Kontrataziorako Diru-laguntzen Programa. Bilbao 2016

LABURPENA
Titulua:
Kontrataziorako Diru-laguntzen Programa. Bilbao 2016
Xedea:
Deialdi honen helburua Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak toki enpresek ohiko lan merkatuan kontratatzeko laguntza ekonomikoa ematea da.
Deialdiaren araudia:
  • Deialdia (BAO Zk. 182/2016)
    Bilbao Ekintza, EPELko Administrazio Kontseiluaren 2016ko irailaren 12ko erabakiaren pasartea, Kontrataziorako Diru-laguntzen Programaren deialdia egiten dueña (BDNS (Identif.) 317071).
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Bilbao Ekintza
Deialdia egiten duen organoa:
Bilbao Ekintza
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Nafarroa kaleko 5. Z lehen solairuan
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Nafarroa kaleko 5. Z lehen solairuan
Itzuli Nafarroa kaleko 5. Z lehen solairuan
Kontrataziorako Diru-laguntzen Programa. Bilbao 2016
Deialdi honen helburua Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak toki enpresek ohiko lan merkatuan kontratatzeko laguntza ekonomikoa ematea da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dute, besteren konturako langileekin lan kontratuak gauzatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, eta gutxienez ondorengo bi baldintzak beteko dituztenek:
— Sozietatearen egoitza Bilbon izatea — Kontratazioa Bilboko udal mugartean kokatutako lantoki baterako egitea. Nolanahi ere, baldintza hori salbuetsi ahalko da kontratatutako pertsonak bizilekua Bilbon baldin badu.
PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) 3.000,00 euroko gehieneko laguntza 3 hilabeteko lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko, eta 6.000 euroko gehieneko laguntza 6 hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioan edo 3 eta 6 hilabete arteko iraupenerako, diru laguntza lanaldiarekin edota lan egindako denborarekin proportzionala izango da. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ezingo du soldatako kostuen %75 gainditu kontratu amaierako kalte ordainak barne, eta ezta kontratatutako pertsonen enpresako Gizarte Segurantzarena ere. b) Ondorengo kolektiboetakoak diren pertsonak kontratatzeko kasuan: — Diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak/titularrak. — Lehen enplegua izango duten 35 urtetik beherako pertsonak. — Iraupen luzeko langabeak. Iraupen luzeko langabeak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan lan eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak, baldin eta epe horretan gutxienez 12 hilabetez langabezian izan badira. 9.000,00 euroko laguntza izango da gehienez, 6 hilabete edo gehiagoko lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko edo 3 eta 6 hilabete arteko kontratazioei dagokienez, diru laguntza lanaldiarekin edota lan egindako epearekin proportzionala izango da. Kasu honetan, laguntzaren amaierako zenbatekoak ezin izango du gainditu kontrataturiko pertsonen soldataren, kontratu amaierako kalte ordainen eta gizarte segurantzako kostuen %100. Zenbateko ekonomiko horiek %10 handitu ahalko dira, kontratu horiek emakumeei eginez gero, lanbide eremu horietan, gizonezkoen % 50tik beherako presentzia badute. Igoera hori emango da baldintza hori egiaztatzen denean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean argitaratutako informazioan oinarrituz, harik eta 7.934,44 euroko poltsa amaitzen den arte.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/09/23 - 2017/05/02
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.