Derioko Nekazaritza Sailaren Laborategi Nagusian ikerketarako eta analisiak egiteko bekak. Bizkaia 2017

LABURPENA
Titulua:
Derioko Nekazaritza Sailaren Laborategi Nagusian ikerketarako eta analisiak egiteko bekak. Bizkaia 2017
Xedea:
Foru dekretu honen xedea da, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Osasuneko Derioko Laborategian egiteko den prestakuntza eta esperimentazioko beka 1, hamabi hilabeteko iraupenekoa, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean, emateko oinarriak arautzea.
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 86/2017 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 131/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 86/2017 FORU DEKRETUA, ekainaren 28koa. Ho- nen bitartez, Derion dagoen Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Abeltzaintza Zerbitzuaren abere-osasuneko laborategian prestakun- tza, esperimentazio eta azterketarako beka bat emateko (2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean) eta bekadunen poltsa bat eratzeko oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Abeltzaintza Zerbitzuan aurkeztu behar dira (Lehendakari Agirre 9, 4. Solairua, eskuina. 48014-Bilbo)
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Abeltzaintza Zerbitzuan aurkeztu behar dira (Lehendakari Agirre 9, 4. Solairua, eskuina. 48014-Bilbo)
Itzuli Abeltzaintza Zerbitzuan aurkeztu behar dira (Lehendakari Agirre 9, 4. Solairua, eskuina. 48014-Bilbo)
Derioko Nekazaritza Sailaren Laborategi Nagusian ikerketarako eta analisiak egiteko bekak. Bizkaia 2017
Foru dekretu honen xedea da, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Osasuneko Derioko Laborategian egiteko den prestakuntza eta esperimentazioko beka 1, hamabi hilabeteko iraupenekoa, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean, emateko oinarriak arautzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonak izan daitezke foru dekretu honen bidez deitutako bekaren onuradun, baldin eta deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unean titulazio hauetako baten jabe badira: Goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetako goi-mailako teknikaria, arlo hauetan: - Kimika: • Analisi eta kalitate-kontroleko Laborategia - Ingurumen-kimika - Farmaziako eta bioteknikako produktuen fabrikazioa - Osasuna: • Ingurumen-osasuna - Laborategi kliniko biomedikoa
Beken deialdi hau argitaratu baino lehenagoko hiru urteko epearen barruan lortua eduki behar dute eskatzaileek titulazioa
PRESTAZIOA
Muga:
Abere-osasuneko prestakuntza eta esperimentazioko beka 9.600,00 eurokoa izango da, 800,00 euro hilean hain zuzen ere. Ordainketa hilean behin egingo da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia. 2. Eskatutako titulazioa egiaztatzen duen jatorrizko titulu akademikoa edo kopia konpultsatua, edo, hala badagokio, titulua lortzeko eskubideak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria. 3. Lortutako emaitzak eta noiz lortu diren zehatz-mehatz agerrarazten dituzten ikasketa-ziurtagiriak (jatorrizko agiriak edo behar bezala egiaztatutako kopiak). 4. Curriculum vitae, honako hauek ordenatuta eta zehaztuta jasotzen dituena: beken ezagutza-arloko lanak eta esperientzia, bekari buruzko gaietan jasotako prestakuntza eta bestelako prestakuntza osagarriak, joandako ikastaro eta biltzarrak, ikerketa-zentroetako egonaldiak, eta abar. Curriculumean agertzen diren datu guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dira. 5. Euskararen ezagutza egiaztatzen duen ziurtagiria. 6. Europar Batasuneko hizkuntzen ezagutza egiaztatzen duten ziurtagiriak. 7. Langabezian dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo, bestela, une horretan gauzatzen ari den jarduerari buruzko aitorpena, baita, hautatua bada, hari uko egiteko aukera duela jasotzen duen adierazpena. 8. Eskatzailearen adierazpena, non adierazten baitu bekaren adjudikaziodun suertatzen bada konpromisoa hartzen duela ordaindutako lanik ez egiteko edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik antzeko laguntza ekonomikorik edo beka ordaindurik ez jasotzeko. 9. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela dioen ziurtagiria edo zinpeko adierazpena. 10. Erroldatze-ziurtagiria. 11. Deialdiaren oinarriak eta deialdiaren ondorioz ezarri beharreko gainerako arau guztiak onartzen dituelako adierazpena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/07/11 - 2017/07/26
Ebazteko epea:
Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.