Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntzak.

LABURPENA
Titulua:
Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntzak.
Xedea:

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2011. urtean arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek. Horrez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte:

a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.

c) Nagusiki, beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan garatzea.

d) Administrazioaren arauetara eta programaziora egokitzea.

e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jartzea.

2.– Agindu honen ondorioetarako, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak helburu hau duten ekintzak bideratzen dituztenak izango dira:

- Osasunerako hezkuntza sustatzea

- Droga-kontsumo desegokiei lotutako kalteak gutxitzea.

- Drogen gehiegizko erabilera gutxitzea lortzea.

- Legezko eta legez kanpoko drogen erabiltzaileei ahalik eta informazio zein prestakuntza gehiena ematea

Helburu hauek lortzeko berezko ekintzez gain, gizarte-sentsibilizaziorako eta laguntzarako ekintzak ere hartzen dira kontuan, hala nola baliabideen koordinazioa eta eragile komunitarioen parte-hartzearen plangintza, diseinua eta sustapena.

Helburu horiek lortzeko ekintzez gain, proiektu horiek laguntzeko jarduerak ere hartzen dira kontuan, Drogamendekotasunen V. Planak emandako definizioari jarraiki, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude.

Diru kopurua:

633.110,00 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa (BOPV Zk. 190/2011)

    AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa, Osasun eta Kontsumo sailburuarena, 2011ko ekitaldian talde teknikoak mantentzeko, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.

Araudia:
  • Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legea (BOPV Zk. 131/1998)

    Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak 4. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen du Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak udalekin beharrezko lankidetza-harremanak egingo dituela drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako jarduerak garatzeko.

  • Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretua (BOPV Zk. 14/2011)

    Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena, Osasun eta Kontsumo Sailari eman dio drogamendekotasunen arloko eskumena.

  • Martxoaren 22ko 43/2011 Dekretua (BOPV Zk. 59/2011)

    Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 22ko 43/2011 Dekretuak, Osasun eta Kontsumo Sailari eman dio drogamendekotasunen arloko eskumena.

  • Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (BOPV Zk. 11/1998)

    Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, bere 51. artikuluaren 2. atalean finkatzen du sailburuak organo eskudunak direla, besteak beste, arauak onartzeko eta beren esparruetan diru-laguntzak emateko.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Osasuna eta Kontsumoa
Deialdia egiten duen organoa:
Droga Gaietako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Osasun Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Droga Gaietako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntzak

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez drogamendekotasunen arloan arrisku eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak 2011ko ekitaldian egiteko emango dituen laguntzen esparrua arautzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2011. urtean arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek.

a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.

c) Nagusiki, beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan garatzea.

d) Administrazioaren arauetara eta programaziora egokitzea.

e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jartzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Aurrekontua 633.110,00 eurokoa izango da.

Muga:

Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 100 eta, bestetik, proiektua baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, proiektu batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

Osasun eta Kontsumo Sailak onartutako aurrekontuaren % 100 finantzatu dezake. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa; aurrekontua eskatutako proiektuan adierazitako jardueretara egokitua eta doitua dagoela iritzi behar da. Zeharkako kostua (administrazioa, kudeaketa, bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, betiere, diru-laguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira) ezin da programako zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan. Proiektu bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10a baino gehiago.

Ordainketa modua:

Ordainketa zatika egingo da: % 80 emakida egiten denean ordainduko da, eta gainerako % 20a, Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzari diru-laguntza justifikatzeko memoria (IV. eranskina) bidali ondoren. Memoria, jarduera bukatu eta bi hilabete igaro aurretik bidali behar zaio. Memorian, diruz lagundutako programa balioetsi behar da, eta zenbateraino bete den adierazi, eta nola garatu den kualitatiboki baloratu.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimakia pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Diru-laguntza eskaeraren memoria (Laguntza emateko dokumentua)

Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko diru-laguntza eskaeraren memoria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.

Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.

Diru-laguntza eskaeraren memoria (Laguntza emateko dokumentua)

Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko diru-laguntza eskaeraren memoria.

 

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.

Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikapena
Justifikapena:
Interesduna ados badago emandako diru-laguntzarekin eskuragarri dagoen formularioa betez onar dezake. Horrela bada, onarpena jasotakoan, Administrazioak jarraituko du izapidetzen diru-laguntzaren ordainketa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Justifikazioa / ziurtagiria (Laguntza emateko dokumentua)

Arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak justifikatzeko memoria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Nire gestioak

Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek honakoak aurkeztuko dituzte:

Justifikazioa / Ziurtagiria

Justifikazioa / ziurtagiria drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntzak.

 

Euskadi.net-eko "nire kudeaketak" aukeraren bidez aurkeztuko dira egiaztagiriak, eta bide bera erabiliz egingo dira kontsultak.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/10/06 - 2011/11/07
Aurkezteko epe-muga:

 2011/10/06 tik 2011/11/07 ra.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.

Ebazteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik, azaroaren 30a baino lehen ebatzi eta jakinaraziko dira Agindu honen babesean formulatutako laguntzetarako eskaerak.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Osasun Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Osasun Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.