Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2017

LABURPENA
Titulua:
Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2017
Xedea:
GARAPEN BIDEAN DAUDEN TEKNOLOGIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO laguntzen deialdi honen xedea garapen teknologikoak erakusteko eta balioztatzeko jardunei bultzada ematea da, itsasoko energia berriztagarrien eremuan, betiere 651/2014 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat jotzen den horretan sartzen badira.
Diru kopurua:
2.500.000. Nolanahi ere, 2017. urteari dagokion diru-saila edo aurrekontua bostehun mila (500.000) eurokoa da. 2018ko eta 2019ko ekitaldi bakoitzerako esleitzen zaion diru kantitatea 1.000.000 eurokoa da.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena (EHAA Zk. 120/2017)
    EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak, 2017. urtea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2017
GARAPEN BIDEAN DAUDEN TEKNOLOGIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO laguntzen deialdi honen xedea garapen teknologikoak erakusteko eta balioztatzeko jardunei bultzada ematea da, itsasoko energia berriztagarrien eremuan, betiere 651/2014 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat jotzen den horretan sartzen badira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza Programa honen arabera, honako hauek eskura ditzakete diru laguntzak eta onuraduntzat hartu ahal izango dira: a) Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: EAEn, 4. Oinarrian zehazten diren jarduerak egiten dituzten izaera pribatuko pertsona juridiko guztiak. b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (aurrerantzean, «DLO») 11. artikuluari jarraikiz, nortasun juridikorik ez duten enpresen partzuergo, talde edo elkarteak; EAEko lurraldean, Laguntza Programa honen 4. Oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte. Taldea ezin izango da desegin DLOaren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio epea igaro arte.
Onuraduna edo erakunde laguntzailea izango dira azaroaren 17ko 38/2003 Diru Laguntzen Lege Orokorraren (LGS) 13. artikuluan xedatu edo ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztenak. Pertsonek edo erakundeek, onuraduna edo erakunde laguntzailea izateari begira, debekurik ez dutela justifikatzeko lekukotasun judizialaren bitartez, ziurtagiri telematikoez edo datuen transmisioez egin ahal izango dute, autonomia erkidegoen edo Estatuaren Administrazio Orokorraren legezko araubideak xedatutakoari jarraituz, teknika elektronikoen, informatikoen eta tematikoen inguruko erabilera arautzen duena, edo administrazioaren ziurtapenaz, kasuan kasu, eta aipatutako dokumentua ezin badu eman agintari eskumendunak, ordezkatu ahal izango da eta erantzukizunari buruzko adierazpena aurkeztuko da, agintari administratiboaren edo notario publikoaren aurrean emana. Laguntza Programa honen arabera, pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2.500.000. Nolanahi ere, 2017. urteari dagokion diru-saila edo aurrekontua bostehun mila (500.000) eurokoa da. 2018ko eta 2019ko ekitaldi bakoitzerako esleitzen zaion diru kantitatea 1.000.000 eurokoa da.
Muga:
EEEren Laguntzen Programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, onuradun bakar batek edota proiektu batek jaso dezakeen gehieneko diru laguntza milioi bat, berrehun eta berrogeita hamar mila (1.250.000) eurokoa izango da. Nolanahi ere, diru laguntzaren zenbatekoak ezin izango du kostu lagungarriaren %25 gainditu
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Dokumentazio administratiboa (i) Banako proposamena: a) Laguntza ekonomikoaren eskaera, I. eranskinean atxikitako ereduari jarraiki. b) Sinatzailearen NANaren kopia. c) Eraketari buruzko eskrituraren, arauaren edo egintzaren kopia. d) Eskatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuaren edo ahalorde-eskrituraren kopia. e) Kontu-zenbakia (20 digitu) ziurtatzeko banku-agiria; onuradunak laguntza kobratu nahi duen kontu horren titular dela justifikatu beharko du. f) Eskatu diren edo/eta jaso diren bestelako laguntzei buruzko adierazpena eta, hala badagokio, legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa (II. eranskina). Laguntzaren bat eskatu edo jaso baldin bada, hau ez den beste laguntza instituzionaleko linearen batean bestelako laguntzaren bat eskatu edo eman izanaren ebazpen edo komunikazio guztien kopia, hala badagokio, eta betiere laguntza hori Laguntza Programa honetan proposatutako proiektuari badagokio. g) Enpresa bat izanez gero, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoa betez, eskatzailearen erantzukizun-adierazpena, enpresaren helburu soziala eta jarduna armen produkzioa, merkaturatzea eta finantzaketa ez dela adierazita (III. eranskina). h) 250 langiletik gorako enpresen kasuan, enpresak Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eskatzen den Berdintasun Plana baduela ziurtatzen duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko dute (IV. eranskina). i) Adierazpena, erakunde eskatzailea itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta ez dagoela adierazten duena, ezta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ere, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki. j) Enpresa-izaeraren adierazpena, 800/2008 Erregelamenduari dagokionez eta, enpresa handi edo ertaina bada, berregituratze-garaian ez dagoela. Eta berregituratze-garaian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso ote duen (V. eranskina). k) Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunei ordaindu beharrekoak ordaindu izanaren egiaztagiri eguneratua. l) Erakunde eskatzailea Europako Batzordeak emandako berreskuratze-aginduren bati atxikia ez dagoela dioen adierazpena. (ii) Lankidetzako proposamena: Lankidetzako proiektuetarako, erakunde interesdunek proiektu bakoitzeko eskaera integratu bat aurkeztu beharko dute eta kide guzti-guztiek goiko (i) atalean aipatu den dokumentazioa aurkeztu beharko dute; horretaz gain, partzuergoaren edo elkartearen harreman hori formalizatzeko dokumentua ere aurkeztu behar da, kideen eskubide eta betebeharrak zehaztuta. Horrekin batera, kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak (jarduerak eta aurrekontua) adierazi beharko dira, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, emaitzak jendaurrean jartzea... Proiektuan parte hartzen duten enpresetako batek, proiektuaren garapenaren eta kudeaketaren erantzule eginez, proiektuaren martxa onerako beharrezkoak diren Administrazioarekiko elkarrizketa- eta harreman-funtzio guztiak bere gain hartuko ditu; beraz, proiektuaren zuzendari eta erakunde guztien ordezkari izango da, hau da, proiektuaren buru. Edonola ere, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da eta, onuradun den aldetik, enpresen partzuergoari, elkarteari edo taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko behar adina ahalorde izango ditu. Dokumentazio teknikoa a) Deskribapen-memoria. Garapen esperimentala deskribatu behar da, hasierako faseetatik hasi eta saiakuntzetan parte hartu behar duen prototipoaren fasera iritsi arte; prototipoaren deskribapena ere bildu beharko du. Halaber, honako alderdi hauek ere deskribatuko dira: saiakuntzen helburua zein den, metodoa, behar izango diren baliabideak eta horiek lortzeko modua, mantentze-lanak saiakuntzetan, instalatzeko eta desinstalatzeko maniobrak eta abar. b) Saiakuntzen programa. Saiakuntzen programaren plangintza, saiakuntzak egiteko tokia prestatzetik hasi eta saiakuntzetan erabilitako elementuak kentzearekin bukatu, behar izanez gero. c) Guztizko aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatuta eta urte naturalei dagozkien urteko aurrekontuak, kontzeptuen arabera banakatuta. Eskatzaileak saiakuntzaldian egin beharko dituen ordainketen plangintza. d) Erakusketa-programa hartuko duen saiakuntza-azpiegiturak sinatutako onarpen- edo babesgutuna. e) Eragin pizgarriaren justifikazioa, 651/2014 Erregelamenduaren 8. artikuluaren arabera.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/06/27 - 2017/10/31
Aurkezteko epe-muga:
programari esleitutako diru-saila edo aurrekontua amaitzen edo agortzen denean amaituko da.
Ebazteko epea:
Deialdia argitaratu zen egunetik kontatzen hasita sei (6) hilabeteko epean, gehienez ere.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.