Bioerregaiak erabiltzeko egokiak diren ibilgailuak sustatzeko automobilen ordezkapen planaren laguntzak. 2011
LABURPENA
Titulua:
Bioerregaiak erabiltzeko egokiak diren ibilgailuak sustatzeko automobilen ordezkapen planaren laguntzak. 2011
Xedea:
Programa honen xedea da MMAren pisua 3.500 kg baino txikiagoa duten automobil eta ibilgailu komertzial berrien erosketa sustatzea; betiere, energia-eraginkortasun handia eta bioerregaien (bioetanola eta biodiesela) ehuneko handiez elikatutako automobilak izanik. Plan honen diru laguntzei esker, antzeko motor eta diseinua dituzten autoen aldean, automobil alternatibo horien erosketak dakarren kostu gehigarria arindu edo gutxitu nahi da.
Renting, leasing eta horrelako sistemen kasuan, ibilgailuaren erabiltzaile-errentariari emango zaio diru laguntza.
Diru kopurua:
400.000
Deialdiaren araudia:
- Deialdiaren IRAGARKIA (EHAA Zk. 108/2011)
IRAGARKIA, energiaren alorreko inbertsioei laguntzeko bi programari buruzkoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Bioerregaiak erabiltzeko egokiak diren ibilgailuak sustatzeko automobilen ordezkapen planaren laguntzak. 2011
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Programa honen xedea da MMAren pisua 3.500 kg baino txikiagoa duten automobil eta ibilgailu komertzial berrien erosketa sustatzea; betiere, energia-eraginkortasun handia eta bioerregaien (bioetanola eta biodiesela) ehuneko handiez elikatutako automobilak izanik. Plan honen diru laguntzei esker, antzeko motor eta diseinua dituzten autoen aldean, automobil alternatibo horien erosketak dakarren kostu gehigarria arindu edo gutxitu nahi da.
Renting, leasing eta horrelako sistemen kasuan, ibilgailuaren erabiltzaile-errentariari emango zaio diru laguntza.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuak baliatu ahal dira diru laguntza hauetaz.
MMAren pisua 3.500 kg baino txikiagoa duten automobil eta ibilgailu komertzial berriak erosteko emango dira diru laguntzak. Horretarako, honako baldintzaren bat bete beharko dute:
• Otto (gasolina) propultsio bidezko ibilgailua izatea eta erregaiaren erabileran bioetanolaren edukia % 85 gutxienez izateko fabrikatzailearen oniritzia jasotzea (Flexi-Fuel Vehicles-FFV).
• Diesel (gasolioa) propultsio bidezko ibilgailua izatea eta erregaiaren erabileran biodieselaren edukia % 30 gutxienez izateko fabrikatzailearen oniritzia jasotzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
400.000
Muga:
Diru laguntzaren zenbatekoa 2.200 euroraino izango da. Nolanahi ere, ibilgailuaren prezioaren %15 ez du gaindituko inola ere (ezarritako oinarriaren arabera
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- a) Diru laguntza eskatzeko formularioa, III. eranskinaren ereduaren arabera. Bioerregaiak (FFV eta B30) erabiltzeko egokiak diren ibilgailuak sustatzeko automobilen ordezkapen programa 7/24 b) Eskatzailearen NANaren fotokopia (automobilaren eroslea) eta, hala badagokio, errolda-agiria. Erosle bat baino gehiago bada, horietako bakoitzaren NANaren fotokopiak aurkeztu beharko dira eta, hala badagokio, errolda-agiriak. c) Salerosketa-kontratuaren fotokopia. d) Diru laguntza sartzeko bankuaren kontu korrontea, 20 digitu izango dituena. Diru laguntzaren onuradunak izan beharko du kontu korronte horren titularra. e) Diesel propultsio bidezko ibilgailuen kasuan, erregaiaren erabileran biodieselaren edukia % 30 gutxienez izateko fabrikatzailearen egiaztagiria. Gainera, diru laguntza eskatzen duena pertsona juridikoa bada, hauxe aurkeztuko du: f) Sozietatea eratzeko eskrituraren edo prozeduraren kopa. g) IFKen kopia. h) Ahalordetzearen eskrituraren kopia edo sinatzailearen ahala egiaztatzen duen dokumentuaren kopia.
Elektronikoa
Aplikazioak:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/08
-
2011/11/30
Ebazteko epea:
Aurkeztutako eskabidea aztertu ondoren, EEEko zuzendari nagusiak ebazpena emango du hiru hilabeteko epean, eta haren berri emango dio eskatzaileari positiboa bada. Negatiboa izanez gero, kontzesionarioari eta eskatzaileari haren berri emango die.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.