LABURPENA
Titulua:
Nekazaritzaustiategietarako laguntzei. Nekazari gazteen instalazioa. Bizkaia 2015
Xedea:
Gazteak nekazaritza sektorera inkorporatzea sustatzeko eta errazteko laguntzak emango zaizkie lehenengoz instalatuko diren nekazari gazteei, ondore horretako instalazioa egin eta 18 hileko epearen barruan eskabidea aurkezten dutenei, alegia.
Diru kopurua:
4.640.000,00 , honela banatuta urtez urte: 2015. urtea: 1.090.000,00 2016. urtea: 3.010.000,00
Deialdiaren araudia:
- 328/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa (BAO Zk. 19/2014)
Nekazaritzako foru diputatuaren 328/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako ustiategietarako laguntza eskabideak aurkezteko epea luzatzen da, eta abenduaren 23ko 207/2013 Foru Dekretuaren 13. artikulua garatzen da. - 207/2013 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa (BAO Zk. 1/2014)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 207/2013 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa. Honen bidez, zenbait laguntzaren 2014rako aurrekontuko diru-izendapenak ezartzen dira, hain zuzen, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzaustiategietarako laguntzei buruzko 2008ko azaroaren 11ko 166/2008 Foru Dekretuaren babesean ematen diren laguntzei dagozkienak, eta, horrez gainera, deialdiaren epeak zehazten dira, eta foru dekretu horren alderdi batzuk aldatzen dira. - Bizkaiko Foru Aldundiaren 117/2014 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 209/2014)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 117/2014 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa. Honen bidez, zenbait laguntzaren 2015erako aurrekontuko diru-izendapenak ezartzen dira, hain zuzen, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzaustiategietarako laguntzei buruzko 2008ko azaroaren 11ko 166/2008 Foru Dekretuaren babesean ematen diren laguntzei dagozkienak, eta, horrez gainera, deialdiaren epeak zehazten dira, eta foru dekretu horren alderdi batzuk aldatzen dira.
Araudia:
- 166/2008 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa (BAO Zk. 225/2008)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 166/2008 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa; horren bidez laguntzak ematen zaizkie Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako ustiategiei.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
AVENIDA MADARIAGA, 1 48014 BILBAO
Telefono bidezko arreta:
944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
AVENIDA MADARIAGA, 1 48014 BILBAO
Itzuli
AVENIDA MADARIAGA, 1 48014 BILBAO
Nekazaritzaustiategietarako laguntzei. Nekazari gazteen instalazioa. Bizkaia 2015
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Gazteak nekazaritza sektorera inkorporatzea sustatzeko eta errazteko laguntzak emango zaizkie lehenengoz instalatuko diren nekazari gazteei, ondore horretako instalazioa egin eta 18 hileko epearen barruan eskabidea aurkezten dutenei, alegia.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
beharkizun zehatzak beteko dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
Foru dekretu honen 8. artikuluaren 8.3. idatz-zatian ezarri dena betez nekazari gaztetzat joko da 18 urte baino gehiago eta 40 urte baino gutxiago dituena, hau da, adin bat eta bestea eskabidea aurkezten den unean beteta, eta honen aurreko artikuluan ezarri dena betez nekazaritzako titulartasunera iristen dena. 2. Nekazari gaztetzat jotzeko pertsona eskatzaileak eskabidea aurkezten duen unean gaitasun eta trebezia profesional egokiak izan behar ditu hau da, ekoizteko bitarteko berrien erabilera zuzena bermatuko dutenak. Uste izango da nekazari gazteak gaitasun profesional nahiko duela kasu hauetarikoren bat betetzen badu: — Gutxienez bigarren graduko lanbide heziketa mailako edo gradu ertain edo goi graduko prestakuntza ziklo bateko nekazaritzaren arloko titulu akademikoak eskuratu baditu. — Nekazaritzako enpresara inkorporatzeko ikastaro intentsibo batera joatea edo nekazaritzako adarreko prestakuntza iraunkorreko ikastaroak egitea, gutxienez ehun eta berrogeita hamar (150) eskola orduko iraupena izan dutenak, edo nekazaritzaren arloan gutxienez 2 urteko esperientzia benetakotzea. Dena dela gehienez 36 hilekoa izango den epea eman daiteke, laguntzaren emakidaren datatik aurrera zenbatuko dena, gazte horrek baldintza horiek bete ditzan, beti ere enpresa planak beharrizan hori ezartzen badu.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
4.640.000,00 , honela banatuta urtez urte: 2015. urtea: 1.090.000,00 2016. urtea: 3.010.000,00
Muga:
Hala sari bakarrak nola interesen hobarien balore kapitalizatuak ezin du 40.000 /NLU zenbatekoa gainditu gehienez pertsona onuradun bakoitzeko ULU baterako. Baldin eta bi horien konbinazioa egiten bada laguntza gehienez 55.0000 /NLU zenbatekokoa izango da gehienez pertsona onuradun bakoitzeko ULU baterako
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- — NANaren edo IFZren fotokopia — Nekazaritzako ustiategien erregistroan ustiategia alta egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. — Gaitasun eta eskumen profesionala egiaztatzen duen ziurtagiria — Gizarte Segurantzan alta egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, bai eta harekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak egunean dituela ere. — 2012ko ekitaldiari dagokion Errenta Aitorpenaren kopia. — Hartzekodun-fitxa. — Kokapen-planoa. — Ustiategiaren azterlan tekniko-ekonomikoa edo oinarrizko datuak. — Egin beharreko hobekuntzen memoria zehatza — Lan eta instalazioen behin betiko udal lizentzia, beharrezkoa den kasuetan. — Onuradun izaerari eta laguntzaren xedeari buruzko dokumentazio espezifikoa. • Nekazari gazteak — Nekazaritza-ustiategian hasteko proiektua edo enpresa-plana. — Tituluen egiaztagiriak edo egindako ikastaroenak. — Gaztea enpresaren titulartasunaren jabe delako fedea ematen duen dokumentu publikoa. — Nekazaritza-abeltzaintzako lanetan bi urtetik gorako esperientzia duela egiaztatzen duen agiria. • Sozietateak — Sozietatearen eraketaren dokumentu publikoa (bazkideakpartaidetza-estatutuak). — Sozietateko bazkideen baimena, kideetariko bati ematen zaiona, laguntzak eskatzearen ondoreetarako.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/11/03
-
2014/11/29
Ebazteko epea:
Espedienteak Nekazaritza Garatzeko Zerbitzuak tramitatuko ditu eta Nekazaritzako foru diputatuak ebatziko ditu, eskabideak aurkezteko ezarritako epearen azken egunetik zenbatu beharreko 6 hileko epean.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
