Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programa: berrikuntza eta pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa sustatzeko proiek. 2013

LABURPENA
Titulua:
Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programa: berrikuntza eta pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa sustatzeko proiek. 2013
Xedea:
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira, batetik, pertsona erdian jartzen duten enpresa eta organizazio harremanen modu berrien diseinura eta garapenera zuzendutako I+G+b proiektuak; bestetik, erakundeetan berrikuntza soziala sartzeko eta integratzeko proiektuak; eta, azkenik, prestakuntza, gizarte eta ekonomia eragileak tartean sartzeko lurralde protagonismora zuzendutakoak, ondoko kasuen barruan daudenak: a) Erakundeetan dauden elementu ukiezinak (jarrerak, balioak, arauak) sustatzea, horiek erakundeko pertsonen lankidetza eta konpromisoa bultzatzeko badira. b) Konpromiso legal eta etikoa, enpresak osatzen dituzten pertsona guztiak, horien familiakoak eta oro har gizartearen interes eta itxaropenak enpresetako operazio eta erabakiak hartzeko prozesuetara gehitzeko. c) Gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna kontuan hartzen eta garatzen dituzten esku hartzeko ereduak. d) Enpresa jardueraren jarraipena eta belaunaldien errelebua ziurtatzeko formulak. e) Antolaketa molde berrien bitartez enpresetan, sozietateetako kudeaketa eta erabaki organoetan eta jabetzan parte hartzea bultzatzea. f) Lan testuinguruetan, berrikuntzako formula aurreratuekin saiatzea eta esku hartzea. g) Gizarte eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak garatzea, tokiko ekonomiaren erlazio abantailak eta hiritartasun sozialari dagokion jabekuntzaren gaitasunak optimizatuta. h) Ekonomia, gizarte eta hezkuntzako eragileak elkartu dituzten lurralde eta gizarte mailako berrikuntzaren dinamikak sustatzea, arloko eta lurraldeko esparruen lehiakortasuna eta oreka garatzeko i) Ekintzailetasuna eta pertsona ekintzaileak ebaluatu, balioztatu eta ezagutzera ematea.
Diru kopurua:
4.670.915 €
Araudia:
  • 2013ko deialdia (GAO Zk. 140/2013)
    «Gipuzkoa, ekiten duen lurralde gisa, sustatzeko programako » diru laguntzen 2013ko deialdia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 943.112818.Fax: 943.431.299.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Itzuli Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programa: berrikuntza eta pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa sustatzeko proiek. 2013
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira, batetik, pertsona erdian jartzen duten enpresa eta organizazio harremanen modu berrien diseinura eta garapenera zuzendutako I+G+b proiektuak; bestetik, erakundeetan berrikuntza soziala sartzeko eta integratzeko proiektuak; eta, azkenik, prestakuntza, gizarte eta ekonomia eragileak tartean sartzeko lurralde protagonismora zuzendutakoak, ondoko kasuen barruan daudenak: a) Erakundeetan dauden elementu ukiezinak (jarrerak, balioak, arauak) sustatzea, horiek erakundeko pertsonen lankidetza eta konpromisoa bultzatzeko badira. b) Konpromiso legal eta etikoa, enpresak osatzen dituzten pertsona guztiak, horien familiakoak eta oro har gizartearen interes eta itxaropenak enpresetako operazio eta erabakiak hartzeko prozesuetara gehitzeko. c) Gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna kontuan hartzen eta garatzen dituzten esku hartzeko ereduak. d) Enpresa jardueraren jarraipena eta belaunaldien errelebua ziurtatzeko formulak. e) Antolaketa molde berrien bitartez enpresetan, sozietateetako kudeaketa eta erabaki organoetan eta jabetzan parte hartzea bultzatzea. f) Lan testuinguruetan, berrikuntzako formula aurreratuekin saiatzea eta esku hartzea. g) Gizarte eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak garatzea, tokiko ekonomiaren erlazio abantailak eta hiritartasun sozialari dagokion jabekuntzaren gaitasunak optimizatuta. h) Ekonomia, gizarte eta hezkuntzako eragileak elkartu dituzten lurralde eta gizarte mailako berrikuntzaren dinamikak sustatzea, arloko eta lurraldeko esparruen lehiakortasuna eta oreka garatzeko i) Ekintzailetasuna eta pertsona ekintzaileak ebaluatu, balioztatu eta ezagutzera ematea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresaburuen elkarteak. - Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak . - Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada. Nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko egoeran dauden elkarte publiko edo pribatuak (aurrean aipatutako erakunde onuradunenak)
PRESTAZIOA
Dotazioa:
4.670.915 €
Muga:
Kostu hautagarrien %100 raino
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Laguntza eskatzen duen erakundearen datuak. b) Diru laguntzaren xedeko proiektu edo jarduera deskribatuko duen memoria (eskema ekonomiko-finantzarioa, eragin potentzialak eta ustez ikasiko diren ikasgaiak, lan taldea eta ekimena kudeatzeko modua parte-hartzaileak; Europa mailako politiketara eta jakintzaren gizartea sustatzeko interes komunitario orokor eta berezien arloetara doitzea; genero ikuspegiaren tratamendua; bi hizkuntza ofizialen tratamendua). c) Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua. d) Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki, entitate onuradun izaera lortzeko debekurik ez duela adierazten duena, eta kasua balitz, enpresak azken hiru ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» laguntzei buruzkoa, horiek jaso baditu. e) Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea egiaztatzen duten agiri eguneratuak Aipatu dokumentazioa ordeztu daiteke Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari espresuki emandako baimenarekin, Administrazio eskudunak, kasuak kasu, dagozkion datuak zuzenean laga diezazkion. f) Jasotako diru laguntzei buruzko ziurtagiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/07/24 - 2013/09/23
Aurkezteko epe-muga:
Bete behar diren epeak - Proiektuen hasiera data: 2013ko urtarrilaren 1etik aurreta - Proiektuak burutzeko epea: 2014ko uztailaren 14a baino lehen
Ebazteko epea:
Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.