Nekazaritza-ingurumenerako laguntzak. Gipuzkoa 2015

LABURPENA
Titulua:
Nekazaritza-ingurumenerako laguntzak. Gipuzkoa 2015
Xedea:
-Ingurumena zaindu eta egoera hobetzearekin bat datozen ekoizpen-tekniken erabilera sustatu. -Ingurunerako onuragarria den nekazal ekoizpenaren hedatzea sustatu, bai eta intentsitate txikiko artzaintza sistemen kudeaketa ere. -Betiko ekosistemak eta nekazal paisajeak zaindu eta hobetu. -Nekazariak eta gizartea orokorrean sentsibilizatu eta prestatu ingurumenaren babesarekin bateragarria den nekazal ekoizpenaren gainean
Diru kopurua:
1.641.662,00 €
Deialdiaren araudia:
  • Foru agindua Epearen luzapena (GAO Zk. 80/2011)
    Mendialdeetako zailtasunak konpentsatzeko laguntzen eta nekazaritza eta ingurumeneko laguntzen eskaerak aurkezteko epearen luzapena.
  • 2015eko deialdia (GAO Zk. 47/2015)
    Nekazaritza eta ingurumeneko laguntzen 2015eko deialdia.
Araudia:
  • 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 FORU DEKRETUA (GAO Zk. 153/2008)
    2008ko uztailaren 29ko 66/2008 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzen dituena.
  • 2008ko urriaren 14ko 73/08 FORU DEKRETUA (GAO Zk. 198/2008)
    2008ko urriaren 14ko 73/08 FORU DEKRETUA, 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzen dituena, aldatzekoa.
  • 2009ko martxoaren 17ko 9/2009 Foru Dekretua (GAO Zk. 55/2009)
    2009ko martxoaren 17ko 9/2009 Foru Dekretua, 2009ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzen dituena, aldatzekoa.
  • 2012ko maiatzaren 29ko 29/2012 FORU DEKRETUA (GAO Zk. 105/2012)
    2012ko maiatzaren 29ko 29/2012 FORU DEKRETUA, aldatzen duena 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzekoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Landa Ingurunearen Garapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Landa Ingurunearen Garapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Nekazaritzako Eskualde Bulegoak
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 943 112 198 Fax: 943 431 154
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Nekazaritzako Eskualde Bulegoak
Itzuli Nekazaritzako Eskualde Bulegoak
Nekazaritza-ingurumenerako laguntzak. Gipuzkoa 2015
-Ingurumena zaindu eta egoera hobetzearekin bat datozen ekoizpen-tekniken erabilera sustatu. -Ingurunerako onuragarria den nekazal ekoizpenaren hedatzea sustatu, bai eta intentsitate txikiko artzaintza sistemen kudeaketa ere. -Betiko ekosistemak eta nekazal paisajeak zaindu eta hobetu. -Nekazariak eta gizartea orokorrean sentsibilizatu eta prestatu ingurumenaren babesarekin bateragarria den nekazal ekoizpenaren gainean
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Nekazaritza ustialekuen titular diren pertsona fisiko eta juridikoek jaso ahal izango dituzte diru laguntza hauek, baldin eta betetzen badituzte: Batetik, onuradun izaera lortzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako baldintzak; eta, bestetik, 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak 53 eta 54. artikuluetan xedatutako baldintza bereziak.
2014. urteko deialdiaren diru lagun tza emateko eskaera egin dezakete: a) Nekazari tza eta ingurumeneko kontratua izenpetu duten onuradunek: — Ingurumen eta nekazari tza kontratua indarrean dutenek, orain arteko konpromisoak mantendu beharko dituzte. Ezin izango dute ez izenpetu gabe duten azpineurri desberdin baten diru lagun tza eskatu; ez eta kontrataturiko azpineurrietan konprometituriko azalera edota A.L.U. kopurua handitu. — 66/2008 Foru Dekretuko 57. artikuluko 5. atalaren arabera, gutxieneko 5 urteko konpromisoa bete duten ingurumen eta nekazari tza azpineurrietan, konpromisoa luza tzeko aukera emango da aurtengo urtean. Luzaturiko azpineurri batzuetan lagungarria izango den gehieneko azalera edota ALU kopuru bat ezarriko da, 5. puntuan xedatutakoaren arabera. b) Lehenengo aldiz ingurumen eta nekazari tza azpineurrien lagun tza eta konpromisoak eska tzen dituzten eskaera berriak onartuko dira.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.641.662,00 €
Muga:
a) Simaurrak eta mindak zein lurralde oinarria duten abeltzaintza ustialekuetako ongarritzea kudeatzeko plana: — 67 euro/ha larre eta bazka laboreetan. — 120 euro/ha baratze eta zurezko laboreetan. b) Zurezko laboreetako lurzoruaren babesa, landare estaldura ezarriz: — 90 euro/ha indarrean dauden kontratuetan. — 78 euro/ha luzapen edo kontratu berrien kasuetan. c) Intereseko sega belardien artapena: 152 € konprometitutako hektarea bakoitzeko. Luzapena eskatutako kasuetan, onuradun bakoitzeko gehienez 25 ha lagunduko dira. d) Mendiko larreen artapena: 107 € konprometitutako hektarea bakoitzeko. Onuradun bakoitzeko 28 hektarea izango dira diruz laguntzeko modukoak. e) Bertako abere arrazen artapena. — Ardi eta ahuntz azienda: 141 €/ALU. — Zaldi azienda: 174 €/ALU. — Behi azienda: 194 €/ALU. — Txe rri azienda: 200 €/ALU. Luzapena eskatutako kasuetan, onuradun bakoitzeko gehienez 25 ALU lagunduko dira. ALU (abere larriko unitateak) kopurua kalkulatzeko, kontuan hartutako da hazitarako, hazteko eme eta aurrerakoen hazkuntza rakoen kopurua, 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuko III. eranskineko baliokideen taulari jarraituz. f) Paisaia hesiak eta bestelako natura-elementuak mantenduz hobetzea: Diru laguntzaren zenbatekoa lortuko da biderkatuz 137 euro/ha hesiak edo hesiek okupatutako azalerarekin. g) Nekazaritza ekologikoko ekoizpena: — Aire libreko baratze laboreak: 600 €/ha/urteko. — Babestutako baratze laboreak: 1.200 €/ha/urteko. — Fruta arbolak eta txakolin mahastia: 900 €/ha/urteko. — Abeltzaintza ekologikoa: 220 €/ha/urteko. Luzapena eskatutako kasuetan, onuradun bakoitzeko gehienez 25 ha lagunduko dira. h) Ekoizpen integratua: — Aire libreko baratze laboreak: 550 €/ha/urteko. — Barazki landaketa inten tsi boak: 1.100 €/ha/urteko. — Fruta arbolak eta txakolin mahastia: 588 €/ha/urteko. Luzapena eskatutako kasuetan, onuradun bakoitzeko gehienez 15 ha lagunduko dira. i) Bertako babarrun edo indaben laborantza 600 €/ha/urteko. j) Gune hauskorretako bioaniztasuna hobetzeko erlezaintza: 7,5 € aitortutako nektar bilketako ha bakoitzeko. k) Sagardotako bertako barietateetako sagarrondoak lantzea. 725 € konprometitutako hektarea bakoitzeko. Luzapena eskatutako kasuetan, onuradun bakoitzeko gehienez 15 ha lagunduko dira.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Eskaera egiten duena per tsona fisikoa baldin bada: — Nortasun agiriaren fotokopia, Berrikun tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren esku egon ezean. — Gizarte Seguran tza ren Nekazari tzako Erregimenetik eratorritako erretiroko saririk edo baliaezintasun absolutu edo osorik ez jaso tze aren Gizarte Seguran tza ren ziurtagiria. b) Eskaera egiten duena per tsona juridikoa baldin bada: — IFKren fotokopia, sozietatearen eskritura publikoak, entitatearen estatutuak, eta eskaera izenpe tzen duenak duen ordezkari tza ahalmenaren egiaztapena, dokumentazio hori Berrikun tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departa - mentuaren esku egon ezean. — 4-a) atalean adierazitako dokumentazioa, sozietateko kide guztiena. c) Eska tzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran - tzako kotizazioen ordainketak egunean dituela egiazta tzen duten ziurtagiriak. Hala ere, dokumentazio hori ez da aurkeztu beharko, eskaera inprimakian interesdunak Berrikun tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari aipatutako datu horiek erakunde eskudunetatik zuzenean jaso tzeko baimena berariaz emanez gero. d) 2007ko mar txo aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun tzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lor tzeko ezein debekurik ez duelako ardurapeko aitorpena. e) Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinaturiko nekazari tza eta ingurumeneko kontratuaren bidez hartutako konpromisoak bete izanaren ardurapeko aitorpena. f) Helburu berdina duen beste lagun tza rik eska tzen ez duenaren ardura-aitorpena. g) Ustialekuaren hasierako nekazari tza eta ingurumen diagnostikoa, eska tzaile berrien kasuan. h) Onuraduna azkeneko kanpainako prestakun tza ikastarora joan dela adierazten duen ziurtagiriaren fotokopia, ikastaroa burutu baldin bada. i) Atxiki zaion neurriaren berariazko dokumentazioa: i.1) Lurralde oinarriko abel tzain tza ustialekuetako simaurrak eta mindak eta ongarri tzea kudea tzeko plana, jaso beharko dituena: —Lurzoruen eta goro tzen analisia. —Urteko ongarri tze plana. —Minda eta simaurren soberakinen kopurua eta zertarako erabili diren adierazten duen dokumentua -ustialekutik atera badira-, zerbi tzu hori eman duen entitateak jaulkitakoa. i.2) Mendiko larreen artapena: —Larre ustiaketa egiteagatik ordaindutako tasen azken agiria, behar den kasuetan. i.3) Bertako abere arrazak arta tzea: — Arta tzeko konpromisoa hartu duen arrazaren hazle elkarteetako kide dela onuraduna adierazten duen ziurtagiri eguneratua, animalia kalifikatuen identifikazio zenbakiak adierazita. i.4) Nekazari tza ekoizpen ekologikoa: —EAEko Nekazari tza Ekologikoko Operadoreen Erregis - troan eta Euskadiko Nekazari tza eta Elikadura Ekologikoaren Kon tseiluan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek erregistratutako lursailen zerrenda adierazi eta azalera eta landaketa mota zehaztu beharko ditu. — Mahastien tzako, Getariako Txa kolina jatorri izendapenaren mahastien erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. i.5) Ekoizpen integratua: — Eusko Jaurlari tzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko organo eskudunaren ziurtagiria, onuraduna Nekazari tza Integratuko Operadoreen Erregistroan inskribatuta dagoela adierazten duena, erregistratutako lursailen zerrenda ere bilduko duena, azalera eta laboran tza zehaztuta. — Mahastien tzako, Getariako Txa kolina jatorri izendapenaren mahastien erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. i.6) Bertako babarrun laboran tza: — Onuraduna Tolosako Babarrunen Ekoizleen Elkarteko kide dela adierazten duen ziurtagiri eguneratua. i.7) Gune hauskorretako bioaniztasuna hobe tzeko erlezain tza: — Onuraduna Erlazainen Elkarteko kide dela adierazten duen ziurtagiria (edo, hala badagokio, Nekazari tza Ekoizpen Ekologikoaren Euskal Kon tseiluaren ziurtagiria, onuraduna Nekazari tza Ekologikoko Eragileen Erregistroan inskribatuta dagoela adierazten duena). — Eska tzailearen erlauntz guztiak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazari tza Ustialekuen Erregistroan integratutako Abel tzain tza Ustialekuen Erregistro Orokorrean –Erlezain - tza ren azpi-ustialekua– inskribatuta eta erregistratuta daudela adierazten duen ziurtagiria. — Erlaun tzak Euskal Autonomia Erkidegoan egongo diren aldia bil tzen duen ustiapen plana, horiek har tzen dituzten lurzatien katastroko erreferen tzia eta transhuman tzia aldia eta lekua ere bilduko dituena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/03/12 - 2015/05/15
Aurkezteko epe-muga:
Halaber, 640/2014 Erregelamendu Eskuordetuan (EE) arabera, atal honen lehen paragrafoan aurreikusitako epea amaitu ondoren aurkeztutako eskaerak onartuko dira, baina, 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 12. artikuluan onartutako ezinbesteko kasuetan salbu, atze rapeneko lanegun bakoitzeko nekazaritza eta ingurumeneko laguntzaren %1eko murrizketa aplikatuko da. Eskaerak aurkezteko gehieneko atzerapena 25 egun naturalekoa izango da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.