Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Dinamizazioa. 2015

LABURPENA
Titulua:
Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Dinamizazioa. 2015
Xedea:
Foru dekretu honi dagokionez, turismoa dinamizatzea da gure turismo-industria eta gure destinoa eskaintzaren zein eskariaren ikuspuntutik antolatu, sendotu eta bizkortzeko beharrezkoak diren prozesuen multzoa. 1. Turismo-enpresa estrategiko berriak sortzea. Eranskin honen helburua da turismo-enpresa estrategiko berriak sortzeko gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematea. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hauetarako: a) Enpresa berria eratzea. b) Enpresa martxan jarri eta abiaraztea. c) Negozio-lokala errentan hartzea. d) Turismo-produktuak merkaturatzen laguntzen duten erreminta teknologikoak sortzea. Enpresa guztiek -turismo-sektorearekin zerikusia dutela behar bezala egiaztatzeaz gainera-, eman zaien laguntzari buruzko gastu-justifikazioaren txostenarekin batera, egindako lanen karpeta aurkeztuko dute, argi azaltzeko zein den enpresaren jardun profesionala.
Diru kopurua:
331.000 €
Araudia:
  • 24/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa (BAO Zk. 47/2015)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 24/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa. Honen bidez, 2015eko ekitaldian Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatzeko programak egiteko Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak norgehiagoka araubidean ematen dituen diru-laguntzen oinarriak eta deialdia arautzen dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Dinamizazioa. 2015
Foru dekretu honi dagokionez, turismoa dinamizatzea da gure turismo-industria eta gure destinoa eskaintzaren zein eskariaren ikuspuntutik antolatu, sendotu eta bizkortzeko beharrezkoak diren prozesuen multzoa. 1. Turismo-enpresa estrategiko berriak sortzea. Eranskin honen helburua da turismo-enpresa estrategiko berriak sortzeko gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematea. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hauetarako: a) Enpresa berria eratzea. b) Enpresa martxan jarri eta abiaraztea. c) Negozio-lokala errentan hartzea. d) Turismo-produktuak merkaturatzen laguntzen duten erreminta teknologikoak sortzea. Enpresa guztiek -turismo-sektorearekin zerikusia dutela behar bezala egiaztatzeaz gainera-, eman zaien laguntzari buruzko gastu-justifikazioaren txostenarekin batera, egindako lanen karpeta aurkeztuko dute, argi azaltzeko zein den enpresaren jardun profesionala.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
1.2.2. Enpresak tipologiaren arabera: a) Turismo hartzaileko agentziak. Lehenengo 5 urteetan gutxienez, beren jardunaren %80 gutxienez bidaia-mota horri eskaini behar diote agentziok. Enpresa hauek dagokion bidaia-agentziaren lizentzia lortu behar dute, eta programak segmentu indibidualari eta aisialdikoari zuzendu behar dizkiete. b) Turismo aktiboko enpresak. c) Turismo-gidarien enpresak. d) Turismo-sektorean diharduten enpresak, baldin eta haien helburua baliabide turistiko berriak abian jartzea bada. Proposamen honetan ez dira sartzen honako hauek: ostatu- eta ostalaritzasektoreetako enpresak eta diru-laguntzen eskabidean jarduera garatzeko inbentario desberdina erostea proposatzen dutenak. e) Turismo-aholkularitzako enpresak, besteak beste helburu hauetakoren bat dutenak: produktu-arlo berriak ikertzea, merkatu objektiboak aztertzea eta turismoaren arloan plangintzarako eta sustapenerako tresna berriak ikertzea. f) Bilbo-Bizkaian touringean diharduten enpresak. 2.2. Produktu turistiko berriak sortzea eta merkatura ateratzeako Erakunde onuradunak: Diru-laguntza hauen erakunde onuradunak izan daitezke: — Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunitateak. — Irabazteko asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak, baldin eta proposamen baten bidez diru-laguntzen lerro honek duen antzeko helburua garatzen badute haien jarduera nagusia turismo-sektoreari lotuta egon ez arren — Turismo-sektoreari lotutako enpresak. 3.2. Baliabide turistikoei balioa emateko Erakunde onuradunak: — Bilbao-Bizkaia markaren udalerri turistikoak. — Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunitateak. — Irabazteko asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak, baldin eta proposamen baten bidez diru-laguntzen lerro honek duen antzeko helburua garatzen badute haien jarduera nagusia turismo-sektoreari lotuta egon ez arren.
a) Jarduera 2015eko urtarrilaren 1en ondoren hasi izana. b) 2015eko abenduaren 31 baino lehen zuzeneko lanpostu bi sortzea; eskabidea aurkezten denean gutxienez bat sortuta egon behar da. Plantillakotzat joko dira enpresa berriaren jarduerari atxikita dauden langile autonomoak. c) Eskabidea aurkeztean, legez eratuta egotea, merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba moduan. Baldintza horiek eskabidea aurkezten denean egiaztatu behar dira. Haietaz gainera: d) Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea edo sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea lurralde horretan izatea. e) Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigorraren edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera. f) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluak ezartzen dituen inguruabarretariko batean ere; eskabidean dagoen adierazpenaren bidez egiaztatuko da baldintza hori.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
331.000 €
Muga:
Oro har, gehienez, proiektuaren kostuaren %50 lagunduko da diruz, eta, gehienez, 15.000 euro emango dira proiektuko; enpresaren kapitalaren %50 gutxienez emakume batena eta 30 urtetik beherako pertsona batena bada, berriz, proiektuaren kostuaren %75 lagunduko da diruz, eta, gehienez, 20.000 euro emango dira proiektuko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Garatuko den proiektuaren edo ekintzaren azalpen-txosten zehaztua, eranskinetan zehaztutako ebaluazio-irizpideak kontuan hartzeaz gain honako hauek jasoko dituena: proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoko turismo-industriarako izango duen garrantzia, hura eskaintzen den lurralde-eremua, eta abar. — Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua, dekretuaren IX. eranskinean jasoa eta kontzeptuka banakatua eta, hala dagokionean, proiektu bererako eskatu eta/edo jaso diren beste diru-laguntza guztiak aipatuz. — Hartzekodunaren fitxa (X. eranskina), behar bezala betea. Fitxa hori aurkeztu beharko dute eskabidea lehenengoz egiten duten entitateek, bai eta, Bizkaiko Foru Aldundiko hartzekodunen fitxategian erregistratuta egon arren, bankuko kontuari edo sozietatearen egoitzari buruzko daturen bat aldatu duten entitateek ere. — Eskaera-orria sinatzen duen pertsonaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia (NANa), kasuan kasuko erakundearen arabera: • Turismo-sektoreko enpresa bat bada, enpresaren zuzendaria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/03/11 - 2015/04/10
Ebazteko epea:
Proiektuak jaso ondoren, Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eskabideak ebatziko ditu, foru agindu bidez, epaimahaiaren ebazpen-proposamena kontuan hartuta. Horretarako epea hiru (3) hilabete izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.