EETIFIL inbertsio aurreratuari laguntzeko Plana. Bizkaia 2015

LABURPENA
Titulua:
EETIFIL inbertsio aurreratuari laguntzeko Plana. Bizkaia 2015
Xedea:
Laguntzen programa honen bidez, lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak lagundu nahi dira diruz, Bizkaiko enpresen ekoizpen egiturak modernizatuz.
Diru kopurua:
2.600.000 €
Araudia:
  • 25/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa (BAO Zk. 48/2015)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 25/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, EETIFIL 2015 inbertsio aurreratuari laguntzeko Planaren oinarri arautzaileak eta lehen deialdia onesten dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
EETIFIL inbertsio aurreratuari laguntzeko Plana. Bizkaia 2015
Laguntzen programa honen bidez, lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak lagundu nahi dira diruz, Bizkaiko enpresen ekoizpen egiturak modernizatuz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Jarduera nagusia industria eta industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreen barruan kokatuta eta jarduera nagusi hori 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN) I. eranskineko epigrafeen barruan sartuta dagoela burutzen duten nortasun juridiko propioa duten enpresek jaso ditzakete dekretu honetan araututako diru-laguntzak.
a) Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. b) Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. c) 6 eta 100 pertsona arteko langile edukitzea, lansaio osokoak urteko kopuru baliokideetan. Langiletzat joko dira enpresaren jarduerari atxikita dauden baina euren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin diren langile autonomoak. Ez dira langiletzat joko atzerriko instalazioetan lan egiteko kontratatu diren langileak. d) Honako bi muga hauetako bat, gutxienez, ez gainditzea aurkeztutako Sozietateari buruzko. Zergaren azken aitorpenaren arabera: — Urteko negozio kopurua: 20.000.000 euro. — Balantze orokorra: 20.000.000 euro. a), b), e) eta c) baldintzak, gutxieneko pertsona kopuruari buruzkoak, eskabidea aurkezten den unean egiaztatu behar dira, eta ebazpena eman eta ordainketa egin arte eutsi behar zaie. Gehieneko pertsona kopuruari buruzko c) baldintza eta d) baldintza, aldiz, eskabidea aurkezten denean egiaztatu behar dira. e) Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea Baldintza horri eutsi egin beharko zaio ebazpena ematen den unera arte. f) Sexu-diskriminazioa dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera g) Ez dagoela Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan azaltzen diren inguruabarretako batean ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2.600.000 €
Muga:
Dekretu honetako laguntzaren gehieneko zenbatekoa, erakundeko, 70.000 euro izango da
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak: — Eskabidea, dekretu honen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera. — Eskabidearen txostena, webean eta Ekonomia Sustatzeko Saileko bulegoetan eskuragarri dauden ereduen arabera, behar bezala betea eta proiektua garatzen duen entitateko nahikoa ahalmen duen pertsonak izenpetua — Egindako inbertsioa egiaztatzen duten agiriak: • Eskabidea aurkezten den unean sortuta (fakturatuta) dauden inbertsioei dagokienez, legezko baldintza guztiak betetzen dituzten egindako gastuen fakturak.Fakturek argi eta garbi utzi behar dute identifikatzen zein den eskuratutako ondasuna edo, bestela, hura ahalbidetzen duen salerosketako kontratua ere ekarri beharko dute. Beste herrialde batzuetako faktura itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira, ingelesez idatzitakoak izan ezik. • Eskabidea aurkezten den unean sortuta (fakturatuta) ez dauden inbertsioei dagokienez, berriz, fakturen aurreikuspena eta haiek fakturatu eta kobratzeko aurrez ikusitako datak, esleitutako zenbatekoak justifikatzen dituzten eskaintza eta kontratuen kopiarekin batera. • Leasing kasuetan, finantza errentamenduaren kontratuaren kopia, hornitzaileak finantza erakundeari egindako fakturaren kopia eta erosteko azken aukera hondar-balioarekin burutzeko konpromisoaren agiria (baina ez da aurkeztu beharrik izango finantza errentamenduaren kontratuan islatzen bada). — Fakturak ordaindu izanaren bankuko ordainagiriak. Ez da onartuko eskura ordaintzea. Baldin eta ordaindu gabeko frogagiriak badaude, haiek ordaintzeko datak aurreikusten dituen taula bat aurkeztu behar da, eta 2016ko martxoaren 31ra arte geroratu ordainketa-frogagirien aurkezpena. — Makinaren adostasuneko «CE» adierazpena, gaztelaniaz, gutxienez. — Hartzekodunaren fitxa, Bizkaiko Foru Aldundian banku-helbideratzeari buruzko datuak ez badaude edo bertan dauden datuak aldatu nahi badira. — Diru-laguntza emateko ebazpenean beren-beregi aurkezteko eskatu dena. — Inbertzioa baloratzerako ondokoak hartuko dira kontuan jasotako agiria, baita egindako informazio-alderaketa ere.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/06/01 - 2015/06/19
Aurkezteko epe-muga:
Laguntzen programa honetara aurkeztutako inbertsioak 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean erosita egon behar dira.
Ebazteko epea:
Foru Dekretu honen babesean aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena emateko gehieneko epea amaituko da eskabidea, behar bezala beteta foru dekretu honetan xedatutakoaren arabera, sartzen den datatik 6 hilabeteko epea igarotakoan.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.