CTE - Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzaK-2013

LABURPENA
Titulua:
CTE - Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzaK-2013
Xedea:
Agindu honen xedea da Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko planetarako laguntza-programaren esparru orokorra garatzea, Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean (2010-2013) eta Euskadiko Turismo Marketin Planean (2010-2013) hura ezartzen den moduari jarraiki.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2013ko martxoaren 27koa (EHAA Zk. 70/2013)
    , Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.
Araudia:
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 13koa, (EHAA Zk. 141/2011)
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programa arautzen da.
  • AGINDUA, 2012ko martxoaren 8koa, (EHAA Zk. 53/2012)
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntza programa arautzen duen 2011ko uztailaren 13ko Agindua aldatzen da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta.: m-etxebeste@ej-gv.es

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel: 945 01 70 55
E-posta: gema-etxenike@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

CTE - Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzaK-2013
Agindu honen xedea da Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko planetarako laguntza-programaren esparru orokorra garatzea, Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean (2010-2013) eta Euskadiko Turismo Marketin Planean (2010-2013) hura ezartzen den moduari jarraiki.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.– Agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn kokatutako udalek, udal-sozietate publikoek, udal enpresa-entitate publikoek, koadrilek eta mankomunitateek, tokiko eta eskualdeko garapen-agentziek, landa-garapenerako elkarteek, turismo-partzuergoek eta berezko izaera juridikoa duten eta turismoa sustatzen duten bestelako eskualde-erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuek, betiere horien helburuetako bat turismo-jardueraren garapena bada.

2.- Ezin izango dute laguntza-programa honen erakunde onuradunak izan ETEak, horien elkarteak, sektore-elkarteak, kirol-elkarteak, irabazi-asmoa duten elkarteak, Aldundiak eta berezko izaera juridiko lotua duten edota Erakunde Administrazioaren –Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien– mendekoak diren sozietate publikoak.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn kokatutako udalek, udal-sozietate publikoek, udal enpresa-entitate publikoek, koadrilek eta mankomunitateek, tokiko eta eskualdeko garapen-agentziek, landa-garapenerako elkarteek, turismo-partzuergoek eta berezko izaera juridikoa duten eta turismoa sustatzen duten bestelako eskualde-erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuek, betiere horien helburuetako bat turismo-jardueraren garapena bada.

2.- Ezin izango dute laguntza-programa honen erakunde onuradunak izan ETEak, horien elkarteak, sektore-elkarteak, kirol-elkarteak, irabazi-asmoa duten elkarteak, Aldundiak eta berezko izaera juridiko lotua duten edota Erakunde Administrazioaren –Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien– mendekoak diren sozietate publikoak.

PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide Izapidea (Eskaera)
Eskabide Izapidea
Dokumentazioa:
  • ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

    Oro har, eskabideekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    • Aurrekontuak, BEZaren zenbateko banakatuarekin, kontzeptuen eta jardunen arabera xehatuak eta zerrendatuak, eta eskabide-orrietan betetakoekin bat etorri beharko dutenak. Azpiegituretan inbertitzeko proiektuetarako, ekitaldi batetik gorako iraupena badute, azpiegitura horiek egikaritzeko kronograma bat aurkeztu beharko da, laguntza azpiegitura horietako zeintzuetarako eskatzen den zehaztuz.
    • Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia.
    • Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia, edota gaitasun hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuek: Estatutuen fotokopia eta Elkarteen Erregistroko erregistroaren ziurtagiria.
    • Berezko nortasun juridikoa duten Garapen Erakundeek, turismo-partzuergoek, edota turismoa sustatzen duten bestelako erakundeek: erakundea egiaztatzeko dokumentazioa (eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren ziurtagiriaren kopiak).
    • Gainera, fundazioek estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute, baita dagokien erregistroan erregistratu izanaren egiaztagiria ere.

    Eskabidea “erakunde” eskatzailearen sinadura elektroniko baimenduaren bitartez formalizatzen den kasuan, soilik a) idatz-zatian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da; izan ere, lehen zerrendatutako gainerako dokumentazioa erakundearen ziurtagiri elektronikoan inplizituki jasota dago.

    2.-Halaber, eskabideekin batera, egiteko laguntza eskatzen den proiektuaren tipologiaren arabera ondoren zehaztutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

    2.1.-  “Lankidetza-erakundeak” eta “Turismo-kudeaketarako Erakundeak” sendotzeari buruzko proiektuak.
    • Turismo-mahai desberdinen (erakunde-mahaia eta mahai teknikoa) akten kopia, laguntza-eskabidean aurkeztutako proiektuei dagokienez lortutako akordioak jasotzen dituena.
    • Berezko nortasun juridikorik ez duten erakundeen kasuan, proiektuaren hezurmamitzean parte hartu duten partaide publiko eta pribatuek sinatutako lankidetza- eta kudeaketa-akordioa egiaztatzen duen eta behar bezala formalizatuta egon behar duen dokumentu bat aurkeztu beharko da, 4.1.a.2 artikuluan adierazitakoari jarraiki.
    • Plan espezifikoak egiteko laguntza-eskabideek (4.1.c.2 artikulua eta 2. Xedapen Iragankorra) horien azalpen- eta justifikazio-memoria bat eduki beharko dute, edukiak erreferentziazko planen egiturara egokituz..

    2.2.- “Sailburuordetzak” sustatutako produktu-planekin eta turismo-plan zuzentzaileekin bat datozen turismo-produktuak eta Esperientziak, Playgroundak eta Zirkuituak sortzeari eta garatzeari buruzko proiektuak (4.3 artikulua):
    • Hala badagokio, memoria gehigarria edo/eta eskabidean jasotakoaren osagarria den informazioa eta dokumentazioa, (ez ordezkatzailea), proiektuaren ulermena hobetzen duena. Helburuak, egin beharreko jardunak eta abar jasotzen dituen azalpen-memoria xehatua, hau da, gauzatzeko laguntza eskatzen den proiektuei buruzko informazio garrantzitsua, ezinbestean laburbildu beharko da horretarako eskabide-orrietan aurreikusitako idatz-zatietan.
    • Garatu beharreko jardunak Sailburuordetzak sustatzen ez dituen planetan jasota badaude, plan horien kopia eguneratua igorri beharko da, betiere aurretiaz entregatu ez bada.
    • Inbertsio-proiektuek: proiektu teknikoa (memoria eta planoak) bai eta  proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlan bat eta lotutako negozio-plana (jardunen xehetasunak, diru-sarrerak eta gastuak, eta abar).
    • Ondasun bati buruzko azterlanen edo jardunen bat egiten bada, erakunde eskatzailea ondasun horren titularra dela edota beste edozein titulupean erakunde eskatzailearen eskuetan dagoela jasotzen duen egiaztapena.
    • Seinaleak instalatzea dakarten proiektuen kasuan, udaleko edota foru-aldundiko organo eskudunaren instalazio-baimenaren kopia aurkeztu beharko da laguntza jaso ahal izateko.
    • Orobat, Done Jakue Bidea seinaleztatzeko proiektuen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak proiektu hori onartu duela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia bat aurkeztu beharko da.
    • Lankidetza Erakundeen barruko irabazi-asmorik gabeko tokiko elkarte eta erakunde publikoek eta pribatuek aurkezturiko proiektuen kasuan, Lankidetza Erakundeen onirizpena ere aurkeztu beharko da.
    • Eskualde batean edo gehiagotan gauzatzen diren eta dagozkien turismo-mahaietan ez dauden irabazi-asmorik gabeko turismo-erakunde eta -elkarteek aurkeztutako proiektuei dagokienez, dagokien “Lankidetza Erakundearen” txostena aurkeztu beharko dute, edo horrelakorik ez badago, eskualdeko erakunde kudeatzailearena edo kudeatzaileena, proiektu horiek garatutako turismo-estrategiara zein heinetan egokitzen diren adieraziz, eta/edo zein heinetan diren horien osagarriak

    ORDAINKETARAKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

    • Diruz lagundutako proiektuaren egikaritze-memoria, besteak beste, egindako jarduerak eta horien kostua, eta jardunen helburuen lorpenari buruzko ebaluazioa jaso beharko dituena, oro har, baita Aginduaren helburu espezifikoak, Zioen Azalpenean aipatzen direnak, lortzeko egindako ekarpenari buruzko ebaluazioa ere.

    • Fakturen koadroa; bertan, fakturak behar bezala zenbakitu eta diruz lagundutako jardun bakoitzarekin behar bezala lotu beharko dira, eta bakoitzarentzat honako informazio hau zehaztuko da: fakturaren data, hornitzailea, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa barnean hartu gabe). Behar bezala konformatutako fakturak bakarrik onartuko dira, eta betiere horien gastu-kontzeptuek, laguntzaren xedearekin berariaz lotuta egonik, diruz lagun daitezkeen kontzeptuak argi eta garbi azaltzen badituzte, Agindu honetan biltzen denaren arabera. Eredu bat honako web-orrian eskura daiteke: http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html

    • Behin betiko fakturen edo obra amaitzeagatiko ziurtagirien fotokopia konpultsatuak. Horiek bat etorri beharko dute goian aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Gastuen/inbertsioen egiaztapena faktura elektronikoen bidez ere egin ahal izango da, betiere zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte. Bidaia-gastu txikiagoak (bidesariak, kilometrajea, hiri-garraioa eta mantenua) justifikatzeko, ordainagirien ordez kontzeptu horrengatik egindako gastu garbien ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, horretarako ardura edo baimena duen pertsonak sinatuta.

    • Lan-kontratuaren eta dagozkion nominen fotokopia, pertsona gaituren bat kontratatzeko diru-laguntza jasotzen den kasuetan.

    • Plantillako pertsona baten lan-denboraren barruan, helmugetako Jardunbide Egokien programetan emandako denbora-zatia finantzatzeko diru-laguntza eskatu duen erakundeko pertsona eskudunaren aitorpena, honako hauek jasoko dituena: talde kopurua, talde horien antolaketa, horrelako programetan emandako guztizko ordu kopurua, ordu horiek guztizkoan duten ehunekoa, eta kostua.

    • ISO edo EMAS araudiaren araberako ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntza eskatu dutenek araudi hori betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    • Diru-laguntzaren xede izan diren planen, azterlanen, proiektuen eta sustapen-materialaren kopia edo ale bat, pdf formatuan ahal bada.

    Fakturen koadroetan eta/edo obren ziurtagirietan, eskabidea aurkeztu den ekitaldiari dagozkionak onartuko dira, baita 5. artikuluan horretarako ezarritako epeetan egindako jardunei dagozkienak ere, luzapena eman bada izan ezik; kasu horretan, aldi horretan bildutakoak ere onartuko baitira.

    (On line)
    Eskabidea Internet bidez soilik eskuratu eta bete ahal izango da, http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html helbidean eta web helbide horretan jasotako funtzionalitateen bidez. Era berean, espedienterako sarbidea eta gainerako izapideak honako helbide honen bidez gauzatuko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones.

    Pertsona edo erakunde eskatzailearen baimendutako sinaduraz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta Administrazioak eska dezakeen dokumentazioa aurkeztuko da, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan xedaturikoaren arabera.

    (Presencial)
    Eskabideak informatikoki http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html helbidean grabatu ondoren, inprimatu eta erakunde eskatzailea ordezteko legezko gaitasuna duen pertsonak sinatuta Turismo Zuzendaritzara igorri behar dira, eta horren ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bidetatik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/04/13 - 2013/05/13
Ebazteko epea:
Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.