Talde teknikoak mantentzeko laguntzak.
1. Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako herrietako toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo partzuergoak) eskuratu ahal izango dituzte, betiere, drogamendekotasunei buruzko toki-plana onetsita badute edo egiten ari badira.
Halaber, droga-gaietako talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:
a) Foru-aldundiek, baldin eta udalerri-multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Udalerri-multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (kasu horretan mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).
- Artatutako populazioa 8.000 biztanlekoa baino handiagoa izatea.
b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten Udalak, baldin eta herri horien populazioa zuzenbideko 8.000 biztanletik gorakoa bada.
2. Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoen funtzio nagusia, Agindu honen 15.2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, drogamendekotasunen arloko prebentzio, asistentzia eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 4., 36.4. eta 37.2. artikuluek aipatzen duten Drogamendekotasunen Tokiko Planean finkatutako helburuak betetzea da.
Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko diru kopurua 1.363.797,00 eurotakoa da.
- AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa (BOPV Zk. 190/2011)
AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa, Osasun eta Kontsumo sailburuarena, 2011ko ekitaldian talde teknikoak mantentzeko, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.
- Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legea (BOPV Zk. 131/1998)
Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak 4. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen du Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak udalekin beharrezko lankidetza-harremanak egingo dituela drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako jarduerak garatzeko.
- Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretua (BOPV Zk. 14/2011)
Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko denak
- Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 22ko 43/2011 Dekretua (BOPV Zk. 59/2011)
Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 22ko 43/2011 Dekretuak, Osasun eta Kontsumo Sailari eman diote drogamendekotasunen arloko eskumena.
- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (BOPV Zk. 11/1998)
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, bere 51. artikuluaren 2. atalean finkatzen du sailburuak organo eskudunak direla, besteak beste, arauak onartzeko eta beren esparruetan diru-laguntzak emateko.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen xedea da 2011ko ekitaldian drogamendekotasunen prebentziorako udal-taldeak mantentzeko Eusko Jaurlaritzak Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez drogamendekotasunen arloan emango dituen laguntzen esparrua arautzea. Aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Droga Mendekotasunen V. Planaren lehentasunezko ildoetan hobekien txertatuta dauden programak eta proiektuak mantentzea izango da helburua, behar berriak azaltzea eta, behar horiek kontuan hartuta, horiei erantzungo dieten proiektu berriak bultzatzea.
Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako herrietako toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo partzuergoak) eskuratu ahal izango dituzte, betiere, drogamendekotasunei buruzko toki-plana onetsita badute edo egiten ari badira. Halaber, droga-gaietako talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:
a) Foru-aldundiek, baldin eta udalerri-multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Udalerri-multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (kasu horretan mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).
- Artatutako populazioa 8.000 biztanlekoa baino handiagoa izatea.
b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten Udalak, baldin eta herri horien populazioa zuzenbideko 8.000 biztanletik gorakoa bada.
1.– Talde teknikoek baldintza hauek bete behar dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan drogamendekotasunen prebentzio komunitarioari lotutako politika eraginkortasunez gauzatzeko lanbide-trebakuntza egokia izatea.
Talde teknikoak erakunde eskatzailearen gizarte-zerbitzuen jarraibideak kontuan izanda jardungo du. Talde teknikoak kontratatzearen ondoriozko kostu ekonomikoa erakunde eskatzaileak hartuko du bere gain.
2. Talde teknikoek, Agindu honen 14.2. artikuluan xedatutakoaz gain, ondoko funtzioak izango dituzte:
a) Komunitateko drogamendekotasunen fenomenoa ondo ezagutzeko beharrezkoak diren ekintzak garatzea, osasunerako hezkuntza sustatuz.
b) Udal-arloak eta erakunde laguntzaileak drogamendekotasunen esparruko jardueren plangintzan eta Drogamendekotasunen Tokiko Planaren gauzatzean aholkatzea, esku-hartze integrala eta koordinatua lortzeko.
c) Pertsonak, familiak eta kolektiboak komunitatean eskuragarri dauden gizarte-baliabideei buruz informatzea eta gai horretan aholkatzea eta, hala badagokio, ohiko gizarte-laguntzara edo zerbitzu espezializatuetara bideratzea (hala eskatzen duten kasuetan).
d) Beren funtzioak garatzean osasun- eta hezkuntza-zerbitzuekin eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko zerbitzuekin lankidetzan aritzea.
e) Administrazio publikoei laguntzea eta irabazi-asmorik gabeko ekimen pribatuak sustatzea. Eusko Jaurlaritzak sustatutako udalaz gaindiko esparruko proiektuak gauzatzen lagunduko dute, bereziki.
f) Drogamendekotasunen arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko berariazko jardun-programen garapenean kontuan hartzen diren guztiak.
3. Drogamendekotasunen prebentzio komunitarioko talde teknikoak langile hauek osatu behar dituzte:
- 8.001 biztanletik 20.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan.
- 20.001 biztanletik 45.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan, eta administrari-laguntzaile bat, lanaldi erdian.
- 45.000 biztanletik gorako populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duten bi pertsona eta administrari-laguntzaile bat, guztiak lanaldi osoan.
- Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten Foru Aldundien eta udalen kasuan, ekipoak gainerako toki-erakundeen baldintza berberetan finantzatuko dira, alegia, kontuan harturik zenbat biztanle dituen toki-erakundeen multzo bakoitzak.
Deialdi honetarako aurrekontua 1.363.797,00 eurokoa da.
II. Kapituluan aurreikusitako laguntzei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskaerei erantzuteko behar bestekoa ez bada, hau da, 17. artikuluan baimentzen den gehienezko kopuru nahikoa ez bada edo eskatutako kopurua baino txikiagoa bada, dagoen kopurua banatu egingo da eskaeren artean, behar besteko funtsa balego jaso beharko luketen hainbatekoan.
Osasun eta Kontsumo Sailak, 2011ko ekitaldiari dagokion aipatutako talde teknikoetako langileen kostuaren %75 finantzatu dezake, gehienez ere. Ehuneko hori aplikatzeko oinarria ez da hauek baino handiagoa izango:
- Lanaldi osoko goi-mailako teknikaria: 45.470,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)
- Lanaldi osoko erdi-mailako teknikaria: 37.245,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)
- Lanaldi osoko langile administraria: 30.024,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)
- Lanaldi erdiko langile administraria: 15.011,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)
Ordainketa zatikatua izango da. Lehenengo % 80, diru-laguntza ematean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, ekitaldia amaitu ondoren eta dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik egiaztagiria aurkeztu ondoren. Egiaztagiri horretan,talde teknikoak osatu dituzten langileen datuak, eskabidea aurkezterakoan eskatu zirenak, eta talde tekniko horien kontratazioaren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko dira. Egiaztagiri hori 2012ko martxoaren 1a baino lehenago aurkeztu behar da.
Eskabide-inprimakia pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
Drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntza eskaeraren memoria.
Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
- Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
- Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.
Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.
Diru-laguntza eskaeraren memoria
Drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntza eskaeraren memoria.
Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek honakoak aurkeztuko dituzte:
- Justifikazioa / Ziurtagiria
Justifikazioa / ziurtagiria drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntzak.
Euskadi.net-eko "nire kudeaketak" aukeraren bidez aurkeztuko dira egiaztagiriak, eta bide bera erabiliz egingo dira kontsultak.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011/10/06 tik 2011/11/07 ra.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik, azaroaren 30a baino lehen ebatzi eta jakinaraziko dira Agindu honen babesean formulatutako laguntzetarako eskaerak.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Droga Gaietako Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Droga Gaietako Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.