Hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza programa 2020

Deskribapena


Xedea

Salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzeari eta petrolioarekiko mendekotasuna murrizteari begira, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira aurrera.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/30 – 2021/06/30

ZENBATEKOA: 2.000.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak; betiere, 4. Oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiteko.
  • Laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian iragarri den egunetik zenbatzen hasita.
  • Gainera, dirulaguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, eta aurreko b) paragrafoan adierazten diren baldintzak betetzen ez badituzte ere, diruz lagunduko den inbertsioa egiten badute 4. oinarri hauen 2. neurriaren arabera; betiere, inbertsio horrek modu zuzenean eragina izanik energia kontsumoan edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketan, jarduera egokia eta mugagabea garatuz Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Halaber, EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, laguntza programa honen 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.
  • Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburu sozialak laguntza programa honen 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu EAE

INFORMAZIO:

Energiaren Euskal Erakundea