Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Merkaturatzea. 2013

LABURPENA
Titulua:
Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Merkaturatzea. 2013
Xedea:
Eranskin honen helburua da produktu turistikoak merkaturatzeko gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematea. Diru-laguntzen lerro honetan, honako ekintza hauek sartzen dira: Bizkaia dela-eta hainbat sustapen-formaturen bidez (azokak, workshopak eta turismo-lekuan egon daitezkeen bestelako aukerak) eskainitako produktu turistikoak bidaia-banaketaren merkatuetan (bidaia-agentziak, haien kudeaketa-talde hartzaileak eta touroperadoreak) jartzeko baimenduta dauden agenteen arteko merkaturatze-ekintzak, eta alderantzizko ekintzak (fam-tripak, press-tripak...). Produktu horiek, ezinbestez, Interneteko erosketa-zentral propio baten bidez ere eskaini behar dira.
Diru kopurua:
798.000 €
Araudia:
  • 59/2013 FORU DEKRETUA, apirilaren 9koa (BAO Zk. 75/2013)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2013 FORU DEKRETUA, apirilaren 9koa. Honen bidez, 2013ko ekitaldian Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatzeko programak egiteko Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak norgehiagoka araubidean ematen dituen dirulaguntzen oinarriak eta deialdia arautzen dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Bilbo-Bizkaia turismo-leku gisa eta bertako turismoa sustatu eta garatzeko programa. Merkaturatzea. 2013
Eranskin honen helburua da produktu turistikoak merkaturatzeko gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematea. Diru-laguntzen lerro honetan, honako ekintza hauek sartzen dira: Bizkaia dela-eta hainbat sustapen-formaturen bidez (azokak, workshopak eta turismo-lekuan egon daitezkeen bestelako aukerak) eskainitako produktu turistikoak bidaia-banaketaren merkatuetan (bidaia-agentziak, haien kudeaketa-talde hartzaileak eta touroperadoreak) jartzeko baimenduta dauden agenteen arteko merkaturatze-ekintzak, eta alderantzizko ekintzak (fam-tripak, press-tripak...). Produktu horiek, ezinbestez, Interneteko erosketa-zentral propio baten bidez ere eskaini behar dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Turismo-sektoreari lotutako enpresak
PRESTAZIOA
Dotazioa:
798.000 €
Muga:
Gehienez, proiektuaren kostuaren %90 lagunduko da diruz; proiektuko, gehienez, 15.000 euro emango dira, eta, erakunde onuradunak proiektu bat baino gehiago aurkezten badu diru-laguntzen lerro honetan, 25.000 euro, gehienez.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • A) Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituelako eta 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan aurrez ikusitako debeku batean ere ez dagoelako erantzukizunpeko adierazpena (IX. eranskina). B) Eratze-eskrituren kopia egiaztatua, turismo-sektoreko enpresen kasuan, eta estatutuen kopia egiaztatua, irabazteko asmorik gabeko elkarte, fundazio edo erakunde pribatuen kasuan, eta, betiere, eskaera-orria sinatzen duen pertsonaren ahalordea egiaztatzen duen agiria. C) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia (IFK). D) Eskaera-orria sinatzen duen pertsonaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia (NANa). E) Hartzekodunaren fitxa (X. eranskina), behar bezala betea. Fitxa hori aurkeztu beharko dute eskabidea lehenengoz egiten duten entitateek, bai eta, Bizkaiko Foru Aldundiko hartzekodunen fitxategian erregistratuta egon arren, bankuko kontuari edo sozietatearen egoitzari buruzko daturen bat aldatu duten entitateek ere. F) Garatuko den proiektuaren edo ekintzaren azalpen-txosten zehaztua, eranskinetan zehaztutako ebaluazio-irizpideak kontuan hartzeaz gain honako hauek jasoko dituena: proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoko turismo-industriarako izango duen garrantzia, hura eskaintzen den lurralde-eremua, eta abar. G) Proiektuaren sarrera eta gastuen aurrekontua, XI. eranskineko ereduaren arabera kontzeptuka banakatua. H) Proiektu bererako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatu eta lortu diren egiaztatzeko agiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/04/20 - 2013/05/19
Ebazteko epea:
Proiektuak jaso ondoren, Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eskabideak ebatziko ditu, foru agindu bidez, epaimahaiaren ebazpen-proposamena kontuan hartuta. Horretarako epea hiru (3) hilabete izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.