Condensa Renove Plana Plana. 2013
LABURPENA
Titulua:
Condensa Renove Plana Plana. 2013
Xedea:
Galdarak berriztatzea, bizitegi sektorearen barruan dauden potentzien maila kontuan izanik, energia-eraginkortasunaren, segurtasunaren eta erosotasun egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Izan ere, diren ekipo ugari oso zaharrak dira, energia-eraginkortasun maila apala dute, eta, beraz, eskaintzen duten erosotasuna ez da egokiena.
Horregatik guztiagatik, honako programa honen bitartez diruz lagundu nahi da gaur egun dauden banakako galdaren berriztatzea (edo antzeko funtzionamendua duten ekipoak), eta horien ordez kondentsazio-galdarak jartzea, energia-eraginkortasun handia duten galdarak, hain zuzen ere
Diru kopurua:
400.000
Araudia:
- Iragarkia (EHAA Zk. 104/2013)
IRAGARKIA, energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko bederatzi programari buruzkoa
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Condensa Renove Plana Plana. 2013
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Galdarak berriztatzea, bizitegi sektorearen barruan dauden potentzien maila kontuan izanik, energia-eraginkortasunaren, segurtasunaren eta erosotasun egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Izan ere, diren ekipo ugari oso zaharrak dira, energia-eraginkortasun maila apala dute, eta, beraz, eskaintzen duten erosotasuna ez da egokiena.
Horregatik guztiagatik, honako programa honen bitartez diruz lagundu nahi da gaur egun dauden banakako galdaren berriztatzea (edo antzeko funtzionamendua duten ekipoak), eta horien ordez kondentsazio-galdarak jartzea, energia-eraginkortasun handia duten galdarak, hain zuzen ere
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke deialdi honek arautzen dituen diru laguntzen onuradun: Jarduteko ahalmena duten pertsona fisiko guztiak (etxebizitzaren jabea, usufruktuduna edo errentaria); betiere programaren helburua den berritzea Euskal Autonomia Erkidegoan eginez eta dokumentu honetan jasotzen diren gainerako eskakizunak betez.
Galdara berrituko den etxebizitza EAEn egon beharko da, eta ohiko etxebizitza izan beharko da.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
400.000
Muga:
Kondentsazio bidezko galdara berri bat jartzeari begira, beste galdara edo antzeko ekipo bat ordezteko, emango den diru laguntza espezifikoaren guztizko zenbatekoa 200 eurokoa izango da, betiere Condensa Renove Plan honek eskatzen dituen baldintza guztiak betez.
Onuradun bakoitzari galdara berritzeko emango zaion gehieneko diru laguntzak 200 eurokoa izango da.
Pertsonako eskaera bat baino ez da onartuko eta etxebizitzako eskaera bat bakarrik onartuko da.
2013ko ekainaren 1a baino lehen onuradunak egindako inbertsioen fakturak ezin izango dira laguntza programa honetaz baliatu.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- Dokumentazio orokorra: a. Diru laguntza jasotzeko eskabidea, I. ERANSKINA eredu hartuta, eskatzaileak bakarrik sinatuta. b. Instalazioaren ziurtagiria, II. ERANSKINA eredu hartuta c. Onuradunaren NANaren kopia (kopia alde bietatik). d. Diru laguntza eskatzeko orrian edo inprimakian adierazitako kontu korrontearen (20 digitu) titularra onuraduna dela egiaztatzen duen banketxearen dokumentua; hala badagokio, diru laguntzaren zenbatekoa ordaintzeko. e. Galdara berritzeko inbertsioa egiaztatzen duen faktura xehea (jatorrizkoa, jatorrizkoaren kopia edo kopia konpultsatua); instalatzaileak sinatua eta zigilua emanda, eta bertan, gutxienez, kontzeptu hauexek azaldu behar dira: • Onuradunaren izena eta NANaren zenbakia (pertsona fisikoak), berritzea egiten den etxebizitzaren helbide osoa adieraziz. • Kondentsazio bidezko galdararen marka, modeloa eta potentzia, NOx-aren emisioei dagokienez, 5 klasekoak izango dira gas erregaien kasuan, eta erregai gisa C gasolioa erabiltzen baldin bada, kondentsazio-galdarak 3 klasekoak. • Galdara berriaren kostuaren azalpena. Goraxeago aipatutako kontzeptuak fakturan kontzeptu horiek fakturan jasotzen ez badira, fakturarekin batera aurrekontua aurkeztuko da, eta bertan kontzeptu horiek azalduko dira. f. Berritzea egiten den etxebizitza ohiko etxebizitza dela egiaztatzen duen ziurtagiria. Eskatzailearen NAN agirian berritzea egiten den etxebizitzaren helbidea agertzen bada, ez da behar bestelako dokumenturik. Horrela ez bada, eskatzailearen errolda-agiria beharko da, Laguntza Programa hau EHAAn argitaratu baino lehen, berritzea egiten den etxebizitzan bizi dela azaldu behar duena. EEEk diru laguntza emateko beharrezkotzat jotzen dituen informazioa eta agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/06/01
-
2013/09/30
Aurkezteko epe-muga:
Edo programari esleitutako diru‐saila agortu arte zabalik egongo da, lehenago gertatuz gero.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
Eskaera izapidea