Hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egiteko deialdia, 2019-2020 ikasturtean

[BIKAINTASUNERANTZ]

Deskribapena

Xedea

Diru-laguntzak ematea 2019-2020 ikasturtean zehar hezkuntza-sistemaren bikaintasuneranzko bidean jarraian zehaztuko den prestakuntza-proiektu motaren bat egiten duten unibertsitatez kanpoko edozein maila eta motatako ikasketak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei –heziketa-zikloak soilik ematen dituztenei izan ezik–:

  • Berrikuntza-proiektu integralak.
  • Proiektuak eta curriculuma aberastea.
  • Hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

480.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Hornidura hori honela banakatuta geratzen da, diruz lagun daitezkeen proiektu-modalitateen eta lurralde historikoen arabera:

  1. 104.000 euro, berrikuntza-proiektu integraletarako, lurraldeka honela banatuta: 16.000 euro Arabarako, 50.000 euro Bizkairako eta 38.000 euro Gipuzkoarako.
  2. 30.000 euro, curriculuma aberasteko proiektuetarako, lurraldeka honela banatuta: 8.000 euro Arabarako, 12.000 euro Bizkairako eta 10.000 euro Gipuzkoarako.
  3. 346.000 euro, hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuetarako, lurraldeka honela banatuta: 56.000 euro Arabarako, 165.000 euro Bizkairako eta 125.000 euro Gipuzkoarako.

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

  1. Lehen ordainketa, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 70, zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, berariazko ukapenik egon ezean.
  2. Bigarren ordainketa 2019an egingo da, emandako diru-laguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.

Nori dago zuzenduta

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Unibertsitateaz kanpoko ikasketak ?heziketa-zikloak izan ezik? ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatua izatea.
  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak

Eskakizunak:

  • Unibertsitateaz kanpoko ikasketak ?heziketa-zikloak izan ezik? ematen dituzten Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publika izatea.
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Ez dira eskuratu helburu bererako inolako diru-laguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako bitartekorik edozein administrazio zein erakunde publiko nahiz pribatutatik.
  • Zentro eskatzaileek egunean izan behar dituzte dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrak; betekizun hau eskatuko da bai onuradun bihurtzeko bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten segitzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean ez egotea.
  • Proiektuaren datuak dagokion aplikazioan betetzea.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1015206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, ebaluazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hileko epean emango du deialdiari buruzko ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa

Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu, 2020ko ekainaren 15a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk