Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Araba 2011

LABURPENA
Titulua:
Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Araba 2011
Xedea:
Ardotarako mahatsa ekoizteko, Arabako eta Arabako Txakolina jatorri-deituraren baitako udalerrietako mahastien berregituraketa eta birmoldaketa planak diruz laguntzea.
Deialdiaren araudia:
  • Martxoaren 9ko 60/2011 FORU AGINDUA (ALHAO Zk. 34/2011)
    Martxoaren 9ko 60/2011 FORU AGINDUA. Honen bidez Arabako Lurralde Historikoan mahastizaintza eta ardogintza sektorea babesteko Erkidegoaren laguntzak jaso dituzten mastica 2011n birmoldatzeko eta/edo berregituratzeko planetan parte hartzeko laguntzen deialdia onartzen da.
Araudia:
  • 630/2009 DEKRETUA, abenduaren 22koa (EHAA Zk. 36/2010)
    630/2009 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua Laguardia
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 94 562 10 80 Fax: 94 562 10 70
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua Laguardia
Itzuli Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua Laguardia
Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Araba 2011
Ardotarako mahatsa ekoizteko, Arabako eta Arabako Txakolina jatorri-deituraren baitako udalerrietako mahastien berregituraketa eta birmoldaketa planak diruz laguntzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza horien onuradunak Arabako Lurralde Historikoan dauden mahastizaintza ustiategien titularrak izan behar dira, eta guztien artean, ondoko baldintzak bete behar dituzte besteak beste:
- Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda egotea. - Arabako mahastizaintza Erregistroan izan emanda egotea. - Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren Erregistroan izena emanda egotea. - Lur-zati guztiak erregularizatuta izatea, mahastizaintzari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera. - Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko plan bat aurkeztea, norbanako gisa edo talde baten barruan.
PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Planarekin lortu nahi diren helburuak. b) Planaren kokalekua eta identifikazioa. c) Plana talde mailakoa izanez gero, taldea osatzen duten mahastizainen identifikazioa. d) Lursailen kokalekua eta ezaugarriak, hasierakoak eta berregituratu ondorengoak (aldaerak, formazio sistemak, landaketa markoa, etab.), plana osatzen duten lursailak Nekazal Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sisteman (SIGPAC) duten identifikazioarekin. e) Proiektuan jaso diren landaketa eskubideak, ustiategiaren barnean edo kanpoan landatzeko eskubideak zehaztuz. f) Berregituratu beharreko lursail bakoitzean egin beharreko ekintzak desglosatuta, horien kostua guztira jasoz, baita ekintza bakoitza noiz bukatzea aurreikusten den ere. g) Aurreikusitako ekintzen urteko exekuzio egutegia. h) Planean parte hartzen duena lursailaren jabea ez bada, berregituratu edo birmoldatu beharreko lursailaren jabearen, edo hala badagokio, titularraren baimena. i) Neurria exekutatu ondorengo kanpainatik zenbatzen hasiz gutxienez 10 urtez lursaila lantzeko laguntza eskatzen duenaren konpromisoa. j) Dagokion lurralde historikoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Mahasti Erregistroan izena emanda izanaren ziurtagiria. k) Planeko mahastizain bakoitzaren azken urteko uztaren aitorpenaren fotokopia, edo hori eduki ezean, ekoizpenaren jatorriaren eta jomugaren aitorpena. l) Eskabidea aurkezten duen edo duten mahastizainak edo mahastizainek ez badute urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuan ezarritako laguntzen Eskaera Bakarra aurkezten, ustiategia osatzen duten nekazaritza lursail guztien SIGPAC erreferentzia alfanumerikoen zerrenda aurkeztu beharko dute, 34. artikuluan ezarritako baldintzak kontrolatze aldera; aipatutako 13/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarreko» erkidegoko laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko la guntzen jardunbidea garatu eta aplikatzen duena da. Aldaketak izanez gero, zerrenda hori urtero berritu beharko da laguntzak jasotzen dituzten mahastiak berregituratu edo birmoldatzeko plana aurkezten duten titularrek plana aurkeztu eta hurrengo bi urteetako apirilaren 30a baino lehen. Lursailak berregituratu edo birmoldatzeko onuradunak laguntza eskatzen duen planaren exekuzio kanpaina bakoitzean, edo urte horretan berregituratu edo birmoldatuko dituenean, eskabidea inprimakiarekin batera, zerga-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/03/22 - 2011/05/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.