Talde teknikoak sortu eta mantentzeko laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Droga Gaietako Zuzendaritza


Xedea

Kapitulu honen xedea, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez emango dituen laguntzen esparrua arautzea da. Laguntza horiek, hain zuzen ere, 2009ko ekitaldian droga mendekotasunen aurrezaintzarako udal-taldeak sortu eta mantentzeko emango dira.


Nori Zuzendua

Droga mendekotasunen aurrezaintza komunitarioko talde teknikoak sortu edo mantentzeko laguntzak, zuzenbidezko 8.000 biztanletik gorako herrietako toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo partzuergoak) eskuratu ahal izango dituzte.

Halaber, droga-gaietako talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik
beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horieK:

  • Foru-aldundiek, baldin eta udalerri-multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

    • Udalerri-multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (kasu horretan mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).
    • Artatutako populazioa 8.000 biztanlekoa baino handiagoa izatea.
  • Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten Udalak, baldin eta herri horien populazioa zuzenbideko 8.000 biztentetik gorakoa bada.

Diru kopurua

1.630.952,00 euro.


Araudia

Agindua, 2009ko otsailaren 18koa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009ko ekitaldian talde teknikoak sortu eta mantentzeko, droga-mendetasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.


Harremanak norekin

Ana Pertika Santa Coloma
Telefonoa: 945.018.108
Faxa: 945.016.407
e-maila:drogodep-3@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Laguntza honek xede dituen dirulaguntzak jasotzeko aukera izan nahi duten toki erakundeek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  • II. Eranskina
  • Identifikazio Fiskalaren kodearen fotokopia.
  • Droga Mendetasunen Tokiko Planaren ale bat (edo lehengo urteetan bidalitakoa indarrean dagoela adierazten duen idazkia) . Drogamenpekotasunen planik ez duten erakundeen kasuan, dagokion erakundean fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiriak aurkeztu behar da, eta ziurtagiri horren bidez egiaztatu behar da Tokiko Plana prestatzen ari direla
  • Finantziazio-iturririk izanez gero, horien egoeraren berri ematen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat egiaztatzen duena "pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela zigor administratiboa edo penala betetzen ari eta horren ondorioz galdu duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera, eta, era berean, ez duela diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik jaso

Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/04 2009/04/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Droga Gaietako Zuzendaritza
Donostia- San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Etxebizitza Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Etxebizitza Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gran Via, 85
48011 Bilbao
Etxebizitza Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
20004 Donostia- San Sebastian
Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.


Tramiteen deskripzioa
  • Agindu honetan araututako laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Droga Gaietako Zuzendaritza izango da.
  • Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzetarako aurkeztutako proiektuak Droga Gaietako Zuzendaritzak aztertu eta ebaluatuko ditu. Honek, gainera, irizpen espezializatuetara jotzeko aukera beretzat gordetzen du.
  • Emakidari buruzko ebazpena 23. artikuluaren 9. paragrafoak aipatzen duen hitzarmena sinatu aurrekoa izango da. Ebazpen horrekin batera, izenpetu beharreko hitzarmenaren kopia aurkeztu beharko da.
  • Laguntzen emakidari buruzko ebazpenek, Agindu honen 21. artikuluan aurreikusitako erakunde onuradunaren betebeharrak adieraziko dituzte eta laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra bereziki aipatuko dute.
  • Publizitate-printzipioa betetzeko eta ebazpenen jakinarazpen berariazko eta banan-banakoaren kaltetan izan gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren pertsonen eta erakundeen zerrenda (esleitutako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatuta ikusi dutenena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Droga Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez.

Egitura Atal Ebazlea

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen emakida edo ukapena Droga Gaietako zuzendariaren berariazko ebazpen bidez egingo da.


Ebazteko epea

Agindu honen babesean formulatutako laguntzetarako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bost hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

II. Eranskina Droga menpetasunen aurrezaintza komunitariorako izan eta toki-planei atxikitako programetarako eskaera-orria)


Bestelako Agiriak

Talde teknikoak sortu eta mantentzeko laguntzak, drogamenpekotasunaren arloan


Oharrak

Ez daude.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

29/03/2007