2016Ko Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak Deialdia

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, honako helburu hauek aintzat hartuta, emango dituen laguntzak arautzea da:

  • Laneratzeko enpresak sor daitezen sustatzea. 
  • Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntza ematea.

Agindu honetan ezarritako laguntzei heltzeko, diruz lagun daitezkeen jardunek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokiei lotuta egon behar dute, laguntzen onuradunak diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza soziala EAEn duten ala ez kontuan hartu gabe.

Aurrekontuko zuzkidura

8.200.000 €
Prestazio ekonomikoa

Enpresak sortzea
Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak enpresak sortzea bideragarria ote den jakiteko merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntzak izango dira. Diru-laguntza horien bidez, azterlan horien ehuneko berrogeita hamarrera (% 50) arte finantzatuko da, eta gehieneko zenbatekoa sei mila euro izango da (6.000 euro).
Diru-laguntza jaso duen erakundeak nahitaez egin behar du azterlana diru-laguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian, eta, proiektua bideragarria bada, laneratzeko enpresa sortu behar du, urtebeteko epean, merkatu-azterlana amaitzen duen egunetik aurrera.
 
Enpresak mantentzea
Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntzak eman daitezke honako jardun hauetarako:

a) Laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzeko edo mantentzeko aktibo finkoetarako inbertsioak.
Guztizko kostuaren ehuneko laurogeita bostera (% 85) arteko diru-laguntza eman daiteke, eta gehieneko zenbatekoa hamabi mila euro (12.000 euro) izango da, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu edo mantendutako lanpostu bakoitzeko.
Nolanahi ere, aktibo finkoek laneratzeko enpresak egiten duen jarduera nagusiarekiko zuzeneko lotura izan behar dute. Era berean, aktibo finkoek gutxienez hiru urteko amortizazioaldia izan behar dute ezarrita, eta gutxienez denbora-tarte horretan egon behar dute enpresaren aktiboan sartuta.
Diru-laguntza hori jasotzen duen enpresak diru-laguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian gauzatu behar ditu, nahitaez, diruz lagundutako inbertsioak.

b) Laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzea eta mantentzea.

Laneratzeko enpresek diru-laguntza jakin bat lortzeko aukera dute laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortutako eta mantendutako lanpostu bakoitzeko, eta horren zenbatekoa hamabi mila eta hirurehun euro (12.300 euro) izango da urtean.  Enpresak egindako jarduerak direla-eta, sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.
Lanpostua betetzen duen langilea emakumea bada, diru-laguntza horren zenbatekoa ehuneko bost (% 5) gehituko da.

c) Produzitzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzea eta mantentzea.

Diru-laguntza horren zenbatekoa mila eta zortziehun euro (1.800 euro) izango da urtean, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu eta mantendutako lanpostu bakoitzeko. Enpresak egindako jarduerak direla-eta, sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

d) Laneratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako lanpostuak sortzea eta mantentzea:

Laneratzeko enpresek laneratzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntza eskura dezakete. Diru-laguntza horren zenbatekoa mila eta ehun euro (1.100 euro) izango da urtean, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu eta mantendutako lanpostu bakoitzeko.

Enpresak egindako jarduerak direla-eta, sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

Laguntza teknikoa:
Merkatu berriak erosteko edo enpresa-jarduera birbideratzeko, merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntza. Diru-laguntza horien bidez, azterlan horien ehuneko berrogeita hamarrera (% 50) arte finantzatuko da, eta gehieneko zenbatekoa sei mila euro izango da (6.000 euro).

Diru-laguntza hori jasotzen duen enpresak diru-laguntza eman dioten aurrekontu-ekitaldian egin beharko du merkatu-azterlana nahitaez.
Kontabilitate- eta kudeaketa-auditoriak egitea. Urteko auditoria egitera behartuta ez dauden enpresei emango zaie, eta diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa berrehun eta berrogeita hamar euro (1.250 euro) izango da.
Diru-laguntza hori jasotzen duen laneratzeko enpresak diru-laguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian egin behar du, nahitaez, kontabilitate- eta kudeaketa-auditoria.
 
Prestakuntza.
Diru-laguntzek laneratzeko prozesuan dagoen langileak egiten duen ikastaroaren matrikula-gastuen ehuneko laurogei (% 80) estaliko dute gehienez.
Era berean, ikastaroan parte hartzen duten eta laneratzeko prozesuan dauden pertsonek bizitoki duten udalerritik ikastaroa ematen den tokiraino joateko eta handik itzultzeko dietak estaliko dituzte, betiere bi toki horien artean 10 km baino gehiagoko distantzia (joan-etorriari dagokiona) badago. Garraio publikoa erabiltzeak sortutako gastuak ordainduko dira, eta garraio publikoa erabiltzeko aukerarik izan ez eta norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,15 euro ordainduko da, gehienez, kilometro bakoitzeko, eta autopista-gastuak, betiere gastua justifikatzen bada.
Diru-laguntza hori jasotzen duen laneratzeko enpresak nahitaez bermatu behar du diru-laguntza eman dioten aurrekontu-ekitaldian parte hartuko duela lagundutako ikastaroetan.

 

Nori dago zuzenduta


  • Informazio xehatua
    Eskakizunak:
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
    • Zerga-egoitzaren kokalekua egiaztatzeko | Sozietatearen helbidea EAE-an izatea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Eskualdeak edo beste toki-erakundeak
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

    • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    945 18 13 08
    945 18 13 91
    945 18 14 27

    Kodea

    01369

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    3 hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak