[EMP 2015]  Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzten aholkularitza-entitate homologatuak kontratatzeko, enpresei eta entitate pribatuentzako 2015eko diru-laguntzak.

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Ebazpen honen bidez, enpresa eta erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2015. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

Aurrekontuko zuzkidura
100.000
Deitzen duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
    • Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan enpresa edo erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/