Iibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak. 2011
LABURPENA
Titulua:
Iibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak. 2011
Xedea:
Laguntza publiko horiek trakzio teknologiez baliatzen diren eta energia-horniduraren iturri nagusia sare elektrikoa duten ibilgailuen erosketa eta erabilera sustatzeari begira eratu dira. Hartara, garraio alorrean energia-eraginkortasuna eta aurrezpena hobetu eta bultzatuko dira.
Diru kopurua:
425.000
Deialdiaren araudia:
- IRAGARKIA (BOPV Zk. 139/2011)
IRAGARKIA, energiaren alorreko inbertsioei laguntzeko programa bati buruzkoa: ibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Iibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak. 2011
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Laguntza publiko horiek trakzio teknologiez baliatzen diren eta energia-horniduraren iturri nagusia sare elektrikoa duten ibilgailuen erosketa eta erabilera sustatzeari begira eratu dira. Hartara, garraio alorrean energia-eraginkortasuna eta aurrezpena hobetu eta bultzatuko dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo helbide soziala bertan duten Izaera publiko nahiz pribatuko pertsona fisiko nahiz juridikoek jaso ahal izango dituzte diru laguntza hauek.; betiere, programa honetako 5. atalean azaltzen eta eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten ibilgailuak erosiz.
Ez dira azaltzen
PRESTAZIOA
Dotazioa:
425.000
Muga:
Diru laguntza 6.000 eurokoa izango da ibilgailuko gehienez ere, eta ibilgailuaren prezioaren %20 ezin izango da gainditu.
Diru laguntza 750 eurokoa izango da moto bakoitzeko gehienez ere. Diru laguntzek ezin izango dute gainditu motoaren prezioaren %20.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- - Diru laguntza eskatzeko formularioa beteta (1. eranskinaren ereduaren arabera). - Eskatzailearen NANaren fotokopia (ibilgailuaren eroslea. Eroslearen NANan EAEn bizi dela agertu ezean, errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko litzateke. Erosle bat baino gehiago bada, horietako bakoitzaren NANaren fotokopiak aurkeztu beharko dira eta, hala badagokio, guztien errolda-agiriak. - Salerosketa-kontratuaren fotokopia. - Hala badagokio, diru laguntza bideratzeko banketxeko kontu korrontearen zenbakia (20 digitu). Diru laguntzaren onuradunak izan behar du kontu korronte horren titularra. - Eskatutako edota emandako beste diru laguntza batzuei buruzko adierazpena (3. eranskina). - Ibilgailuaren datu teknikoak: - Bateriaren energia dentsitatea (pisua). - Ibilgailuaren potentzia (elektrikoa bakarrik). - Autonomia era elektrikoan. - Ibilgailuaren pisua hutsik bateriekin. Eskatzailea pertsona juridikoa denean, aurreko dokumentuez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu: - Sozietatea eratzeko eskritura, araua edo ekitaldiaren kopia. - IFKen kopia. - Ahalordetzeko eskrituraren kopia edo sinatzailearen ordezkatze almena egiaztatzen duen dokumentua. Eskatzailea udala denean, aurreko dokumentuez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu: - Alkatetza izendatzeko ziurtagiriaren kopia. - IFKen kopia.
Elektronikoa
Aplikazioak:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/07/22
-
2011/11/30
Ebazteko epea:
EEEko zuzendari nagusiak ebazpena emango du bi (2) hilabeteko epean, eta haren berri emango dio eskatzaileari.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
Eskaera izapidea