Eraikin publikoetan energia eraginkortasuna sustatzeko jarduera Planaren aldeko laguntza programa, ESE 2000 planaren barruan. Euskadiko ESE plana 2011
LABURPENA
Titulua:
Eraikin publikoetan energia eraginkortasuna sustatzeko jarduera Planaren aldeko laguntza programa, ESE 2000 planaren barruan. Euskadiko ESE plana 2011
Xedea:
Plan honen helburua da Energia Zerbitzuen Enpresen (ESE) parte hartzea sustatzea, Toki eta Autonomia Administrazioen eraikinetan energia aurrezteko, energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko azterlan eta neurriak hartzerakoan.
Plan honek bi diru laguntza lerro hauek izango diru:
1. Lehen diru laguntza lerroa sari edo konpentsazio gisa emango da, elkarrizketa lehiakorraren prozesuan parte hartuko duten bi ESE finalistei zuzendua, azken kalifikazioan ondoen baloratuak eta kontratuaren esleipendunak ez direnak, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen (SPKL) 163. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2. Bigarren diru laguntza lerroa, berriz, kontratuen esleipendun izango diren ESErentzat izango da, energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko neurrietan inbertsioak egiteari begirako kontratuen kasuan.
Diru kopurua:
1.333.333
Deialdiaren araudia:
- IRAGARKIA (EHAA Zk. 229/2011)
IRAGARKIA, energiaren alorreko inbertsioei laguntzeko programari buruzkoa
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Eraikin publikoetan energia eraginkortasuna sustatzeko jarduera Planaren aldeko laguntza programa, ESE 2000 planaren barruan. Euskadiko ESE plana 2011
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Plan honen helburua da Energia Zerbitzuen Enpresen (ESE) parte hartzea sustatzea, Toki eta Autonomia Administrazioen eraikinetan energia aurrezteko, energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko azterlan eta neurriak hartzerakoan.
Plan honek bi diru laguntza lerro hauek izango diru:
1. Lehen diru laguntza lerroa sari edo konpentsazio gisa emango da, elkarrizketa lehiakorraren prozesuan parte hartuko duten bi ESE finalistei zuzendua, azken kalifikazioan ondoen baloratuak eta kontratuaren esleipendunak ez direnak, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen (SPKL) 163. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2. Bigarren diru laguntza lerroa, berriz, kontratuen esleipendun izango diren ESErentzat izango da, energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko neurrietan inbertsioak egiteari begirako kontratuen kasuan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Diru laguntza plan honen onuradunak hauexek izan daitezke: Energia Zerbitzuen Enpresa moduan diharduen izaera publiko zein pribatuko edozein erakunde, pertsona fisiko edo juridikoa, eta IDAEk xede horretarako duen erregistroan izena emanda eduki behar dute Energia Zerbitzuen Enpresa den aldetik. Horretaz gain, baldintza orokor hauetako 5. atalean azaltzen den jardueraren bat gauzatu behar dute onuradunek. Aldi Baterako Enpresa Elkartea (UTE) izanez gero, elkarte hori osatzen duten enpresetako batek gutxienez izena emanda eduki behar du erregistro horretan.
Eskatzaileek deialdi edo plan honetan ezartzen diren baldintzak onartu behar dituzte, eta 1. eranskinean dagoen eskabide orria behar bezala bete ondoren, sinatu behar dute. Eskabideak aurkezteak dakar baldintza orokor hauek onartzea eta bertan ezartzen diren eskakizunak betetzeko konpromisoa onuradunaren aldetik.
Programa edo plan honek diruz lagunduko dituen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar dira.
Plan honek ematen dituen diru laguntzez ezin izango dira baliatu, baldin eta onuradunak edo elkarteak honako lege hauek dioten egoeran badaude: Diru Laguntzen 38/2003 Legeko (“LGS”) 13. artikulua eta azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegileko 50. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolamendu Printzipioen Legearen Testu Bategina (1/1997 L.D.) onartzen duena.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.333.333
Muga:
a) «A mota» jardueren kasuan (konponbide teknikoak garatzeagatiko saria edo konpentsazioa), elkarrizketa lehiakor prozesuaren azken eskaintzaren fasean parte hartuko duten ESEek 7.000 euroko diru laguntza jaso dezakete gehienez ere, parte hartzen duten prozesu eta ESE bakoitzeko. Elkarrizketa lehiakor prozesuan pare hartzaile kopurua hiru baino handiagoa bada, diru laguntza puntuazio onena jasoko duten lehen biei baino ez zaie emango, kontratazio organoak esleipena egiteko ezarritako irizpideei jarraiki. Azaleraren arabera, jaso daitekeen diru laguntzaren zenbatekoa hauxe da:
1. Jarduteko Unitatearen azalera 40.000 m2 edo txikiagoa: 5.000 euro.
2. Jarduteko Unitatearen azalera 40.000 m2 baino handiagoa eta 70.000 m2 baino txikiagoa: 6.000 euro.
3. Jarduteko Unitatearen azalera 70.000 m2 edo handiagoa: 7.000 euro.
b) «B mota» jardueren kasuan (energia aurrezteko, energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartzeari begirako inbertsioak eta dagokion esleitzeko kontratuan aurreikusten direnak), Toki edo Autonomia Administrazioaren eraikinen batean ESEren aldetik egiten direnak. Emango den gehieneko diru laguntzaren zenbatekoa edo baliokidea hauxe da: energiaren aurrezpenarekin zerikusi zuzena duten inbertsioen guztizko kostuaren %20.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)
Dokumentazioa:
- 1. IFZ/IFKaren kopia, sozietatea eratzeko eskritura edo egintza, proposamena sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzeko dokumentua eta IDAEren erregistroan Energia Zerbitzu Enpresa moduan izena emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 2. Foru ogasunetan eta Gizarte Segurantzan ordaindu beharreko zergak ordainduta dituela egiaztatzen duen dokumentu eguneratua. Dokumentu edo egiaztagiri hori, gehienez ere, hilabete bateko antzinatasuna eduki beharko du, eskabide dataren aldean. Eskabidea aurkezteak eskatzailearen baimena dakar, foru ogasunetan eta Gizarte Segurantzan ordaindu beharreko zergak ordainduta dituela egiaztatzeko EEEren aldetik era zuzenean bide telematiko bidez. 3. «A mota» jardueren kasuan, gainera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: – Dagokion elkarrizketa lehiakorrera aurkeztutako azken eskaintzan egin diren azterlanen eta proposatutako konponbideen txosten deskriptiboa. – Administrazio kontratatzailearen ziurtagiria, elkarrizketa lehiakorrean eskatzailearen parte hartze aktiboa egiaztatzen duena; baita prozeduran kontratazio organoak ebaluatutako azken eskaintzaren aurkezpena ere, SPKLeko 163.2 artikuluan aurreikusten den saria edo prima jasotzeko eskubidearekin. 4. «B mota» jardueren kasuan, gainera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: – Egin beharreko jardueren txosten deskriptiboa, aurrekontua zehatzarekin eta gauzatzeko planifikazioa barne; hori guztia, sinatutako kontratuan adierazten denarekin bat etorriz. – Administrazio kontratatzailearen ziurtagiria, kontratuaren behin betiko esleipena eskatzailearen alde izan dela egiaztatzen duena. – Energia zerbitzuak emateari begira, eskatzaileak eta administrazioak sinatutako kontratuaren kopia; bertan honako kontzeptu hauek azaldu behar dira: egin beharreko inbertsioak, inbertsio horiek nola itzularaziko zaizkio administrazioari eta horren eragina energia zerbitzuaren prezioaren murrizketan, EEEtik jasoko den diru laguntza ekarriko duena. Bereizi egin beharko dira bi inbertsio mota hauek: alde batetik, ESEk egin Behar dituenak, administrazio kontratatzailearen aginduz; eta bestetik, ESEk borondatez egingo dituenak. - Energia zerbitzuak emateari begira, ESEk eta administrazioak sinatutako kontratuak argi eta garbi azaltzen ez badu energia zerbitzuaren prezioen murrizketaren eragina, EEEk diru laguntza ematea dakarrena, kontratu horren aldaketa aurkeztu beharko da, energia zerbitzuaren prezio berria edo kontratua indarrean egongo den denboraren aldaketa jasoko dituena, eta haren guztizko zenbatekoa, gutxienez, ESEri emandako diru laguntza kantitatea izango da. Paperean eskatutako dokumentazioaz gain, enpresak euskarri elektronikoan aurkeztu beharko du espediente guztia, irakurtzea eta inprimatzea ahalbidetzen duen euskarrian, hain zuzen ere.
Elektronikoa
Aplikazioak:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/12/03
-
2013/12/31
Ebazteko epea:
Prozedura ebazteko eta haren berri emateko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita,
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.