Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntzak
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2012. urtean arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek. Horrez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte:
a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.
b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.
c) Nagusiki, beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan garatzea.
d) Administrazioaren arauetara eta programaziora egokitzea.
e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jartzea.
2.– Agindu honen ondorioetarako, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak helburu hau duten ekintzak bideratzen dituztenak izango dira:
- Osasunerako hezkuntza sustatzea
- Droga-kontsumo desegokiei lotutako kalteak gutxitzea.
- Drogen gehiegizko erabilera gutxitzea lortzea.
- Legezko eta legez kanpoko drogen erabiltzaileei ahalik eta informazio zein prestakuntza gehiena ematea
Helburu hauek lortzeko berezko ekintzez gain, gizarte-sentsibilizaziorako eta laguntzarako ekintzak ere hartzen dira kontuan, Mendekotasunen VI.Planak emandako definizioari jarraiki, beldin eta behar bezala justifikatuta badaude.
923.322,57 euro.
- AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa (BOPV Zk. 159/2012)
AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Osasun eta Kontsumo sailburuarena, 2012ko ekitaldian talde teknikoak eusteko, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.
- Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legea (BOPV Zk. 131/1998)
Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak 4. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen du Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak udalekin beharrezko lankidetza-harremanak egingo dituela drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako jarduerak garatzeko.
- Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretua (BOPV Zk. 14/2011)
Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena, Osasun eta Kontsumo Sailari eman dio drogamendekotasunen arloko eskumena.
- Martxoaren 22ko 43/2011 Dekretua (BOPV Zk. 59/2011)
Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 22ko 43/2011 Dekretuak, Osasun eta Kontsumo Sailari eman dio drogamendekotasunen arloko eskumena.
- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (BOPV Zk. 11/1998)
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, bere 51. artikuluaren 2. atalean finkatzen du sailburuak organo eskudunak direla, besteak beste, arauak onartzeko eta beren esparruetan diru-laguntzak emateko.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez drogamendekotasunen arloan arrisku eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak 2012ko ekitaldian egiteko emango dituen laguntzen esparrua arautzea.
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2012. urtean arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek.
a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.
b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.
c) Nagusiki, beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan garatzea.
d) Administrazioaren arauetara eta programaziora egokitzea.
e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jartzea.
Aurrekontua 923.322,57 eurokoa izango da.
Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 100 eta, bestetik, proiektua baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, proiektu batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.
Osasun eta Kontsumo Sailak onartutako aurrekontuaren % 100 finantzatu dezake. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa; aurrekontua eskatutako proiektuan adierazitako jardueretara egokitua eta doitua dagoela iritzi behar da. Zeharkako kostua (administrazioa, kudeaketa, bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, betiere, diru-laguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira) ezin da programako zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan. Proiektu bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10a baino gehiago.
Ordainketa zatika egingo da: % 80 emakida egiten denean ordainduko da, eta gainerako % 20a, Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzari diru-laguntza justifikatzeko memoria (IV. eranskina) bidali ondoren. Memoria, jarduera bukatu eta bi hilabete igaro aurretik bidali behar zaio. Memorian, diruz lagundutako programa balioetsi behar da, eta zenbateraino bete den adierazi, eta nola garatu den kualitatiboki baloratu.
Eskabide-inprimakia pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko diru-laguntza eskaeraren memoria.
Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
- Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
- Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.
Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.
Diru-laguntza eskaeraren memoria (Laguntza emateko dokumentua)
Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko diru-laguntza eskaeraren memoria.
Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak justifikatzeko memoria.
Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek honakoak aurkeztuko dituzte:
Justifikazioa / ziurtagiria drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntzak.
Euskadi.net-eko "nire kudeaketak" aukeraren bidez aurkeztuko dira egiaztagiriak, eta bide bera erabiliz egingo dira kontsultak.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012/08/17 tik 2012/09/17 ra.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.
Azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Osasun Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Osasun Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.