Gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak garatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2019

LABURPENA
Titulua: 
Gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak garatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2019
Xedea: 
Programa Operatiboaren helburua partaidetza lan-merkatuan hobetzea da; horren barruan hauek sartzen dira: autoenpleguaren sustapena, enpleguaren kalitatea hobetzea eta pertsonarik ahulenen lan-inklusioa sustatzea.
Diru kopurua: 
500.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 20/2019 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 53/2019)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 20/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 12koa, 2019ko ekitaldian gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa: 
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria: 
Bizkaiko Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak garatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2019
Programa Operatiboaren helburua partaidetza lan-merkatuan hobetzea da; horren barruan hauek sartzen dira: autoenpleguaren sustapena, enpleguaren kalitatea hobetzea eta pertsonarik ahulenen lan-inklusioa sustatzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko entitateak.
Entitate horiek Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboan parte hartzeko aukeratu dira, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordearen 2015eko urriaren 23ko ebazpenaren bidez
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
500.000,00 euros
Muga: 
Entitate eskatzaile bakoitzak lor dezakeen gehieneko diru-laguntza 300.000 eurokoa izan daiteke aurkeztu eta diru-laguntza jaso dezaketen ekintza guztietarako; edozelan ere, muga hau izango du: aukeratutako proiektuari dagokionez europar funtsak diruz laguntzen ez duen zenbatekoa, betiere proiektu hori 2019. urtean zehar egin beharreko jarduerekin erkatuta.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Hartzekodunaren fitxa: Fitxan adierazitako kontu-zenbakiak eskabide orrian jarritako bera izan behar du. b) Proiektuaren memoria, alderdi hauek zehazten dituena: 1) Lortu nahi diren helburuak. 2) Egin beharreko jarduketak; atal honetan, zehatz-mehatz azalduko da jarduketa bakoitza, eta adieraziko da zein epetan egingo den eta nor arduratuko den egiteaz. 3) Proiektuan parte hartzen dutenen kolektiboa. 4) Eta, era berean, jarduketa bakoitzeko aurrez ikusitako gastuak, aurrez ikusitako sarrerekin batera. c) Proposatutako ekintzaren egokitasuna justifikatzeko arrazoiei buruzko txostena: 1) Kolektibo parte-hartzailearen hartze, profil eta aukeraketaren deskripzioa. 2) Proiektua egitean aplikatu den metodologia. 3) Enpresa-eskaria zehazteko lan-merkatuan egindako diagnostikoa. 4) Amaierako profila, proposatutako ekintzaren amaieran parte-hartzaileek izango dituzten gaitasunei buruzkoa (ezagutzak eta titulazioa, trebetasunak, esperientzia eta balioak). d) 2. ardatzeko gaikako 9. helburuan dauden kolektibo behartsuak laneratzeko proiektuaren inplementazioak gizarteari dakarkion onuraren analisia; hauek beren-beregi: guraso bakarreko familiak, ahalmen-urritasunak dituzten pertsonak, etorkinak, gazteak edota diru-sarrerak bermatzeko errenta hartzen duten pertsonak. e) Proiektuaren parte-hartzaileak Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-inklusiorako, eta andrazko eta familiarentzat dituen zerbitzuen erabiltzaileak badaude, inguruabar hori izan badela egiaztatzea. f) Proiektuaren berrikuntza-mailari buruzko analisia; izan ere, maila hori neurtuko da formula berritzaileen proposamenaren, ekintza berritzaileen eta IKTen erabileraren arabera, hauek guztiok errazten baitituzte proiektuan parte hartzen dutenen enplegagarritasunaren hobekuntza eta haien laneratzea. g) Proiektuan dauden jarduketa guztietan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko txosten justifikagarria
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/03/18 - 2019/04/05
Aurkezteko epe-muga: 
Eskabideak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 18an hasiko da, 8:00etan, eta 2019ko apirilaren 5ean bukatuko da, 13:30ean.
Ebazteko epea: 
Foru dekretu honen babesean aurkeztutako eskabideak ebazteko gehieneko epea bukatuko da, behin deialdi bakoitzaren amaieraren biharamunez geroko 6 hilabeteko epea igarotakoan
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea