Mugikortasun mugatuko taxiak pertsonentzat egokitutako autotaxiak erosteko diru laguntzak. Gipuzkoa, 2012

LABURPENA
Titulua:
Mugikortasun mugatuko taxiak pertsonentzat egokitutako autotaxiak erosteko diru laguntzak. Gipuzkoa, 2012
Xedea:
Oinarrien xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko VT baimenen jabeei bideratutako laguntzak arautzea, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko beren VT baimenari matrikula berria duen ibilgailu egokitu bat atxikitzen dioten taxilariei bideratuko laguntzak; gainera, ibilgailu hori, Eusko Jaurlaritzako 2011ko uztailaren 10eko 126/2001 Dekretuak, Garraioaren arloko irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoei buruzkoak, eranskinaren 4. artikuluko 4.6.1 paragrafoan adierazitako irisgarritasun baldintzei egokituta egon behar da.
Diru kopurua:
96.000,00 €
Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren erregistroan (Julio Caro Baroja plazako 2. zk., 20018 Donostia)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren erregistroan (Julio Caro Baroja plazako 2. zk., 20018 Donostia)
Itzuli Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren erregistroan (Julio Caro Baroja plazako 2. zk., 20018 Donostia)
Mugikortasun mugatuko taxiak pertsonentzat egokitutako autotaxiak erosteko diru laguntzak. Gipuzkoa, 2012
Oinarrien xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko VT baimenen jabeei bideratutako laguntzak arautzea, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko beren VT baimenari matrikula berria duen ibilgailu egokitu bat atxikitzen dioten taxilariei bideratuko laguntzak; gainera, ibilgailu hori, Eusko Jaurlaritzako 2011ko uztailaren 10eko 126/2001 Dekretuak, Garraioaren arloko irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoei buruzkoak, eranskinaren 4. artikuluko 4.6.1 paragrafoan adierazitako irisgarritasun baldintzei egokituta egon behar da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Gipuzkoan emaniko lizentziaren eta VT baimenaren jabe direnek
a) Mugikortasun mugatuko pertsonentzako egokitutako lehen matrikulako turismo ibilgailu bat erostea, 1. oinarrian ezarritako baldintzetan. b) Ibilgailu berria indarrean dauden lizentziari eta VT baimenari atxikitzea. c) Gipuzkoako Foru Aldundiak homologatutako taxi irrati batera atxikita egotea edo, bestela, atxikitzeko konpromisoa izatea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
96.000,00 €
Muga:
Erositako ibilgailuak, gehienez, bere kostuaren % 40ko diru laguntza izango du, egokitzapen gastuak barne hartuta, ibilgailua fabrikatik egokitu gabe datorrenean. Hala ere, onuradun bakoitzak 12.000 euroko diru laguntza jasoko du, gehienez.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (pertsona fisikoek NA aurkeztuta eta pertsona juridikoek, berriz, entitatearen eraketari buruzko eskritura edo entitatea eratu izana egiaztatzen duen edozein agiri, eta estatutuak aurkeztuta, guztiak Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak). b) Indarrean dauden udal lizentziaren eta VT baimenaren kopia bana. c) Ibilgailu berriaren proformako faktura, egokitzapen gastuak barne hartuta, hala badagokio. d) Ordeztuko den ibilgailuaren fitxa teknikoa eta indarrean dagoen zirkulazio baimena. e) Homologatutako irratira atxiki izanaren ziurtagiria edo, bestela, atxikitzeko konpromisoa. f) Hirugarren oinarriaren 3. paragrafoan aipatzen den berariazko eta ardurapeko adierazpena, onuradun izateko baldintza lortzeko debekurik ez duela dioena, alegia. g) Berariazko eta ardurapeko adierazpena, zeinetan adieraziko baita ibilgailua zerbitzu publikoari atxikita egongo dela 5 urtez, gutxienez. h) Berariazko eta ardurapeko adierazpena, jasotako bestelako diru laguntzei buruzkoa (minimis laguntzak barne). i) Berariazko eta ardurapeko adierazpena, zerbitzua eskaintzerakoan mugikortasun mugatuko pertsonek lehentasuna izango dutela adieraziz. j) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak. Ziurtagiri horien ordez organo kudeatzaileari berariazko baimena eman dakioke ziurtagiriak emateko administrazio eskudunetatik datu horiek zuzenean eskura ditzan.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/12/27 - 2012/01/10
Ebazteko epea:
Laguntzak emateko prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izango da, gehienez ere, urteko deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.