AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2012. urterako

LABURPENA
Titulua:

Xedea:

Agindu honen xedea da teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez erakunde publikoei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea eta 2012. urterako deialdia egitea, betiere langile eta jarduera horiek honako esparru hauetakoak badira: immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza.

Kontratatutako pertsonalaren jarduna betearazteko edo jarduerak garatzeko epea 2012ko ekitaldia da.

Diru kopurua:

Agindu honen bitartez araututako kontratazio eta jardueren 2012ko finantzaketa, zehazki, 5.886.778 euro, diru-laguntzen bi lerroetarako aurreikusitako aurrekontu-partidak batzearen emaitza da, ondorengo irizpideei jarraiki:

GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: 4.465.930 €.

IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK: 1.420.848 €.

  • 2012an immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzea: 579.700 euro.
  • Immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egin, gauzatu edo ebaluatzea: 841.148 euro.
Araudia:
  • 2012ko ekainaren Agindua (EHAA Zk. 136/2012)

    AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2012. urterako

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarte Ongizate Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Ongizate Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak

Teknikariak eta/edo administrariak kontratatzea eta jarduerak garatzea.

Agindu honen xedea da teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez erakunde publikoei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea eta 2012. urterako deialdia egitea, betiere langile eta jarduera horiek honako esparru hauetakoak badira: immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza.

Kontratatutako pertsonalaren jarduna betearazteko edo jarduerak garatzeko epea 2012ko ekitaldia da.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Laguntza hauen onuradunak izango dira, 12. eta 17. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, tokiko udalerriak, mankomunitateak, koadrilak, partzuergoak, agentziak eta udalaz gaindiko bestelako erakundeak, edota udalerrien elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegokoak, betiere udalen eta foru-aldundien premiei erantzuteko xedea badute.

GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: Laguntza hauen onuradunak izan ahalko dira Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 87. artikuluan adierazitako nortasun juridiko propioko udalerriak eta haien erakunde autonomoak, mankomunitateak, koadrilak eta partzuergoak.

IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK:

1.- Immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde-garapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek, betiere 2011n immigrazioko langile teknikariak kontratatuta bazituzten.

2.- Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak lantzeko, gauzatzeko edota ebaluatzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde-garapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek. Hainbat toki-erakundek batera egin ditzakete eskabideak, nahiz eta horien zerbitzuak erkidetuta ez egon. Horrelako kasuetan, eta toki-erakundeen elkarte batek Lurralde Historiko bakoitzaren barruan eskatzen badu, dagokion foru-aldundiaren bitartez eskatu ahal izango dira laguntza horiek.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Agindu honen bitartez araututako kontratazio eta jardueren 2012ko finantzaketa, zehazki, 5.886.778 euro, diru-laguntzen bi lerroetarako aurreikusitako aurrekontu-partidak batzearen emaitza da, ondorengo irizpideei jarraiki:

GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: 4.465.930 €.

IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK: 1.420.848 €.

  • 2012an immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzea: 579.700 euro.
  • Immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egin, gauzatu edo ebaluatzea: 841.148 euro.
Muga:

Jardueren finantzaketari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eskaera bakoitzean aurkeztutako jardueren guztizko aurrekontuaren % 75era bitarte finantzatu ahal izango du.

Ordainketa modua:

Jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko emandako laguntzak zatika ordainduko dira; % 70 diru-laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako % 30, berriz, jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean, betiere diruz lagundutako jarduera justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta agiriak aurkeztea
Eskaera eta agiriak aurkeztea:
Eskaerak eskabide normalizatu bidez egingo dira (I. eranskina) atal guztiak behar bezala beteta eta erakunde eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonak sinatuta. Diru-laguntzarako eskabide-orri honekin batera aurkeztu beharko dira, batetik, diru-laguntzen azpilerro bakoitzerako eskatzen den dokumentazioa (I.A eta I.B) eta, bestetik, laguntzari eman nahi zaion helburuaren (langileen kontratazioa edo jarduerak gauzatzea) identifikazio- eta garapen-memoria (II. eranskina) behar bezala beteta. Horretaz gain, adierazitako eranskinen baten kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I eta II Eranskinak: Eskaera-orria eta Memoria. (Eskaera)

Teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko laguntzak eskatzeko inprimakiak.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Gizarteratze teknikarien eta/edo administrarien kontrataziorako kredituaren banaketa.
Gizarteratze teknikarien eta/edo administrarien kontrataziorako kredituaren banaketa.:
Gizarteratze-ekintzak garatzera bideratutako teknikariak eta/edo administrazio-langileak kontratatzeko aurrekontu-kreditua IV. eranskinean adierazitako moduan banatuko da, honako gizarte-adierazle hauetan oinarrituta: 1) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten unitateen kopurua: 2) Langabezian dauden pertsonen kopurua. 3) Immigranteen kopurua. Edozein kasutan, eranskin horretan zenbatetsitako zenbatekoa Agindu honetan xedatzen den moduan eta epearen barruan eskatu beharko da.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • IV. Eranskina.

    Gizarteratze teknikarien eta/edo administrarien kontrataziorako kredituaren banaketa.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Zuzenketa
Zuzenketa:
Aurkeztutako eskabideak eta haren dokumentazioak eskatutako eskakizunak betetzen ez badituzte, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio eta hamar egun balioduneko epea emango zaio dokumentazioa konpontzeko; hori egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela jakinaraziko zaio, Ebazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) 71.1 eta 42. artikuluetan ezarritakoaren arabera eman beharrekoa- eman ondoren.
Emandako dirulaguntza justifikatzea
Emandako dirulaguntza justifikatzea:
Erakunde onuradunek emandako dirulaguntza justifikatu beharko dute jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
III Eranskina (Laguntza emateko dokumentua)

Emandako dirulaguntza zuritzeko justifikazio memoria

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/07/13 - 2012/08/13
Aurkezteko epe-muga:

Eskaerak aurkezteko epea 2012ko abuztuaren 13an bukatzen da.

Ebazteko epea:

Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi-agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarte Ongizate Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarte Ongizate Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.