Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein ergainkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak. Gipuzkoa 2016
LABURPENA
Titulua:
Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein ergainkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak. Gipuzkoa 2016
Xedea:
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalentzat, mankomunitateen tzat eta udal nahiz eskualde
mailako merkataritza sozietateentzat diru laguntzak arautzea,
energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko eta aurrezpen zein
eraginkortasun energetikoa lortzeko, honelako jarduketa motaren
batzuk egiten badituzte:
a) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eraikin publikoetan
bultzatzeko
b) Energia berriztagarriak ezartzeko.
c) Azterlan, plan edo ekintza batzuk energiaren alorrean
Diru kopurua:
215.000,00
Deialdiaren araudia:
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2016ko (GAO Zk. 64/2016)
Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onartzea: energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzekoak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Garapen Iraunkorra Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Garapen Iraunkorra Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein ergainkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak. Gipuzkoa 2016
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalentzat, mankomunitateen tzat eta udal nahiz eskualde
mailako merkataritza sozietateentzat diru laguntzak arautzea,
energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko eta aurrezpen zein
eraginkortasun energetikoa lortzeko, honelako jarduketa motaren
batzuk egiten badituzte:
a) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eraikin publikoetan
bultzatzeko
b) Energia berriztagarriak ezartzeko.
c) Azterlan, plan edo ekintza batzuk energiaren alorrean
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Udalak eta udaleko erakunde autonomoak.
b) Mankomunitateak.
c) Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: baldin eta haien helbide soziala eta zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badago, eta haien kapital soziala oso-osorik izaera publikokoa bada.
Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean eta burutu, hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen burutu beharko da.
Laguntza programa honetan ez dira sartuko ondorengo jarduketak:
- Eraikuntzako Kode Teknikoak zati batean edo erabat ezarrita, energia aurrezpenaren oinarrizko betebeharrak bete behar dituzten instalazioak.
-Kanpoko eta barneko argi instalazioak.
- Lagatako ondasun publikoetan edo partikularrei erabilera pribatu baterako lagatzea aurreikusten direnetan edo titularitate pribatuko ondasunetan burutzen diren obrak edo instalazioak.
- Lan proiektuak eta txosten teknikoak idaztea, eta instalazioen auditoriak eta bideragarritasun azterlanak.
Eraginkortasun handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologiarik hoberena erabiltzen dituzten instalazioetan eta ekipamenduetan egindako inbertsioak bakarrik hartuko dira halakotzat eta, beti ere, energiaren kontsumoa nabarmen murrizten badute eta ingurumen hobekuntza ekartzen badute.
Erakunde horiek arau hauetan aurreikusitako debeku egoera guztietatik salbu egongo dira: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa -12. artikulua-; 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Araua, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa -26. artikulua-; eta, indarrean dagoen gainerako araudia.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
215.000,00
Muga:
1 Diru laguntza jasotzen duen erakundea udalerri bat edo udaleko erakunde autonomo bat baldin bada, diru laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako jarduketa edo proiektuaren gastu lagungarrien ehuneko bat izango da. Ehuneko hori, bíztanle kopuruaren arabera, honako hau izango da:
-10.000 biztanle edo gehiago: % 40.
-5.000tik 10.000ra bitartean: % 50.
-5.000 biztanle baino gutxiago: % 60.
2. Diru laguntza jasotzen duen erakundea mankomunitate bat edo eskualdeko garapen agentzia bat bada, diru laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako proiektuaren edo jarduketaren gastu lagungarrien % 60 izango da.
3. Edozein kasutan, diru laguntzaren gehienezko zenbatekoa ezin izango da 50.000 euroko muga baino handiagoa izan, 1. oinarriaren a) y b) ataletan agertzen diren jarduketak badira, eta 15.000 eurokoa ere, oinarri bereko c) atalean aipatzen direnentzat.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- a) Obren kasuan, obren proiektua. Honen edukia, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, bere 123. artikuluan, ezartzen duena izan beharko da. b) Eraikin publikoetan aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko obren kasuan, aurreikusitako aurrezpen energetikoaren justifikazioa. Aurrezpen hori, konparazio gisa xehatu behar da aurreko instalazioaren kontsumoarekiko (ekipamenduak eta instalazioak berritzen diren kasuan) edo ohikoak edo estandarrak diren instalazioen kontsumoarekiko (instalazioak berriak diren kasuan). c) Eraikinetan energia berriztagarriak jartzeko obren kasuan, dokumentazio justifikagarria aurkeztu beharko da Eraikuntza Kode Teknikoa (CTE) ez zaiola, eraikuntza hasteko unean, eraikin horri aplikagarria. Dokumentazio justifikagarri horren adibide gisa, honako agiri hauek aurkeztu daitezke: CTE indarrean sartu aurreko eraikuntza lizentziaren kopia, dagokion eskrituraren kopia, argi, gas, telefono eta abarren ordainagiriaren kopia eta abar. d) Gainerako jarduketen kasuan, burutzekoa den jarduketaren memoria deskriptiboa. Barnean eraman behar ditu, egin behar diren lanen aurrekontu xehatua eta partidaz partida banandua, baita denborazko plangintza bat ere. e) Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta 2015eko martxoaren 9ko emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela. f) Orubeak edo eraikinak hartu edo erabili behar badira, proposatutako jarduketa udalerriko hiri antolaketako arautegiarekin bat datorrela eta eragindako higiezina eskuragarri dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da. g) Erantzukizunpeko adierazpena: xede bererako orain arte eskatu edota jasotako beste laguntzak, zenbatekoa eta jatorria adierazita. h) Merkataritza sozietateek, esandakoez gainera, agiri hauek aurkeztu behar dituzte: • Eraketa eskrituren eta estatutu sozialen kopia, Merkataritza Erregistroan inskribatuta. • Zerga identifikazioko txartelaren kopia. • Sinatzaileak sozietatearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta bere nortasun agiriaren kopiak. • Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, eskatzaileak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzekoa. Laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontu gorabeherak aldatzen direnean bakarrik aurkeztu behar da agiri hori.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/04/08
-
2016/07/07
Ebazteko epea:
Ebazpena eman eta argitaratzeko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
