Nekazaritza-Ingurumeneko laguntzak. Bizkaia 2014

LABURPENA
Titulua:
Nekazaritza-Ingurumeneko laguntzak. Bizkaia 2014
Xedea:
— Nekazaritza eta ingurumen alorrean Batasuneko politiken helburuak betetzen laguntzea. — Nekazariei errenta egokia bermatzen laguntzea.
Diru kopurua:
2.019.384,43 €
Deialdiaren araudia:
  • 37/2014 FORU DEKRETUA, martxoaren 25ekoa (BAO Zk. 64/2014)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 37/2014 FORU DEKRETUA, martxoaren 25ekoa. Honen bidez, batetik, 2014ko aurrekontuko diru-izendapen batzuk ezartzen dira, hain zuzen, 2008ko urriaren 1eko 144/2008 Foru Dekretuaren babesean emango diren laguntzak egotziko zaizkienak, eta, bestetik, deialdiaren epeak ezartzen dira. 144/2008 Foru Dekretuaren bidez nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzak ezarri dira Bizkaiko Lurralde Historikoko ekazaritza sektorerako.
Araudia:
  • 144/2008 FORU DEKRETUA, urriaren 1ekoa (BAO Zk. 190/2008)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 144/2008 FORU DEKRETUA, urriaren 1ekoa, horren bidez, nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzak ezarri dira Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza sektorerako.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Eskualdeko nekazaritza bulegoak Nekazaritza Saila. Nekazaritza Zerbitzua Avenida Lehendakari Agirre, 9 48014 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Eskualdeko nekazaritza bulegoak Nekazaritza Saila. Nekazaritza Zerbitzua Avenida Lehendakari Agirre, 9 48014 Bilbao
Itzuli Eskualdeko nekazaritza bulegoak Nekazaritza Saila. Nekazaritza Zerbitzua Avenida Lehendakari Agirre, 9 48014 Bilbao
Nekazaritza-Ingurumeneko laguntzak. Bizkaia 2014
— Nekazaritza eta ingurumen alorrean Batasuneko politiken helburuak betetzen laguntzea. — Nekazariei errenta egokia bermatzen laguntzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Hauek izan ahalko dira onuradunak: lurralde oinarria duten abeltzaintza ustiategien titularrak, dagokion lurralde elkartean integratuta eta abeltzaintza jarduerarekin lotuta daudenak, edota Eusko Jaurlaritzaren 272/2006 Dekretuan ezarritako prozeduraren bidez aintzatetsita dagoen zentro batekin aholkularitza kontratua izenpetu dutenak.
a) Nekazaritzako edozein laguntza jasotzean hartutako konpromisoak bete behar dituzte edo bete behar izan dituzte. b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izan behar dira, hala badagokie. c) Ezin dira egon dirua itzultzeko prozedura edo zehapen prozedura batean. Hala dagokionean, onuradunei laguntza horiek ordaintzeko ezinbestekoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiak eman dituen izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen inguruan hasten diren dirua itzultzeko prozedurak edo zehapen prozedurak amaituta egotea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2.019.384,43 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Eskabide-inprimakiak, behar bezala bete eta sinatuak. — Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren frogagiria, hala badagokio. — Hartzekodun fitxa, dagokion kutxak edo bankuak behar bezala betetakoa eta zigilua jarrita, horrelakorik egonez gero. — NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada. — Pertsona juridikoa bada, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, IFZren fotokopia eta eraketa-eskrituraren eta estatutuen fotokopia. Era berean, erakundearen gobernu-organoaren laguntza eskatzeko eta, hala badagokio, ordezkaria izendatzeko erabakiaren ziurtagiria. — Ogasun eta Finantza Sailaren ziurtagiria, zerga-betebehar guztiak egunean dituela egiaztatzen duena. Ondasunerkidegoak eta sozietate zibilak badira, kide guztiei eskatuko zaie ziurtagiria. — Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak badira, kide guztiei eskatuko zaie ziurtagiria. — Dagokion nekazaritza edo abeltzaintza elkarteko kidea dela egiaztatzen duen agiria, hala denean. — Kalitatea Fundazioko kidea dela egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. — Eusko Jaurlaritzaren Ekoizpen Integratuko Eragileen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria, horrela denean. — Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoko Eragileen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria. — Neurrietako bakoitzaren berariazko dokumentazioa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/04/03 - 2014/05/15
Aurkezteko epe-muga:
a) 2007-2013 programazio-aldirako indarrean dauden nekazaritza eta ingurumeneko konpromisoen primak ordaintzeko eskabideak foru dekretu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik 2014ko maiatzaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira. b) Ez da konpromiso berririk onartuko, ez indarrean dauden konpromisoak dituzten ustiategietarako, ez konpromisorik ez duten ustiategietarako. c) 2013. urtean amaitu diren 2007-2013 programazio-aldiko konpromisoak luzatzeko eskabideak foru dekretu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik maiatzaren 15era bitartean aurkez daitezke. Talde honetan sartuko dira 2012an amaitu eta 2013ko ekitaldirako luzatu ziren konpromisoak.
Ebazteko epea:
Nekazaritza Zerbitzuak tramitatuko ditu espedienteak, eta Nekazaritzako foru diputatuak ebatziko ditu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita gehienez ere 6 hilabeteko epean.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.