Ekintza humanitarioentzako laguntzak 2011ko deialdia (estrategia markoen finantziazio-linea)
Deialdi honen xedea da garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 dekretuak, III.kapituloa, araututako ekintza humanitarioetarako laguntzak 2011ko ekitaldirako deitzea (estrategia markoen finantziazio-linea).
2.400,00 euroak
- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 9koa (EHAA Zk. 55/2011)
EBAZPENA, 2011ko martxoaren 9koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2011rako garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena.
- 31/2008 Dekretua (EHAA Zk. 41/2008)
31/2008 DEKRETUA, otsailaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituena.
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Deialdi honen xedea da garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 dekretuak araututako ekintza humanitarioetarako laguntzak 2011ko ekitaldirako deitzea (estrategia markoen finantziazio-linea).
Erankudeak eta Elkarteak.
Entitate eskatzaileak II. kapituluaren 7. artikuluan, 31/2008 dekretua, ezarritako betekizun guztiak bete beharko ditu, eta horrez gain, honako bi betekizun hauetako bat:
1.– Ekintza humanitarioko Plan Estrategiko bat edukitzea, gutxienez ere honako alderdi hauek barnean direlarik:
a) Entitatearen balioak.
b) Ekintza humanitarioaren ikuspegia.
c) Krisialdi humanitario baten aurrean esku hartuko den ala ez erabakitzeko irizpideak.
d) Tokian bertan koordinatzeko mekanismoak edo protokoloak.
e) Linea estrategikoak, non beren adierazleekin errealistak diren eta lor daitezkeen helburuak ezartzen diren, eta gutxienez honako alderdi hauek apatzen dituzten: esku-hartzerako sektoreak, komunikazioa, lekukotasuna eta kabildeoa.
f ) Aurrekontua.
2.– Plan estrategikoari buruzko baldintza betetzen ez duten entitateek ekintza humanitarioko estrategiamarkoetarako diru-laguntzak lortu ahal izango dituzte bi baldintza betetzen badituzte:
a) Beren estatutuetan bereziki aipatzea krisialdi humanitarioak eragindako herrien laguntza eta babesa eta/edo Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren defentsa.
b) Zinpeko deklarazio bat egitea, lehendik aipatutako atalak biltzen dituen ekintza humanitarioko Plan Estrategiko bat garatzeko konpromisoa hartuz, betiere ekintza humanitarioko estrategia-markoa onartzen duen ebazpenaren datatik zenbatzen hasi eta urtebeteko epearen barruan. Urtebeteko epe horretan aipatutako Plana garapen lankidetzarako Zuzendaritzan aurkeztu beharko da, bertan aztertu eta egiaztatzeko.
Eskatutako diru-laguntza gutxienez 500.000 eurokoa eta gehienez 800.000 eurokoa izango da.
800.000 euroak.
Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:
- Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50, hitzarmena sinatzen den unean.
- Emandako diru-laguntzaren gainerakoa, estrategia markoaren aurrekontu osoaren % 30 egin dela justifikatu ondoren.
GLSF-AREN KARGURAKO EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIA MARKOEN FINANTZIAZIO LINEARAKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Laguntzen deialdia egiten duen ebazpena indarrean jartzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean esanbidezko ebazpena ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.