Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak
Europako Erkidegoko jarraibideek ezartzen dutenarekin bat, enpresa onuradunari aplikatzekoak zaizkion arauak gainditzen errazten dioten ingurumenaren babes-maila lortzera zuzendutako inbertsioak sustatu nahi dira. Horren barruan inbertsiookin zuzenean lotutako ikerketak sartzen dira, ekoberrikuntzako proiektuak bereziki kontuan hartuta, Europako Erkidegoak berrikuntza babesteko duen helburuari jarraiki.
2.319.000€
- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 9koa (EHAA Zk. 105/2011)
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetara biltzeko 2011ko deia egiten duena.
- 260/2010 DEKRETUa (EHAA Zk. 204/2010)
urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dituena.
- HUTSEN ZUZENKETA (EHAA Zk. 235/2010)
ondoko dekretuarena: 260/2010 Dekretua, urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzeko dena
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
IHOBEline zerbitzuak (900 15 08 64) deialdiaren urteko Aginduari buruzko zalantzak argituko ditu (astelehenetatik ostegunetara: 9:00-13:00 eta15:00-17:00; ostiraleetan: 9:00-13:00).
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Europako Erkidegoko jarraibideek ezartzen dutenarekin bat, enpresa onuradunari aplikatzekoak zaizkion arauak gainditzen errazten dioten ingurumenaren babes-maila lortzera zuzendutako inbertsioak sustatu nahi dira. Horren barruan inbertsiookin zuzenean lotutako ikerketak sartzen dira, ekoberrikuntzako proiektuak bereziki kontuan hartuta, Europako Erkidegoak berrikuntza babesteko duen helburuari jarraiki.
Industri jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen diren zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko.
Toki erakundeak, organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta baltzu publikoak eta sektore publikoko bestelako erakundeak, alegia, fundazio edo partzuergo publikoak, ez dira onuradun izango.
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-dotazioa, guztira, bi milioi hirurehun eta hemeretzi mila eurokoa (2.319.000) izango da.
- Milioi bat berrehun eta hemeretzi mila (1.219.000) euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako.
- Milioi bat ehun mila (1.100.000) euro prozedura erraztuaren bidez esleitutako proiektuetarako. Lerro eta azpilerro desberdinetarako dotazioa honela banatuko da:
- Ingurumena babesteko aplikatzekoak diren arauak gainditzeko edo aplikatzeko araurik egon ezean ingurumenaren babes-maila handitzeko inbertsioetarako laguntzen kasuan:
- Berotegi-efektua eragiten duten gasen prozesuko isuriak murrizteko inbertsioak: hirurehun mila (300.000) euro.
- Galdategietako moldekatze-hondarrak balorizatu ahal izateko ekipoetan egindako inbertsioak: laurehun mila (400.000) euro.
- Arauak gainditzera zuzendutako inbertsioekin lotura zuzena duten ingurumen-azterlanetarako laguntzak: berrogeita hamar mila 50.000 (euro).
- ETEen ingurumen alorreko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetarako laguntzen esparruan:
-
-
- EMAS: ehun mila (100.000) euro.
- Ekodiseinua, ekoetiketak, karbono-lorratza eta basogintzako ziurtagiriak: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro.
- ERP egokitzea E3L lengoaia hartuta edota E3S 3.0 web-zerbitzuak baliatuta: ehun mila (100.000) euro.
-
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Formulario normalizatua
- Orokorra
-
Eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko datuak (pertsona fisikoa edo juridikoa izanik), eta, hala balegokio, NAN, Identifikazio Fiskaleko Kodea edo Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (IIZ-NIMA).
-
Enpresaren legezko eraketa egiaztatzeko datuak, eta, hala balegokio, enpresa eratzeko eskrituren fotokopia. Enpresa eskatzaile bakoitzak kopia bakarra aurkeztuko du. Aurreko bost urtean enpresak dirulaguntza eskatu badio ingurumen-organoari eta ez bada aldaketarik egon aurretik aurkeztutako eskrituran, baldintza hori bete ordez, dokumentazioa zein datarako eta zein deialditarako aurkeztu zen azaldu ahalko da.
-
Dirulaguntzaren eskatzailearen alde emandako ordezkaritza-ahalaren kopia, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta, edo, hala balegokio, behar bezala egiaztatuta. Enpresa eskatzaile bakoitzak kopia bakarra aurkeztuko du. Aurreko bost urteetan enpresak dirulaguntza eskatu badio ingurumen-organoari eta ez badira aldaketarik egon aurretik aurkeztutako ahaletan, baldintza horren ordez agiriak, dokumentazioa zein datarako eta zein deialditarako aurkeztu zen azaldu ahalko da.
-
Inbertsioa egiteko epea, diruz lagundu beharreko proiektua hasteko eta amaitzeko datak barne.
-
Zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
-
Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
-
Jarduerarako udal lizentzia, horrelakorik eduki behar badu.
-
Dirulaguntzaren eskabidearen helburu berarako beste erakunde batzuei eskatu zaizkion edo erakunde horiek eman dituen dirulaguntzen berariazko aitorpena.
-
Erantzukizun-deklarazioa, zeinaren bidez eskatzaileak adierazten duen, bere erantzukizunpean, indarrean dauden arauetan dirulaguntza lortzeko ezarritako betekizunak betetzen dituela eta baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
-
Hirugarren Interesatuaren Datuen Alta
-
- Prozedura arrunta
- Enpresaren jarduera nagusiaren deskribapen laburra eta jarduera horri buruzko EJSNaren zehaztapena.
- Ekin beharreko proiektuaren deskribapena, lortu nahi den ingurumen-hobekuntzaren deskribapen kuantitatiboa, eta, hala balegokio, horri eragiten dizkioten arauen eta balioen azalpena.
- Hala balegokio, inbertsioa ekologiaren aldetik berritzailea dela justifikatzea.
- Inbertsioaren ekonomia- eta finantza-ikerketa. Aurrekontuaren ezarpena. Ingurumen-babesaren helburuak lortzeko egin beharreko inbertsio gehigarrien zehaztapena. Produzitzeko gaitasuna handituko balitz, lortuko liratekeen abantailak ezartzea, inbertsioaren lehenengo bost urteetan sortutako kostuen aurrezkien aurreikuspena, eta, denboraldi berean, bost urtetakoan, sortzen diren produkzio gehigarrienak ere.
- Enpresaren jarduera nagusiaren deskribapen laburra eta jarduera horri buruzko EJSNaren zehaztapena.
- Prozedura erraztua
-
Ekin beharreko proiektuaren deskribapena.
-
Aurrekontuaren ezarpena. Ingurumen-babesaren helburuak lortzeko inbertsio gehigarrien zehaztapena. Produzitzeko gaitasuna handituko balitz, lortuko liratekeen abantailen ezarpena, inbertsioaren lehenengo bost urteetan kostuei dagokienez aurreztuko litzatekeenaren aurreikuspena, baita bost urteko denboraldi berean produkzio gehigarriena ere.
-
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011/06/04 –2011/07/02 Bizkaian eta 2011/06/04-2011/07/04 Araban eta Gipuzkoan
Dirulaguntzak emateko berariazko ebazpena (esleipen prozedura bakoitzean ematen dena), eman eta interesdunei jakinaraziko zaie, sei hilabeteko epean, dirulaguntzen eskaerak egiteko epea ezarriko duen urteko agindua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.