Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2013

LABURPENA
Titulua:
Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2013
Xedea:
GARAPEN BIDEAN DAUDEN TEKNOLOGIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO laguntzen deialdi honen xedea garapen teknologikoak erakusteko eta balioztatzeko jardunei bultzada ematea da, itsasoko energia berriztagarrien eremuan, betiere 800/2008 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat jotzen den horretan sartzen badira.
Diru kopurua:
3.000.000 €
Araudia:
  • EBAZPENA, 2013ko irailaren 18koa (EHAA Zk. 199/2013)
    EBAZPENA, 2013ko irailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntza-programetarako deialdia argitaratzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2013
GARAPEN BIDEAN DAUDEN TEKNOLOGIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO laguntzen deialdi honen xedea garapen teknologikoak erakusteko eta balioztatzeko jardunei bultzada ematea da, itsasoko energia berriztagarrien eremuan, betiere 800/2008 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat jotzen den horretan sartzen badira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza Programa honi dagokionez, honako erakunde hauek eskura ditzakete laguntzak eta onuraduntzat hartu ahal izango dira: a) Nortasun juridiko propioa eta jarduteko ahalmen nahikoa duten enpresak, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak edo jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean «EAE») garatzen dutenak. b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (aurrerantzean «DLO») 11. artikuluari jarraiki, nortasun juridikorik ez duten enpresen partzuergo, talde edo elkarteak, egoitza soziala EAEn dutenak edo jarduera EAEn garatzen dutenak. Laguntza Programa honi dagokionez, enpresen partzuergo, talde edo elkarte batek egoitza soziala EAEn duela edo jarduera EAEn garatzen duela esango dugu egoitza soziala EAEn duten edo jarduera EAEn garatzen duten enpresen partaidetza, banaka edo batera hartuta, % 30 baino handiagoa denean. Taldea ezin izango da desegin DLOaren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte. c) Zientzia eta teknologiaren euskal sareko agenteak, behar bezala egiaztatuak, forma juridikoa edozein izanik ere eta helburu nagusia oinarrizko ikerketak, industria-ikerketak eta garapen esperimentala egitea dutenak, baita horien emaitzak ezagutaraztea ere, irakaskuntzaren bidez, argitaratuta edo teknologiaren transferentziaren bidez;
PRESTAZIOA
Dotazioa:
3.000.000 €
Muga:
Diru-laguntzak jaso ahal izateko, proiektuaren aurrekontuak (alegia, diru-laguntza jaso dezaketen kostuen baturak), gutxienez, 300.000 euro eta, gehienez, 6.000.000 euro izan beharko du. Proiektuaren iraupenaren arabera, proiektuak urtekoak edo urte anitzekoak izan daitezke eta 2015eko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu behar dira. Programa honen barruan onuradun berak gehienez ere jaso dezakeen laguntzaren zenbatekoa edo intentsitatea 1.500.000 euro izango da, eta ezin izango du gainditu diru-laguntza jaso dezakeen kostuaren % 25.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Dokumentazio administratiboa (i) Banako proposamena: a) Laguntza ekonomikoaren eskaera, I. eranskinean atxikitako ereduari jarraiki. b) Sinatzailearen NANaren kopia. c) Eraketari buruzko eskrituraren, arauaren edo egintzaren kopia. d) Eskatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuaren edo ahalorde-eskrituraren kopia. e) Kontu-zenbakia (20 digitu) ziurtatzeko banku-agiria; onuradunak laguntza kobratu nahi duen kontu horren titular dela justifikatu beharko du. f) Eskatu diren edo/eta jaso diren bestelako laguntzei buruzko adierazpena eta, hala badagokio, legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa (II. eranskina). Laguntzaren bat eskatu edo jaso baldin bada, hau ez den beste laguntza instituzionaleko linearen batean bestelako laguntzaren bat eskatu edo eman izanaren ebazpen edo komunikazio guztien kopia, hala badagokio, eta betiere laguntza hori Laguntza Programa honetan proposatutako proiektuari badagokio. g) Enpresa bat izanez gero, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoa betez, eskatzailearen erantzukizun-adierazpena, enpresaren helburu soziala eta jarduna armen produkzioa, merkaturatzea eta finantzaketa ez dela adierazita (III. eranskina). h) 250 langiletik gorako enpresen kasuan, enpresak Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eskatzen den Berdintasun Plana baduela ziurtatzen duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko dute (IV. eranskina). i) Adierazpena, erakunde eskatzailea itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta ez dagoela adierazten duena, ezta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ere, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki. j) Enpresa-izaeraren adierazpena, 800/2008 Erregelamenduari dagokionez eta, enpresa handi edo ertaina bada, berregituratze-garaian ez dagoela. Eta berregituratze-garaian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso ote duen (V. eranskina). k) Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunei ordaindu beharrekoak ordaindu izanaren egiaztagiri eguneratua. l) Erakunde eskatzailea Europako Batzordeak emandako berreskuratze-aginduren bati atxikia ez dagoela dioen adierazpena. (ii) Lankidetzako proposamena: Lankidetzako proiektuetarako, erakunde interesdunek proiektu bakoitzeko eskaera integratu bat aurkeztu beharko dute eta kide guzti-guztiek goiko (i) atalean aipatu den dokumentazioa aurkeztu beharko dute; horretaz gain, partzuergoaren edo elkartearen harreman hori formalizatzeko dokumentua ere aurkeztu behar da, kideen eskubide eta betebeharrak zehaztuta. Horrekin batera, kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak (jarduerak eta aurrekontua) adierazi beharko dira, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, emaitzak jendaurrean jartzea... Proiektuan parte hartzen duten enpresetako batek, proiektuaren garapenaren eta kudeaketaren erantzule eginez, proiektuaren martxa onerako beharrezkoak diren Administrazioarekiko elkarrizketa- eta harreman-funtzio guztiak bere gain hartuko ditu; beraz, proiektuaren zuzendari eta erakunde guztien ordezkari izango da, hau da, proiektuaren buru. Edonola ere, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da eta, onuradun den aldetik, enpresen partzuergoari, elkarteari edo taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko behar adina ahalorde izango ditu. Dokumentazio teknikoa a) Deskribapen-memoria. Garapen esperimentala deskribatu behar da, hasierako faseetatik hasi eta saiakuntzetan parte hartu behar duen prototipoaren fasera iritsi arte; prototipoaren deskribapena ere bildu beharko du. Halaber, honako alderdi hauek ere deskribatuko dira: saiakuntzen helburua zein den, metodoa, behar izango diren baliabideak eta horiek lortzeko modua, mantentze-lanak saiakuntzetan, instalatzeko eta desinstalatzeko maniobrak eta abar. b) Saiakuntzen programa. Saiakuntzen programaren plangintza, saiakuntzak egiteko tokia prestatzetik hasi eta saiakuntzetan erabilitako elementuak kentzearekin bukatu, behar izanez gero. c) Guztizko aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatuta eta urte naturalei dagozkien urteko aurrekontuak, kontzeptuen arabera banakatuta. Eskatzaileak saiakuntzaldian egin beharko dituen ordainketen plangintza. d) Erakusketa-programa hartuko duen saiakuntza-azpiegiturak sinatutako onarpen- edo babesgutuna. e) Eragin pizgarriaren justifikazioa, 800/2008 Erregelamenduaren 8. artikuluaren arabera.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/10/18 - 2013/12/18
Ebazteko epea:
Deialdia argitaratu zen egunetik kontatzen hasita sei (6) hilabeteko epean, gehienez ere.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.