Erakusketak eta bestelako ekitaldiak antolatzeko eta egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta onestea. Araba 2011

LABURPENA
Titulua:
Erakusketak eta bestelako ekitaldiak antolatzeko eta egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta onestea. Araba 2011
Xedea:
Azoka izendapen orokorrarekin izatendiren gertaerak antolatzeko eta egiteko laguntzak eta laguntza horiek emateko oinarriak ezartzea; izan ere, izendapen hori izan dezakete helburu nagusia nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako Arabako ekoizpenak sustatzea duten lehiaketak, erakusketak, erakustaldiak eta bestelako gertaerak, bai eta Arabako Lurralde Historikoan egiten diren lehen sektore, ehiza eta arrantzarekin zuzenean lotutako jarduerak zabaltzea eta baloratzea helburu dutenak ere.
Diru kopurua:
55.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • 30/2011 FORU DEKRETUA, apirilaren 5ekoa (ALHAO Zk. 48/2011)
    30/2011 FORU DEKRETUA, Diputatuen Kontseiluarena, apirilaren 5ekoa; honen bidez, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako azokak antolatzeko eta egiteko dirulaguntzak arautu dituen ekainaren 29ko 32/2010 Foru Dekretuaren aldarazpena onetsi da eta 2011rako deialdia egin da.
Araudia:
  • 32/2010 FORU DEKRETUA, ekainaren 29koa (ALHAO Zk. 76/2010)
    32/2010 FORU DEKRETUA, ekainaren 29ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da 2010erako nekazaritza, abeltzaintza eta baso arloko azokak antolatu eta ospatzeko dirulaguntzak arautzen dituen deialdia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5, Vitoria-Gasteiz)
Telefono bidezko arreta:
Telefonoa: 945 181818 Faxa: 945 181754
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5, Vitoria-Gasteiz)
Itzuli Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5, Vitoria-Gasteiz)
Erakusketak eta bestelako ekitaldiak antolatzeko eta egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta onestea. Araba 2011
Azoka izendapen orokorrarekin izatendiren gertaerak antolatzeko eta egiteko laguntzak eta laguntza horiek emateko oinarriak ezartzea; izan ere, izendapen hori izan dezakete helburu nagusia nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako Arabako ekoizpenak sustatzea duten lehiaketak, erakusketak, erakustaldiak eta bestelako gertaerak, bai eta Arabako Lurralde Historikoan egiten diren lehen sektore, ehiza eta arrantzarekin zuzenean lotutako jarduerak zabaltzea eta baloratzea helburu dutenak ere.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
1.- Laguntzen onuradunak izan daitezke tokiko eta lurraldeko erakundeak, ekoizleen elkarteak eta/edo kooperatibak, edo laguntzaren xedearekin zerikusia duten bestelako elkarteak, bizilekua Araban daukatenak, legez eratuak, eta laguntza hauen xede diren azoken antzekoak antolatzen eta egiten dituztenak. 2.- Dirulaguntzak emateko egunerako zerga-betebeharretan edo Gizarte Segurantzan egunean ez dauden Ekoizleen elkarteak edo kooperatibak ezingo dira onuradunak izan. 3.- Sustatzaile nagusi, tokiko edo lurraldeko erakunde, ekoizleen elkarte eta/edo kooperatiba bakoitzak, dirulaguntzaren onuradun izan daitez keenak, urteko azoka bakarra antolatzeko soilik eska dezake dirulaguntza. 4.- Azokak antolatzaile bat baino gehiago baditu, sustatzaile nagusia ekitaldiaren antolaketa kudeatu, gastuak ordaindu eta fakturak jasoko dituen erakunde, elkarte edo kooperatiba izango da. Sustatzaile nagusiaren arabera, eskaera kontuan hartuko da oinarri hauetan jasotako xede guztietarako.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
55.000,00 €
Muga:
1.- 750,00 euros-ra artekoa izango da, baldin eta diruz lagundu daitekeen gastua ehuneko 30ekoa baino handiagoa ez bada, gutxienez baldintza hauetako bat betetzen duten azokentzat: a) Arduraldi generikoa dutenak (adibidez, nekazaritza, abel tzaintza edo basogintzako azokak, edo azpisektore hauen konbinazioa). Hau da, entseina produktua sustatzeko helburua ez dutenak. b) Erakusketetarako eta txapelketetarako, edo nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako sektorearekin nahiz ehiza eta arrantzarekin lotutako beste jarduera batzuetarako (baina berez berariaz sektorearen zati diren produktuak, laboreak edo ekoizpen moduak ez direnetarako) dirulaguntzak. c) Produktu entseina bat sustatzeko badira ere, Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten produktuaren erakusketariak 10 baino gutxiago direnean. 2.- 2.000,00 euros-ra artekoa, baldin eta zenbateko hori diruz lagun daitezkeen kontzeptuen baturaren guztizko zenbatekoa baino ehuneko 40 handiagoa ez bada, gutxienez baldintza hauetako bat betetzen duten ekitaldientzat: a) Oso sustraitutako eta tradizio handiko azokak, edozein helburu edo arduraldi orokor edo berariazko izanda ere. Kategoria hori merezi izango du 50. edizioa baino gehiago egingo duen azokak. b) Azoka orokorrak, hau da, produktu zehatz bakarra ez daukaTenak; eta erakusketara Arabako produktuekin joaten diren Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten ekoizleak, egileak edo hazleak gutxienez 30 direnean. c) Produktu, mota edo laborantza entseina bat sustatzeko azokak, non gutxienez Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten 10 ekoizle instalatzen, irekitzen edo erakusketa jartzen ariko direnak. d) Ekoizpen ekologikoa sustatzen duten azokak. 3.- 20.000,00 euros-ra artekoa, baldin eta diruz lagun daitezkeen kontzeptuen baturaren zenbatekoa ehuneko 50 baino handiagoa ez bada, ezaugarri hauek guztiak betetzen dituzten ekitaldientzat: - Produktu edo laborantza entseina bat sustatzea. - Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten produktu entsei naren 15 erakusketari baino gehiago izatea. - Gutxienez entseina produktuaren lehiaketa bat egitea, eta gutxienez produktu horren ekoizle, laborari edo hazleen 30 ordezkarik parte hartzea.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • DIRULAGUNTZAREN ESKAERA Nekazaritza Zuzendaritzak diseinatutako inprimaki normalizatua bezalakoa izango da, eta eskaera honekin batera inprimaki normalizatu hauek aurkeztu beharko dira, behar bezala beteta, kasu bakoitzean ezaugarriak zehaztu ahal izateko: • MEMORIA. Memoriak adierazi behar ditu, baldin eta aurreikusita badaude, zer lehiaketa egingo diren, ekitaldiaren aurrekontua, gastuak eta diru sarrera bereiziak, eta bereziki aipatuko dira eskatutako dirulaguntzen zenbatekoak, eta hala dagokionean, erakundeek eta aurreikusitako finantzaketaren bestelako iturriek emandako laguntzen zenbatekoak. • ERAKUSKETARIAK, eta azokan izatea aurreikusi den erakusketarien zerrenda, eta adierazi beharko da erakusketari bakoitzaren izena, bizitokia, probintzia, helbide soziala, postuaren arduraldi nagusia, eta nekazaritzako erregistro ofizialen batean izena emanda duten. Eskaera orria bete behar den egunerako ezin bada jakin zer erakusketari etorriko diren, aurreko urteko ediziora joandakoak zerrendatuko dira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/04/21 - 2011/05/20
Ebazteko epea:
Prozeduraren ebazpena eman eta pertsona eskatzaileari jakinarazteko gehienez sei hilabeteko epea izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.