Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Nazioartekotze-prozesuak. 2013

LABURPENA
Titulua:
Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Nazioartekotze-prozesuak. 2013
Xedea:
— Bilbao-Bizkaia turismo-markari lotutako eremu eta segmentu turistiko guztien integrazioa, kudeaketako, esperientzien trukeko eta ordezkaritzako nazioarteko foroetan. — Senidetze-prozesuak edo nazioarteko beste eremu batzuekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak (non eremuek turismoleku gisa duten antzekotasunean oinarrituko baitira esperientziak); denboran lankidetza iraunkorrago baterako aukera emango duten prozesuak. — Turismoarekin zerikusia duten nazioarteko proiektuetan parte hartzea, baldin eta proiektu horiek bueltan zerbait badakarkiote Bilbo-Bizkaiari, teknologia, berrikuntza edo lehiakudeaketaren arloan.
Diru kopurua:
798.000 €
Araudia:
  • 59/2013 FORU DEKRETUA, apirilaren 9koa (BAO Zk. 75/2013)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2013 FORU DEKRETUA, apirilaren 9koa. Honen bidez, 2013ko ekitaldian Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatzeko programak egiteko Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak norgehiagoka araubidean ematen dituen dirulaguntzen oinarriak eta deialdia arautzen dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Nazioartekotze-prozesuak. 2013
— Bilbao-Bizkaia turismo-markari lotutako eremu eta segmentu turistiko guztien integrazioa, kudeaketako, esperientzien trukeko eta ordezkaritzako nazioarteko foroetan. — Senidetze-prozesuak edo nazioarteko beste eremu batzuekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak (non eremuek turismoleku gisa duten antzekotasunean oinarrituko baitira esperientziak); denboran lankidetza iraunkorrago baterako aukera emango duten prozesuak. — Turismoarekin zerikusia duten nazioarteko proiektuetan parte hartzea, baldin eta proiektu horiek bueltan zerbait badakarkiote Bilbo-Bizkaiari, teknologia, berrikuntza edo lehiakudeaketaren arloan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke diru-laguntzen onuradunak: — Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunitateak. — Irabazteko asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak, baldin eta proposamen baten bidez diru-laguntzen lerro honek duen antzeko helburua garatzen badute haien jarduera nagusia turismo-sektoreari lotuta egon ez arren.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
798.000 €
Muga:
Gehienez, proiektuaren kostuaren %90 lagunduko da diruz,eta, gehienez, 25.000 euro emango dira, proiektuko eta erakunde onuradun bakoitzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • A) Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituelako eta 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan aurrez ikusitako debeku batean ere ez dagoelako erantzukizunpeko adierazpena (IX. eranskina). B) Eratze-eskrituren kopia egiaztatua, turismo-sektoreko enpresen kasuan, eta estatutuen kopia egiaztatua, irabazteko asmorik gabeko elkarte, fundazio edo erakunde pribatuen kasuan, eta, betiere, eskaera-orria sinatzen duen pertsonaren ahalordea egiaztatzen duen agiria. C) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia (IFK). D) Eskaera-orria sinatzen duen pertsonaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia (NANa). E) Hartzekodunaren fitxa (X. eranskina), behar bezala betea. Fitxa hori aurkeztu beharko dute eskabidea lehenengoz egiten duten entitateek, bai eta, Bizkaiko Foru Aldundiko hartzekodunen fitxategian erregistratuta egon arren, bankuko kontuari edo sozietatearen egoitzari buruzko daturen bat aldatu duten entitateek ere. F) Garatuko den proiektuaren edo ekintzaren azalpen-txosten zehaztua, eranskinetan zehaztutako ebaluazio-irizpideak kontuan hartzeaz gain honako hauek jasoko dituena: proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoko turismo-industriarako izango duen garrantzia, hura eskaintzen den lurralde-eremua, eta abar. G) Proiektuaren sarrera eta gastuen aurrekontua, XI. eranskineko ereduaren arabera kontzeptuka banakatua. H) Proiektu bererako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatu eta lortu diren egiaztatzeko agiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/04/20 - 2013/05/19
Ebazteko epea:
Proiektuak jaso ondoren, Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eskabideak ebatziko ditu, foru agindu bidez, epaimahaiaren ebazpen-proposamena kontuan hartuta. Horretarako epea hiru (3) hilabete izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.