Dinamizazio turistikoko programak aurrera eramateko laguntzak. Bizkaia 2011

LABURPENA
Titulua:
Dinamizazio turistikoko programak aurrera eramateko laguntzak. Bizkaia 2011
Xedea:
Foru Dekretu honen xedea da Bizkaiko jarduera turistikoa garatzen laguntzeko diru-laguntzen deialdi bat arautzea. Dirulaguntzen bitartez, sektorea dinamizatzeko asmoa dago, betiere ondoren zerrendatzen diren gaiak jorratuko dituzten ekintzez baliatuz: — Produktu turistiko berriak sortzea eta merkaturatzea. — Produktu turistikoak merkaturatzea. — Lurralde historikoan, bertoko eskualdeetan edo udalerrietan helmuga eta/edo baliabide turistikoak sustatzea. — Bizkaiko eremu turistikoan ikerketak eta azterlanak egitea eta prestakuntza-ekintzak, sentsibilizazio-jardunaldiak eta bidaia profesionalak antolatzea. — Kanpoko proiekzio turistikoa duten ekimenak antolatzea. — Baliabide turistikoak abian jartzea.
Diru kopurua:
600.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • 33/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 1koa (BAO Zk. 43/2011)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 33/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 1koa; horren bitartez, 2011eko ekitaldian dinamizazio turistikoko programak aurrera eramateko foru dirulaguntzen deialdi publiko eta oinarriak arautu dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Udal Harremanak eta Herri Administrazioa Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Udal Harremanak eta Herri Administrazioa Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiar Mazarredo zumarkalearen 63-4. esk. Bilbo
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiar Mazarredo zumarkalearen 63-4. esk. Bilbo
Itzuli Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiar Mazarredo zumarkalearen 63-4. esk. Bilbo
Dinamizazio turistikoko programak aurrera eramateko laguntzak. Bizkaia 2011
Foru Dekretu honen xedea da Bizkaiko jarduera turistikoa garatzen laguntzeko diru-laguntzen deialdi bat arautzea. Dirulaguntzen bitartez, sektorea dinamizatzeko asmoa dago, betiere ondoren zerrendatzen diren gaiak jorratuko dituzten ekintzez baliatuz: — Produktu turistiko berriak sortzea eta merkaturatzea. — Produktu turistikoak merkaturatzea. — Lurralde historikoan, bertoko eskualdeetan edo udalerrietan helmuga eta/edo baliabide turistikoak sustatzea. — Bizkaiko eremu turistikoan ikerketak eta azterlanak egitea eta prestakuntza-ekintzak, sentsibilizazio-jardunaldiak eta bidaia profesionalak antolatzea. — Kanpoko proiekzio turistikoa duten ekimenak antolatzea. — Baliabide turistikoak abian jartzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, udal-erakunde autonomoak eta mankomunitateak. Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta erakunde pribatuak, sektore turistikoarekin zerikusia dutenak. Sektore turistikoari lotutako enpresak
Erakundeok ezin izango dira diru-laguntzen onuradunak izan, baldin eta Foru Administrazioak emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. idatz-zatietan ezarritako zirkunstantzietarik edozein betetzen badute.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
600.000,00 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • A) Zerga-betebehar guztiak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituztela eta ez daudela 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluak ezarritako debekuetatik bakar batean egiaztatzen duen adierazpena. (VIII. eranskina) B) Sektore turistikoari lotutako enpresei dagokienez, osaeraeskrituren kopia konpultsatua; irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio edo enpresa pribatuen kasuan, estatutuak; eta, betiere, eskabidea sinatzen duen pertsonaren ahalmenak egiaztatzen dituen agiria. C) Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia (IFZ). D) Eskabidea izenpetzen duenaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (NAN). E) Eskabidea lehenengo aldiz egiten duten erakundeei dagokienez, hartzekodunaren fitxa (IX. eranskina), behar bezala beteta; fitxa bera bete beharko dute banku-kontuari edo sozietatearen egoitzari buruzko daturen bat aldatu duten erakundeek, nahiz eta hartzekodunen fitxategian erregistratuta egon. F) Proiektuak edo ekintzak Bizkaiko Lurralde Historikoko industria turistikoarentzat, eskaintzen den lurralde-ingurunearentzat, eta abarrentzat daukan garrantzia islatzen duen azalpen-memoria bat, bai eta eranskinetan ezarritako ebaluazio-irizpideak ere. G) Proiektuaren sarrera eta gastuen aurrekontua, kontzeptuen arabera desglosatuta, X. eranskinaren ereduari jarraituta. H) Eskabideari dagokion dokumentazioa eta proiektu berari buruzko bestelako diru-laguntzak edo laguntzak eskuratu izana.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera
aplikazioa


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/03/04 - 2011/04/03
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.