Nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko eta egiteko dirulaguntzak. Araba 2015

LABURPENA
Titulua:
Nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko eta egiteko dirulaguntzak. Araba 2015
Xedea:
Azoka izendapen orokorrarekin izaten diren gertaerak antolatzeko eta egiteko laguntzak eta laguntza horiek emateko oinarriak ezartzea; izan ere, izendapen hori izan dezakete helburu nagusia nekazaritza eta abeltzaintzako Arabako ekoizpenak sustatzea duten lehiaketak, erakusketak, erakustaldiak eta bestelako gertaerak, bai eta Arabako Lurralde Historikoan egiten diren lehen sektorearekin zuzenean lotutako jarduerak zabaltzea eta baloratzea helburu dutenak ere
Diru kopurua:
38.000 €
Deialdiaren araudia:
  • 53/2015 Foru Agindua, apirilaren 8koa (ALHAO Zk. 49/2015)
    53/2015 Foru Agindua, apirilaren 8koa, nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko eta egiteko laguntzen programarako 2015eko deialdia eta kreditu erreserba onartzen dituena
Araudia:
  • 52/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 9koa (ALHAO Zk. 119/2012)
    52/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 9ko Diputatuen Kontseiluarena onartzen dituena 2012rako dirulaguntza deialdia eta oinarriak nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko eta egiteko.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5, Vitoria-Gasteiz)
Telefono bidezko arreta:
Telefonoa: 945 181818 Faxa: 945 181754
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5, Vitoria-Gasteiz)
Itzuli Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5, Vitoria-Gasteiz)
Nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko eta egiteko dirulaguntzak. Araba 2015
Azoka izendapen orokorrarekin izaten diren gertaerak antolatzeko eta egiteko laguntzak eta laguntza horiek emateko oinarriak ezartzea; izan ere, izendapen hori izan dezakete helburu nagusia nekazaritza eta abeltzaintzako Arabako ekoizpenak sustatzea duten lehiaketak, erakusketak, erakustaldiak eta bestelako gertaerak, bai eta Arabako Lurralde Historikoan egiten diren lehen sektorearekin zuzenean lotutako jarduerak zabaltzea eta baloratzea helburu dutenak ere
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
1.- Laguntzen onuradunak izan daitezke tokiko eta lurraldeko erakundeak, ekoizleen elkarteak eta/edo kooperatibak, edo laguntzaren xedearekin zerikusia duten bestelako elkarteak, bizilekua Araban daukatenak, legez eratuak (egiaztagiri gisa, dagokion erregistro ofizialean izen-emateak balio du), eta laguntza hauen xede diren azoken antzekoak antolatzen eta egiten dituztenak. 2.- Dirulaguntzak emateko egunerako zerga-betebeharretan edo Gizarte Segurantzan egunean ez dauden Ekoizleen elkarteak edo kooperatibak ezingo dira onuradunak izan. 3.- Sustatzaile nagusi, tokiko edo lurraldeko erakunde, ekoizleen elkarte eta/edo kooperatiba bakoitzak, dirulaguntzaren onuradun izan daitezkeenak, urteko azoka bakarra antolatzeko soilik eska dezake dirulaguntza. 4.- Azokak antolatzaile bat baino gehiago baditu, sustatzaile nagusia ekitaldiaren antolaketa kudeatu, gastuak ordaindu eta fakturak jasoko dituen erakunde, elkarte edo kooperatiba izango da. Sustatzaile nagusiaren arabera, eskaera kontuan hartuko da oinarri hauetan jasotako xede guztietarako.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
38.000 €
Muga:
- Gehienez 500,00 euro, baldin eta zenbateko horrek ez badu gainditzen diruz lagundu daitekeen gastuen ehuneko 30a, erakusketetarako, txapelketetarako edo nekazaritzaren sektorearekin lotutako jardueretarako, baina sektorea osatzen duten produktuen sustapenari, laboreei edo produkzio moduei ekiten ez dietenean. - 750,00 eurora artekoa izango da, baldin eta diruz lagundu daitekeen gastua ehuneko 30ekoa baino handiagoa ez bada, gutxienez baldintza hauetako bat betetzen duten azokentzat: a) Arduraldi generikoa dutenak (adibidez, nekazaritza edo abel tzaintzako azokak, edo azpisektore hauen konbinazioa). Hau da, entseina produktua sustatzeko helburua ez dutenak. b) Produktu entseina bat edo abeltzaintzako espezie jakin bat sustatzeko nahiz erakusteko badira ere, Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten produktuaren erakusketariak 10 baino gutxiago direnean edo gutxienez 5 izanik beheko 3.b. puntuan ezarritako ekitaldi osagarrietako bat antolatzen ez denean. - 2.000,00 eurora artekoa, baldin eta zenbateko hori diruz lagun daitezkeen kontzeptuen baturaren guztizko zenbatekoa baino ehuneko 40 handiagoa ez bada, gutxienez baldintza hauetako bat betetzen duten ekitaldientzat: a) Oso sustraituta dauden eta tradizio handikoak diren azokak, produktu bat edo batzuk sustatzeko badira, edozein izanda ere horien helburu orokorra edo berariazkoa. Kategoria hori merezi izango du 30. edizioa baino gehiago egingo duen azokak. b) Azoka orokorrak, hau da, produktu zehatz bakarra edo produktu entseina ez daukatenak; eta erakusketara Arabako produktuekin joaten diren Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten ekoizleak, egileak edo hazleak gutxienez 30 direnean, edo Arabako produktuekin gutxienez 20 erakusketari izanda azoka egin baino lehen, egiten den bitartean edo amaitu ostean bi astetan zehar ekintza osagarriren bat bultzatzen dutenean: gertakariaren xede den produktu entseinaren eta horretatik eratorritako produktuen lanketari buruzko tailerrak, produktua ekoizteko edo lantzeko moduaren erakusketa, dastatzeak, dastamen edota usaimen tailerrak, gaiari lotutako lehiaketak, hitzaldiak edo eraskuketak, ekoizpen-lekuetarako bisitak, etab… c) Produktu, espezie edo labore entseina bat sustatzeko azokak; horietan gutxienez Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten ekoizle guztiak instalatzen, irekitzen edo erakusketa jartzen ariko dira, 10 ekoizle baino gutxiago badira, edo egoitza bera duten kopuru hori edo ekoizle gehiago badira, edo gutxienez 5 produktu entseina izanik aurreko b) idatz zatian adierazitako ekintzetako bat antolatzen duten azokak, antzeko iraupenarekin. d) Ekoizpen ekologikoa sustatzen duten azokak. - 15.000,00 eurora artekoa, baldin eta diruz lagun daitezkeen kontzeptuen baturaren zenbatekoa ehuneko 50 baino handiagoa ez bada, ezaugarri hauek guztiak betetzen dituzten ekitaldientzat: - Produktu edo laborantza entseina bat sustatzea. - Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten produktu entseinaren 15 erakusketari baino gehiago izatea. - Gutxienez entseina produktuaren lehiaketa bat egitea, eta gutxienez produktu horren ekoizle, laborari edo hazleen 30 ordezkarik parte hartzea
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • DIRULAGUNTZAREN ESKAERA Nekazaritza Zuzendaritzak diseinatutako inprimaki normalizatua bezalakoa izango da, eta eskaera honekin batera inprimaki normalizatu hauek aurkeztu beharko dira, behar bezala beteta, kasu bakoitzean ezaugarriak zehaztu ahal izateko: • MEMORIA. Memoriak adierazi behar ditu, baldin eta aurreikusita badaude, zer lehiaketa egingo diren, ekitaldiaren aurrekontua, gastuak eta diru sarrera bereiziak, eta bereziki aipatuko dira eskatutako dirulaguntzen zenbatekoak, eta hala dagokionean, erakundeek eta aurreikusitako finantzaketaren bestelako iturriek emandako laguntzen zenbatekoak. • ERAKUSKETARIAK, eta azokan izatea aurreikusi den erakusketarien zerrenda, eta adierazi beharko da erakusketari bakoitzaren izena, bizitokia, probintzia, helbide soziala, postuaren arduraldi nagusia, eta nekazaritzako erregistro ofizialen batean izena emanda duten. Eskaera orria bete behar den egunerako ezin bada jakin zer erakusketari etorriko diren, aurreko urteko ediziora joandakoak zerrendatuko dira. I. eranskinean inprimaki normalizatuak daude, lehen adierazitakoak, eskaerarena, memoriarena eta erakusketariena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/25 - 2015/05/25
Ebazteko epea:
Prozeduraren ebazpena eman eta pertsona eskatzaileari jakinarazteko gehienez sei hilabeteko epea izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.