Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak Lan Berri. Kontratazioari laguntzea. Bizkaia 2017

LABURPENA
Titulua:
Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak Lan Berri. Kontratazioari laguntzea. Bizkaia 2017
Xedea:
Titulu honen xedea da oinarriak eta arauak ezartzea, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak gutxienez ere 6 hilabeteko lan-kontratuen bidez 45 urte baino gehiagoko langabeen, iraupen luzeko langabeen, desgaitasuna duten pertsonen edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko emango dituen diru-laguntzetarako
Diru kopurua:
1.067.411,50 euros
Deialdiaren araudia:
  • Oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia (BAO Zk. 129/2018)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 93/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 3koa, 2018ko ekitaldian, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena. Lan Berri.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak Lan Berri. Kontratazioari laguntzea. Bizkaia 2017
Titulu honen xedea da oinarriak eta arauak ezartzea, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak gutxienez ere 6 hilabeteko lan-kontratuen bidez 45 urte baino gehiagoko langabeen, iraupen luzeko langabeen, desgaitasuna duten pertsonen edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko emango dituen diru-laguntzetarako
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke dekretu honetako diru-laguntzen onuradun: Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresari indibidual eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk ere.
2. Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Lantokia ere lurralde horretan eduki behar dute. b) 250 langile baino gutxiago edukitzea. c) Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute %25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka. d) Enpresaburu indibidualek edo profesionalek, ondasun-erkidegoetako erkideek eta sozietate zibiletako kideek ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutela egiaztatu behar dute. e) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. f) Onuradunak izateko, entitateak ez dira egon behar 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.067.411,50 euros
Muga:
Ekimen honen barruan, erakunde onuradun bakoitzari ezingo zaizkio eman 70.000 euro baino gehiago diruz lagundu dakizkiokeen jarduera guztietarako, eta erakunde batek ezingo du 10 kontratazio baino gehiago egin.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Eskaera
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/07/09 - 2018/09/14
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.