Emakundeko dirulaguntzak. Enpresa zein erakunde pribatuei, 2010. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko, diagnosia eta berdintasun plana egiteko.

LABURPENA
Titulua:
Emakundeko dirulaguntzak. Enpresa zein erakunde pribatuei, 2010. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko, diagnosia eta berdintasun plana egiteko.
Xedea:
2010. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnosia egiteko eta berdintasun-plana diseinatzeko, bai barne-antolaketarako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
Diru kopurua:
76.385,00 €
Araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa (EHAA Zk. 25/2010)
    EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2010. urtean enpresei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Emakunde - Instituto Vasco de la Mujer Manuel Iradier kalea, 36 01005 Vitoria - Gasteiz
Telefono bidezko arreta:
Tlf.: 945 016700
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Emakunde - Instituto Vasco de la Mujer Manuel Iradier kalea, 36 01005 Vitoria - Gasteiz
Itzuli Emakunde - Instituto Vasco de la Mujer Manuel Iradier kalea, 36 01005 Vitoria - Gasteiz
Emakundeko dirulaguntzak. Enpresa zein erakunde pribatuei, 2010. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko, diagnosia eta berdintasun plana egiteko.
2010. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnosia egiteko eta berdintasun-plana diseinatzeko, bai barne-antolaketarako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Betekizunak konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak.
a) Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena herri administrazioena ez izatea. b) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea. c) Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izatea. d) 105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea. e) Zuzendaritzaren konpromisoa erakustea, alegia, prozesuarekin aurrera egingo duela harik eta enpresa edo erakundea emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko erakunde laguntzaile bihurtzen den arte, 424/1994 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera. f) Zuzendaritzak prozesua dinamizatuko duen arduraduna izendatzea. g) Laguntzak izango duen eraginari buruzko txostena aurkeztea. h) 2010. urterako lan-proposamena aurkeztea. Honako hauek jaso beharko dira: - Diagnosian berrikusi beharreko alderdiak - Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa - Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/prestatzeko saioen programa (hamar ordu gutxienez). - Ekintza-plana prestatzeko prozesua - Lan-taldea - Kronograma - Aurrekontua i) Ogasun nahiz Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea. j) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. k) sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala dutenek, zehapenean jartzen den aldian, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jasotzerik ez dute izango, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean debeku horrekin zehatutakoek ere. l) Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dien zehapena duten pertsona fisikoek nahiz juridikoek eta laguntza horiek jasotzeko gaitasunik gabe uzten duen lege-debekuren bat dutenek ere ez dute deialdi honetan parte hartzerik izango.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
76.385,00 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira. a) Aholkularitza-enpresa homologatuak laguntza teknikorako egindako proposamena, 3. artikuluko h atalean zehaztutakoari jarraiki. b) Zuzendaritzaren konpromisoa, II. eranskinaren arabera. c) Laguntzak ustez izango duen eraginari buruzko txostena. d) Erakundeko pertsona bat barne dinamizatzaile izendatzea, III. eranskinaren arabera. e) Langile-zerrendako kopuruaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez, TC1 eta TC2 ereduak, eskabidearen aurreko hilabetekoak. f) Barneko lan-taldearen osaera eta lan-taldea osatzeko irizpideak. g) Eskatzaileak ordezkatzeko ahalmena duela egiaztatzen duen agiria. h) Ebazpen honetan araututako diru-laguntzen xede edo helburu bererako, beste administrazio publiko bateri edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntza edo laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko zinpeko adierazpena. VII. eranskina. i) Datuen alta/Hirugarren interesatua" inprimakia. VI. eranskina. j) Estatutuen, eratze-agiriaren eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia. k) Ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenagokoak: batetik, eskatzaileak zerga-betebeharrak konplituta dauzkala egiaztatzen duena, Foru Ogasunak egindakoa; eta, bestetik, hala behar denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen duena, Lurraldeko Diruzaintzak egindakoa, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespen hori egiaztatzen duen agiria. Dena den, pertsona edo erakunde onuradunak gai honi buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozedurako fase guztietan. l) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa). VII. eranskina m) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere. VII. eranskina
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera
aplikazioa


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/02/09 - 2010/03/10
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.