Eskulargintza sektorea sustatzeko plana. Gipuzkoa 2011

LABURPENA
Titulua:
Eskulargintza sektorea sustatzeko plana. Gipuzkoa 2011
Xedea:
Eskulangintza-jarduerak etorkizunean ere gauzatu daitezen bitartekoak jarri nahi ditu, aurrerantzean ere Gipuzkoan enplegua eta aberastasuna sortzen eta kultura eta etnografia balorren gordailu izaten jarrai dezaten.
Diru kopurua:
248.742,00 €
Deialdiaren araudia:
  • Deialdia (GAO Zk. 28/2011)
    «Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana» laguntza programa.
Araudia:
  • Oinarri arautzaileak (GAO Zk. 116/2008)
    2008ko ekainaren 17an Diputatuen Kontseiluak onartu ditu «Gipuzkoan eskulangintza sektorea sustatzeko plana» programako laguntzen oinarri arautzaileak eta 2008. ekitaldiko deialdia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 943.112818.Fax: 943.431.299.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Itzuli Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Eskulargintza sektorea sustatzeko plana. Gipuzkoa 2011
Eskulangintza-jarduerak etorkizunean ere gauzatu daitezen bitartekoak jarri nahi ditu, aurrerantzean ere Gipuzkoan enplegua eta aberastasuna sortzen eta kultura eta etnografia balorren gordailu izaten jarrai dezaten.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Oinarri hauetan ezarritako laguntzen pertsona eta entitate onuradun izango dira eskulangintzan aritzen direnak, eskulangintzako lantegi eta enpresak, eta horien ordezkaritza entitateak.
a) Eskulangintzako jarduna ohikoa izatea. b) Iraunkorki lanean ari diren langileak hamar baino gehiago ez izatea, kontuan hartu gabe lanbidea ikasten ari direnak, ezkontidea eta zuzeneko familiakoak, odol-ahaideak, adopziokoak edo ezkon-ahaideak. c) Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean izena emanda egotea, Lehen Atalean. d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izena emanda egotea kasuan kasuko jardueran.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
248.742,00 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Eskatzailearen datuak. b) Diru laguntza eskaerari dagokion proiektuaren edo jardueraren azalpen memoria. 3.1.d) oinarrian aurreikusitako jarduketei dagokienez: —Parte hartzen duten eskulangintza enpresa kopurua. —Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean izena emanda dauden eskulangintzako enpresa parte-hartzaileen kopurua, lehen atala bereizita. —Azoka egunak. —3.2 oinarrian adierazitako baldintzak betetzeko prozesua justifikatzeko agiriak. c) Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu xehatua. d) Bildutako laguntzen ziurtagiria. e) Deialdi honen eranskinean edo eskaera elektronikoan barneratutako ereduaren araberako aitorpen erantzulea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak diru laguntzen onuraduna izateko 12. artikuluan ezarritako galarazpenik ez izateari eta «de minimis» laguntzei buruzkoa. f) Zerga eta Gizarte Segurantza betebeharrak beteta daudela ziurtatzen duten agiri eguneratuak (diru laguntza eskaera baino sei hilabete lehenagokoa, gehienez). Agiri horien ordez, berariaz baimena eman ahal izango zaio organo kudeatzaileari administrazio eskudunek datu horiek zuzenean laga diezazkioten.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera
aplikazioa


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/03/28 - 2011/05/10
Ebazteko epea:
Deialdia ebazteko gehieneko epea laguntza programako 10. oinarriaren 3. puntuan adierazitakoa izango da, hau da, 6 hilabetekoa deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.