Gipuzkoako Taxi Irratian integratzearren behar diren terminalak eta osagarriak jartzeko dirulaguntzak

LABURPENA
Titulua:
Gipuzkoako Taxi Irratian integratzearren behar diren terminalak eta osagarriak jartzeko dirulaguntzak
Xedea:
Taxi izenez ezagutzen diren turismo ibilgailuetako bidaiarien garraio zerbitzua hobetu nahirik, Administrazioak irrati baten sorrera bultzatu du, gipuzkoar guztiak taxi zerbitzuaz balia daitezen, eguneko 24 ordutan eta Lurraldeko edozein udalerritan. Lurralde Historiko zerbitzu guztiak bateratzea da auzia, helburua izanik bidariaren garraio publikoari dagokionez ikuspegi integralarekin jokatzea, Gipuzkoa hiriari buruzko ikuspegi era berean integralaren testuinguruan
Diru kopurua:
15.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • Deialdia (GAO Zk. 232/2011)
    2011ko deialdia, Gipuzkoako Taxi Irratian integratzeko autotaxietan terminalak eta osagarriak jartzeko diru laguntzena.
Araudia:
  • 2007ko ekainaren 5eko 41/07 FORU DEKRETUA (GAO Zk. 118/2007)
    2007ko ekainaren 5eko 41/07 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Taxi Irratian integratzearren behar diren terminalak eta osagarriak jartzeko diru laguntzak iragarri eta arautzekoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Taxi-AGITAX Gipuzkoako Taxi Elkartea Aloñamendi kalea, 1 Donostia-San Sebastián
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 943 46 54 98 663 02 04 91
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Taxi-AGITAX Gipuzkoako Taxi Elkartea Aloñamendi kalea, 1 Donostia-San Sebastián
Itzuli Taxi-AGITAX Gipuzkoako Taxi Elkartea Aloñamendi kalea, 1 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoako Taxi Irratian integratzearren behar diren terminalak eta osagarriak jartzeko dirulaguntzak
Taxi izenez ezagutzen diren turismo ibilgailuetako bidaiarien garraio zerbitzua hobetu nahirik, Administrazioak irrati baten sorrera bultzatu du, gipuzkoar guztiak taxi zerbitzuaz balia daitezen, eguneko 24 ordutan eta Lurraldeko edozein udalerritan. Lurralde Historiko zerbitzu guztiak bateratzea da auzia, helburua izanik bidariaren garraio publikoari dagokionez ikuspegi integralarekin jokatzea, Gipuzkoa hiriari buruzko ikuspegi era berean integralaren testuinguruan
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Taxiaren udal lizentziaren titularra izatea Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan, Donostiakoan izan ezik, turismo ibilgailu bidez bidaiarien hiri arteko garraioa egiteko baimena edukitzea eta Gipuzkoako Taxi Irratiko kide egitea. 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 112 artikuluan xedatutakoa betez, hurrengo egoeretako batean dauden pertsona edo erakundeek ezingo dute foru dekretu honetan arautzen diren diru laguntzen onuradun izan: a) Epai irmoaren bidez diru laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta daukatenak. b) Konkurtso deklarazioa eskatua dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabekotzat deklaratuta daudenak, konkurtsoan deklaratuta daudenak, kontu-hartze judizialaren barruan daudenak eta Konkurtso Legearen arabera ezgaituta daudenak, baldin konkurtsoaren kalifikazio epaian jarritako ezgaitasun epea amaitu gabe badago. c) Errudun deklaratzea ekarri duen arrazoiarengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontratu irmo suntsiarazita daukatenak. d) Gaioi buruzko arauetan aurreikusitako eran, bateraezintasun kasuetakoren batean sartuta dauden pertsona fisikoak, merkataritzako sozietateetako administratzaileak edota beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak. e) Zerga obligazioak edo Gizarte Segurantzakoak bete gabe dauzkatenak. f) Beren zerga egoitza erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean daukatenak. g) Diru laguntzak itzuli behar izateagatik sortutako obligazioak bete gabe dauzkatenak. h) Sexu diskriminazioa dela-eta, zigor administratibo edo penalen bat jaso dutenak, zigorrean ezarritako epean zehar. i) Ebazpen irmoaren bidez, diru laguntzak eskuratzeko aukera kendu zaienak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauaren eta 2005eko martxoaren 8ko Zergen Foru Arau Orokorraren arabera. j) Arau hauste larri edo oso larriarengatik zigor administratibo edo penala jaso dutenak, lan arriskuen prebentzioaren alorrean.
1. Diru laguntzak emango dira Gipuzkoako Taxi Irratian erabat integratzeko behar diren datu terminalak eta osagarriak taxi ibilgailuetan jartzeagatik. 2. Datu terminal horiek teknologia egokitua izango dute, bai ibilgailuaren eta Gipuzkoako Taxi Irratiaren arteko komunikazioak kudeatzeko, eta baita ibilgailuaren osagarri periferikoak kudeatzeko ere, esate baterako, ordainketa txartelen irakurgailua, fakturen inprimagailua, satelite bidezko bilaketa sistema (GPS) eta larrialdi deiak egiteko gailua.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
15.000,00 €
Muga:
BEZa barruan sartuta, datu terminala eta osagarriak erosi eta jartzeko kostuaren %75era arte iritsi daiteke diru laguntza, ibilgailuko bi mila eta ehun (2.100) euroko mugarekin, beti ere.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskaerarekin batera dokumentu hauen kopiak aurkeztuko dira: a) Nortasun agiriaren fotokopia. b) Berariazko eta ardurapeko adierazpena, II. eranskineko ereduaren arabera, onuradun izateko foru dekretu honetako 3. artikuluan adierazten diren debeku arrazoietatik eskatzailea salbuetsirik dagoela adieraziz. c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eskatzaileak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. d) Jarritako ekipoaren behin betiko faktura. e) Taxiaren udal lizentziaren kopia. f) Turismo ibilgailuarekin bidaiarien hiriarteko garraioa egiteko baimenaren kopia. g) Gipuzkoako Taxi Irratiko kide egiteko agiria, foru dekretu honen III. eranskinean agertzen dena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/12/10 - 2011/12/25
Ebazteko epea:
Bi hilekoa da laguntzak emateko prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea, foru dekretu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.